KAE Ligako 2020ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko KAE Liga
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
Pedreña KAE Ligako txapeldun nagusia izan zen 2020an; guztira, 8 bandera eskuratu zituen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 23 talde (12+11)
Estropadak 24 estropada (12+12)
Hasiera 2020ko uztailaren 11
Amaiera 2020ko abuztuaren 30a
Palmaresa
Txapelduna Pedreña (11,6 p.)
Txapeldunordea San Pedro (10,7 p.)
Ohorezko tx. Getaria (8,5 p.)
Deustu-Bilbo (8,4 p.)
Jaitsiera Donostiarra B (3,3 p.)
Getxo (2 p.)
2019
2021

KAE Ligako 2020ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamabosgarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak uztailaren 11n hasi ziren, lehen maila Pasaiako uretan eta bigarrena Hondarribian, eta abuztuaren 30ean bukatu ziren Castro Urdialesen[1]. COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen; esate baterako, denboraldi honetan ez zen aurrekoetan bezala lehen mailara igotzeko edota bigarren mailara jaisteko kanporaketarik jokatu, hala, KAE 2ko lehen bi sailkatuak hurrengo urtean lehen mailan arraun egingo dute eta KAE 1eko azken biak, aldiz, bigarrenean[2].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Pedreña arraun elkartea izan zen. Guztira, 11,58 puntuko batezbestekoa eta 8 bandera eskuratu zituzten kantabriarrek. Txapeldunordea, berriz, Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen. Gipuzkoarrek 3 bandera eta 10,83 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Dena den, irailaren 18an eta 19an jokatu zen igoera play-offean KAE Ligako bi ordezkariek ez zuten lehen mailara igotzea lortu[3]. Bestetik, ohorezko txanda Getariak eta Deustu-Bilbok osatu zuten; bilbotarrek, gainera, 6. jardunaldiko bandera eskuratu zuten[4].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Getxok (1,83 puntu) eta Donostiarraren bigarren traineruak (3,17) maila galdu zuten. Getxoztarrak 4 estropadetan motelenak izan ziren eta lortutako postu onenak bi 10. postu izan ziren. Donostiarrek, azkenik, beherakada handia izan zuten, aurreko denboraldian laugarren izan ostean 2020ko aldaketa handiek maila galtzera bultzatu baitzuten[4].

Bigarren mailari dagokionez, Sociedad Deportiva de Remo Castreña elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da Lapurdirekin batera[4].

Lehenengo maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 12 elkarte izan ziren hamabosgarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 4 bizkaitarrak eta 4 kantabriarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Astillero, Getxo, Orioren B trainerua eta San Pedro elkarteen parte hartzea izan zen. Bestetik, 2019an igoera lortu ostean, Zarautz Arraun Elkarteak TKE Ligan arraun egin zuen 2020ko denboraldian[5].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2019
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra Euskal Herria Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 7.a
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV Espainia Javier Pérez El Astillero (Kantabria) 12.a (TKE)
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Pedro Gabancho Camargo (Kantabria) 8.a
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Alexander Esteban Deustu, Bilbo (Bizkaia) 2.a
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II Euskal Herria Hegoi Intxauspe Donostia (Gipuzkoa) 4.a
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza Euskal Herria Jon Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 3.a
Getxo Getxo Arraun Elkartea Goizeko izarra Euskal Herria Eneko Van Horenbeke Getxo (Bizkaia) 3.a (KAE2)
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 1.a (KAE2)
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros Espainia Ángel Gómez Bedia Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) 6.a
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Jose Luis Korta Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 5.a
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 11.a (TKE)
Zumaia Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea Telmo Deun Euskal Herria Iñaki Larrañaga Zumaia (Gipuzkoa) 9.a

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan.

