KAE Ligako 2023ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko KAE Liga
San Pedrok hirugarren aldiz eskuratu zuen KAE Liga.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 19 talde (12+7)
Estropadak 24 estropada (14+10)
Hasiera 2023ko ekainaren 17a
Amaiera 2023ko abuztuaren 20a
Palmaresa
Txapelduna San Pedro (150 p.)
Txapeldunordea Lapurdi (148 p.)
Ohorezko tx. Arkote (145 p.)
San Juan (125 p.)
Jaitsiera Busturialdea (38 p.)
Castro (15 p.)
2022
2024

KAE Ligako 2023ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 17an hasi zen Donibane Lohizuneko badian eta abuztuaren 20an amaitu Bilbo hiriko uretan; bigarren maila, aldiz, ekainaren 24an hasi zen Mutrikun eta abuztuaren 20an bukatu zen Bilbon; guztira, 24 estropada puntuagarri jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian KAE Ligako ordezkariek ez zuten TKE Ligara igotzeko txartelik lortu, beraz, lehen mailako berritasun bakarra Lapurdiko Arraun Taldearen parte hartzea izan zen, bigarren mailako txapelketa irabazi ostean Orioren B traineruaren lekua hartu zuena[2]. Guztira, 19 ontzik arraun egin zuten ligan, 12k lehen mailan eta 7k bigarrenean[3].

Denboraldi honetako txapelduna, bigarren urtez jarraian, Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen[4]; guztira, 150 puntu eta sei bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, eta 2023ko ontzi erregularrena beraiena izan zen. Igoera kanporaketan ere azkarrenak izan ziren eta 2024an TKE Ligan arituko dira arraunean[5]. KAE Ligako lehia, dena den, estua izan zen, Lapurdi igoberriak eta Arkote elkarteak gertutik jarraitu baitzuten Libia trainerua. Lapurtarrek Joseba Fernandezen gidaritzapean egin zuten lehen mailara buelta eta urtea 148 punturekin, lau banderarekin eta igoera kanporaketa jokatzeko txartelarekin amaitu zuten. Denboraldia borobiltzeko, azken estropadan galdu zuten KAE Ligako garaikur nagusia eta igoera baino ez zitzaien falta izan. Bizkaitarrek, aldiz, lehenengo jardunaldian puntu asko galdu ostean, hirugarren egin zuten, 146 punturekin, eta San Juanekin batera ohorezko txanda osatu zuten; bina bandera irabazi zituzten[6].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Castrok maila galdu zuen. Kantabriarrak izan ziren ligako motelenak, 14 estropetatik 13tan azkeneko postuan gelditu ziren, eta hurrengo denboraldian bigarren ligan aritu beharko dira arraunean[6]. Deustu-Bilbo eta Busturialdea elkarteak, aldiz, 10. eta 11.enak hurrenez hurren, jaitsiera play-offean jokatu zuten aurreneko mailan jarraitzeko txartela; bilbotarrek mailari eutsi zioten eta bigarren egin zuten, baina Busturialdeko mutilak motelenak izan ziren bi estropadetan eta Castrorekin batera arituko dira 2024an bigarren mailan.

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Orioren B traineruak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa; guztira, 9 bandera eta 68 puntu eskuratu zituzten oriotarrek, eta 10 estropadetatik 9tan azkarrenak izan ziren. San Nikolas ontziko mutilak, beraz, lehen mailan arituko dira hurrengo denboraldian Portugaleterekin batera[6][7].

Lehenengo maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemezortzigarren denboraldian; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak, 3 kantabriarrak eta bat lapurtarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Lapurdik (bigarren mailako txapeldunak) Orio Bren tokia hartu zuen[3].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2022
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra Euskal Herria Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 3.a
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 11.a
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Carlos Rodríguez Camargo (Kantabria) 10.a
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Espainia Jose Angel Vazquez Castro Urdiales (Kantabria) 7.a
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Gerardo Ranero Deustu, Bilbo (Bizkaia) 9.a
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 6.a
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Lapurdi Euskal Herria Joseba Fernandez Donibane Lohizune/Angelu, (Lapurdi) 1.a (KAE2)
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros Espainia Carlos García Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) 2.a
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Anartz Gereño Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 4.a
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 1.a
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Asier Puertas Zarautz (Gipuzkoa) 5.a
Zumaia Aita Mari Arraun Elkartea Telmo Deun Euskal Herria Unai Etxeberria Zumaia (Gipuzkoa) 8.a

