Wilhelm Ostwald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wilhelm Ostwald
Ostwald.jpg
Bizitza
Jaiotza Riga1853ko irailaren 2a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Leipzig1932ko apirilaren 4a (78 urte)
Hobiratze lekua Great Cemetery
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Tartuko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Carl Schmidt
Hizkuntzak esperantoa
alemana
Idoa
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, esperantista, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea eta Idista
Lantokia(k) Leipzig
Enplegatzailea(k) Leipzigeko Unibertsitatea
Riga Technical University
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Saxon Academy of Sciences
Suediako Zientzien Errege Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Friedrich Wilhelm Ostwald (errusieraz: Фридрих Вильгельм Оствальд, letonieraz: Vilhelms Ostvalds; Riga, 1853ko irailaren 2a - Großbothen, 1932ko apirilaren 4a) alemaniar kimikaria izan zen.

Rigako politeknikoan kimikako irakaslea izan zen, Leipzigeko unibertsitatean kimika-fisikakoa eta institutu elektrokimikoaren zuzendaria (1898). Ostwald, Nernst, Van’t Hoff eta Arrheniusekin batera, kimika-fisikaren sortzailetzat jotzen da. Ikerketarik garrantzitsuenak oreka kimikoa, zinetika kimikoa, eroamen elektrolitikoa, katalisia eta uraren ioitzeari buruz egin zituen. Atomoari buruzko teoria ez zuen onartu. Higikunde monistako kide izan zen; higikunde honen tesi nagusiaren arabera, energia da (eta ez materia) mundu fisikoaren gaia; hau da, errealitate posible guztiak energiak hartzen dituen itxura edo forma ezberdinak baino ez dira. 1909an Kimikako Nobel saria jaso zuen korronte elektrikoek disoluzioetan sortzen dituzten erreakzio kimikoei eta katalisiari buruz egindako lanengatik. Lan aipagarriak: Energia eta energiaren aldaketak (1888), Energia (1908), Filosofia naturalaren oinarriak (1914).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]