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. XXI. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 11
San Pedro
2. I. Ékolo Bandera Getaria, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 19a
Pedreña
3. XXXV. Zumaiako Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 25a
Pedreña
4. IV. Adegi Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 26a
Pedreña
5. XI. Getariako Estropada Getaria, Gipuzkoa 2020ko abuztuaren 8a
Pedreña
6. 6. jardunaldia / KAE Liga Getxo, Bizkaia 2020ko abuztuaren 9a
Deustu-Bilbo
7. L. Bandera Ciudad de Santander Santander, Kantabria 2020ko abuztuaren 15a
Pedreña
8. XV. Bandera Marina de Cudeyo Marina de Cudeyo, Kantabria 2020ko abuztuaren 16a
Pedreña
9. XVII. Algortako Portuzarra Ikurrina Getxo, Bizkaia 2020ko abuztuaren 22a
Pedreña
10. 10. jardunaldia Getxo, Bizkaia 2020ko abuztuaren 23a
San Pedro
11. I. Bandera del Comercio y de la Hostelería de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2020ko abuztuaren 29a
Pedreña
12. XLVIII Bandera Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2020ko abuztuaren 30a
San Pedro

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak1 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Pedreña 11,58 11 12 12 12 12 10 12 12 12 11 12 11 8 Igoera play-offa
2. San Pedro 10,83 12 11 10 9 11 11 11 11 9 12 11 12 3
3. Getaria 8,70 10 10 5 11 -2 -2 7 8 11 6 10 9 - Ohorezko txanda
4. Deustu-Bilbo 8,17 9 6 8 10 10 12 4 5 10 103 8 6 1
5. Arkote 7,75 8 9 9 7 9 8 8 10 2 9 7 7 -
6. San Juan 7,33 7 8 11 8 8 9 9 1 6 83 5 8 -
7. Camargo 7,25 5 7 7 4 5 7 10 9 7 7 9 10 -
8. Zumaia 4,75 3 4 6 5 7 5 3 4 5 4 6 5 -
9. Orio B 4,08 6 2 4 3 2 4 6 6 8 3 3 2 -
10. Astillero 3,83 1 3 1 6 4 6 1 7 4 5 4 4 -
11. Donostiarra B 3,17 4 5 2 1 6 3 5 3 3 1 2 3 - 2021eko KAE-2 Liga
12. Getxo 1,83 2 1 3 2 3 2 2 2 1 2 1 1 -

1 Parte hartutako estropadetan lortutako puntuen batezbestekoa.
2 Getariako arraunlari batek PCR proba bat egin ostean, positibo eman zuen COVID-19an. Beraz, arraun elkarteak ez zuen abuztuaren 8ko eta 9ko estropadetan parte hartu[6].
3 Deustu-Bilbok eta San Juanek 3 segundoko zigorra jaso zuten[7].

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 11 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 4 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak, 3 kantabriarrak eta lapurtar 1. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna lehen mailatik jaitsi ziren Hibaika, Lapurdi eta Santoña elkarteen parte hartzea izan zen, baita hirugarren aldiz itsasora ateratzen ziren Santurtziren eta Zarautzen B traineruen parte hartzea ere. Bestetik, 2019an igoera lortu ostean, Getxok eta Orioren B traineruak lehen mailan arraun egin zuten 2020an[5]. Azkenik, COVID-19 pandemiak ontzi asko lehorrean utzi zituen, besteak beste, Bermeo eta Deustu-Bilboren eta San Juanen B traineruak.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2019
A.N. Castro Actividades Náuticas Castro Portus Amanus Espainia Agustin Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 11.a
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Asier Arego Elantxobe (Bizkaia) 7.a
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Espainia Enrique Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 2.a
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria Imanol Cascante Errenteria (Gipuzkoa) 12.a (KAE)
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Asier Puertas Hondarribia (Gipuzkoa) 6.a
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero Euskal Herria Aitor Artetxe Donibane Lohizune (Lapurdi) 11.a (KAE)
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku Euskal Herria Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 10.a
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 5.a
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto Espainia José Antonio Cuero Santoña (Kantabria) 10.a (KAE)
Santurtzi B Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera Euskal Herria Javier Escobar Santurtzi (Bizkaia) -
Zarautz B Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Alexander Orena Zarautz (Gipuzkoa) -

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan.

