Hartmut Michel
Hartmut Michel (Ludwigsburg, 1948ko uztailaren 18a) alemaniar biokimikaria da.
Kimikako Nobel saria jaso zuen 1988an, Johann Deisenhofer eta Robert Huberrekin batera, fotosintesiaren barne funtzionamendua azaltzeagatik. Michel Hartmut Ludwigsburgen jaio zen, Alemanian. Würzburgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Biokimikako Max Planck Institutuan lan egin zuen gero. 1987. urtetik aurrera Frankfurteko Biofisika Institutuko saileko buruzagi izan zen. 1987-1982 bitartean egin zituen ikerketetan proteinak bakartzeko eta kristaltzeko moduak aztertu zituen. Lan horietan oinarrituta, eta X izpien difrakzioaz baliatuz, proteina eratzen duten atomoak zehaztu ahal izan zituzten –proteinaren egitura, alegia, hiru dimentsiokoa–, eta hori oso lagungarria gertatu zen fotosintesi prozesua hobeto ezagutzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]