Kenichi Fukui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kenichi Fukui
Kenichi Fukui Monument at Kyoto University.JPG
Bizitza
Jaiotza Nara1918ko urriaren 4a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Kyoto1998ko urtarrilaren 9a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kyotoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kimikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Kyotoko Unibertsitatea
Kyoto Institute of Technology
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Japoniako Zientzien Akademia
International Academy of Quantum Molecular Science
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Kenichi Fukui (福井謙 Fukui Ken'ichi?) (Nara, Honshu uhartea, 1918ko urriaren 4a - Kyoto, 1998ko urtarrilaren 9a) japoniar kimikaria izan zen. Kiotoko Unibertsitate Inperialean egin zituen kimikako ikasketak, eta unibertsitate hartako irakaslea izan zen 1944tik 1982ra bitartean; besteak beste, Japoniako Kimika Elkarteko eta Oinarrizko Kimikaren Institutuko lehendakari izan zen.

Lan esperimental gehienak kimika organikoaren alorrean egin zituen, karbonozko gai konposatuei buruz, fuelari, gasari eta ikatzari buruz, besteak beste. Erreakzio kimikoei buruzko ikerketak egin zituen; hain zuzen ere, atomoak erreakzio kimikoetan elkarri nola lotzen zaizkion aztertu zuen, nagusiki. 1952. urtean egindako lanetan ikusi zuenez, elektroiak, nukleoaren inguruan hodeien modukoak osatuz, orbitaletan mugitzen ziren, eta elkarren alboan kokaturik dauden atomo desberdinetako orbitalen edo elektroi-hodeien arteko elkarreraginaren bidez lotzen ziren atomoak bata bestearekin. Oso zaila zen, dena dela, zein eratako elkarketak gertatzen ziren asmatzea, baina Fukuik metodo bat asmatu zuen gai konposatu jakin bat osatzeko zein atomo jakin elkartzen diren asmatzeko, atomoaren elektroi-hodeiaren dentsitatea neurtuz. Atomo bateko energia goreneko elektroiak (oro har kanpoaldeko orbitaletan egoten direnak) beste atomora aldatzen ohi dira, eta Fukuik orbital lotzaile deitu zuen orbital berria osatzen dute horrela.

1970. urteaz gero, Fukuik eta bere lan-taldeak erreakzio kimikoak eta molekulen formak aztertzeko hainbat lan egin zituzten. Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen 1981ean, R. Hoffmann zientzialariarekin batera, alor berean, baina zeinek bere aldetik, egindako ikerketengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]