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. XIV. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 11
Lapurdi
2. I. Ékolo Bandera Getaria, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 19a
Castro
3. Mutrikuko Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 25a
Castro
4. 700. Errenteriako Udala Errenteria, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 26a
Hondarribia B
5. XI. Zarautz Arraun Elkartean Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2020ko abuztuaren 8a
Castro
6. XXVIII. Donibane Lohizune-Ziburuko Estropada Donibane Lohizune/Ziburu, Lapurdi 2020ko abuztuaren 9a
Castro
7. L. Bandera Ciudad de Santander Santander, Kantabria 2020ko abuztuaren 15a
Lapurdi
8. XV. Bandera Marina de Cudeyo Marina de Cudeyo, Kantabria 2020ko abuztuaren 16a
Castro
9. XVII. Algortako Portuzarra Ikurrina Getxo, Bizkaia 2020ko abuztuaren 22a
Lapurdi
10. Antton Bilbao Bandera Getxo, Bizkaia 2020ko abuztuaren 23a
Castro
11. I. Bandera del Comercio y de la Hostelería de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2020ko abuztuaren 29a
Castro
12. XLVIII Bandera Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2020ko abuztuaren 30a
Castro

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Castro 10,50 9 11 11 10 11 11 10 11 9 11 11 11 8 2021eko KAE Liga
2. Lapurdi 10,00 11 10 101 9 10 10 11 9 11 9 10 10 3
3. Hondarribia B 8,75 10 8 9 11 7 9 9 10 8 10 7 7 1 Ohorezko txanda
4. Portugalete 7,80 7 9 8 8 6 8 8 7 10 7 -4 -4 -
5. Busturialdea 7,08 5 7 7 5 8 5 7 8 7 8 9 9 -
6. Mutriku 6,58 8 5 6 6 9 7 6 6 6 6 8 6 -
7. A.N. Castro 5,5 6 6 2 7 5 6 5 5 5 5 6 8 -
8. Hibaika 3,67 3 2 5 3 4 4 4 4 3 3 5 4 -
9. Santurtzi B 3,25 4 3 3 4 3 2 1 3 4 4 3 5 -
10. Zarautz B 2,75 2 4 4 2 2 3 3 2 -3 -3 -3 -3 -
11. Santoña 1,67 1 1 1 12 1 1 2 1 2 2 4 3 -

1 Lapurdik 3 segundoko zigorra jaso zuen abordaiagatik[8].
2 Santoñak Zarauzko traineruari traba egiteagatik 3 segundoko zigorra jaso zuen[9].
3 Zarauzko Arraun Elkartearen bigarren traineruak ligan parte hartzen jarraitzeari uko egin zion, arraunlarien artean bi koronabirus kasu positibo atzeman ostean[10].
4 Portugaletek ez zuen Castron jokatu ziren azken bi jardunaldietan parte hartu, arraunlari batek COVID-19an positibo eman ostean[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.06
  2. "La ARC no tendrá este año play-off y en 2021 podría haber 14 botes en el Grupo 1". Diario Vasco. 2020.08.25
  3. "Emaitzak 2020-Playoff 2 (2020-09-20)". 2020.09.26. 2020.09.26
  4. a b c "Emaitzak 2020". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.09.26
  5. a b "Elkarteak 2020". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.09.26
  6. "Getariako arraunlari batek positibo eman du". eitb.eus. 2020.08.08
  7. "Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.08.28
  8. "Mutrikuko Yurrita Group Bandera-Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.25
  9. "700. Errenteriako Udala". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.26
  10. "Dos positivos en la trainera B de Zarautz". Mundo Deportivo. 2020.08.24
  11. "Portugalete no remará en Castro por un positivo en Covid-19". Mundo Deportivo. 2020.09.18

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]