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izango ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Donibane Ziburuko XXXI. Estropada-Etxebat Sari Nagusia Donibane Lohizune, Lapurdi 2023ko ekainaren 17a
San Juan
2. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiaren XIII. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2023ko ekainaren 18a
San Pedro
3. Elantxobeko XXXV. Traineru Estropada Elantxobe, Bizkaia 2022ko ekainaren 24a
San Pedro
4. Mundakako Onura Homes XX. Ikurrina Mundaka, Bizkaia 2023ko ekainaren 25a
Lapurdi
5. CMO Valves II. Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 1a
San Pedro
6. Zumaiako XXXVIII. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 9a
Lapurdi
7. Marina de Cudeyoko Udaleko XVIII. Bandera-Dynasol Sari Nagusia Marina de Cudeyo, Kantabria 2023ko uztailaren 15a
Arkote
8. Plentziako XXXIV. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2023ko uztailaren 22a
Lapurdi
9. Camargoko Udaleko XXXI. Bandera Camargo, Kantabria 2023ko uztailaren 29a
San Juan
10. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiaren XVII. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 6a
Lapurdi
11. Pasaiako XXXVIII. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2023ko abuztuaren 12a
San Pedro
12. Castro Urdialesko Hiriko XLX. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2023ko abuztuaren 15a
San Pedro
13. Zarautz Arraun Elkartearen XIV. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 19a
Arkote
14. Bilbo Hiriko L. Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2023ko abuztuaren 20a
San Pedro

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1. San Pedro 150 10 12 11 12 12 6 10 11 9 10 12 12 11 12 6 Igoera play-offa
2. Lapurdi 148 11 9 12 9 10 12 11 12 10 12 10 11 10 9 4
3. Arkote 145 6 10 10 11 9 11 12 10 11 11 11 10 12 11 2 Ohorezko txanda
4. San Juan 125 12 8 9 10 11 10 9 9 12 6 8 5 6 10 2
5. Zumaia 106 7 11 8 5 8 9 8 8 3 5 9 9 9 7 -
6. Zarautz 96 8 5 6 6 6 8 7 7 8 9 4 7 7 8 -
7. Camargo 94 9 4 7 8 7 7 6 6 6 8 7 8 5 6 -
8. Pedreña 69 5 7 4 7 5 3 2 5 7 7 3 6 3 5 -
9. Hondarribia B 60 3 6 5 3 4 2 5 4 5 4 6 2 8 3 -
10. Deustu-Bilbo 46 4 3 2 2 3 5 4 3 2 2 5 3 4 4 - Jaitsiera play-offa
11. Busturialdea 38 1 2 3 4 2 4 3 2 4 3 2 4 2 2 -
12. Castro 15 2 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 - 2024ko KAE-2 Liga

Jaitsiera/Igoera play-offa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Deustu-Bilbok eta Busturialdeak; eta bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Portugaletek eta Donostiarra Bk[6].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 11.a (KAE)
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Gerardo Ranero Deustu, Bilbo (Bizkaia) 10.a (KAE)
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua Euskal Herria Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 3.a (KAE2)
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Portugalete 8 4 4 2024ko KAE Liga
2 Deustu-Bilbo 51 3 2
3 Donostiarra B 51 2 3 2024ko KAE-2 Liga
4 Busturialdea 2 1 1
  1. Deustuko mutilen ontziak Donostiarrako bigarrenak baino azkarrago osatu zuen kanporaketa; 42:59:45 behar izan zuten bizkaitarrek eta 43:02:01 gipuzkoarrek[6].

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 7 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren eta bizkaitar eta kantabriar bana. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi zen Orioren B trainerua eta berriro ere itsasoratu zen San Juanen B taldea izan ziren. 2022ko Castro Bren, Santoñaren eta Trintxerperen ontziak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[3].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2022
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV Espainia Luis Andrés Rioz El Astillero (Kantabria) 6.a
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua Euskal Herria Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 5.a
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria Josetxo Arrizabalaga Errenteria (Gipuzkoa) 2.a
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku Euskal Herria Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 3.a
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 12.a (KAE1)
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 4.a
San Juan B Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Migel Pina Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) -

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera izan ziren jokoan[6].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Mutrikuko VII. Yurrita group bandera Mutriku, Gipuzkoa 2022ko ekainaren 24a
Orio B
2. FEGEMU II. Bandera Pasai Donibane, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 1a
Orio B
3. XIII. Bandera Donostiarra-Kirol Txartela Donostia, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 8a
Orio B
4. Orio Kanpiña V. Bandera Orio, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 15a
Orio B
5. Portugaleteko Uri Urena XLI. Bandera Portugalete, Bizkaia 2023ko uztailaren 16a
Portugalete
6. Real Astillero de Guarnizoko XXIX. Bandera El Astillero, Kantabria 2023ko uztailaren 23a
Orio B
7. Ondarroako XXXVIII. Bandera-Goimek Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2023ko abuztuaren 5a
Orio B
8. Hondarribia Arraun Elkartearen Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 6a
Orio B
9. Errenteriako Hiria IX. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 12a
Orio B
10. Bilbo Hiriko L. Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2023ko abuztuaren 20a
Orio B

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Banderak Lorpena
1. Orio B 68 7 7 7 7 5 7 7 7 7 7 9 2024ko KAE Liga
2. Portugalete 51 4 5 4 6 7 5 5 5 5 5 1 Igoera play-offa
3. Donostiarra B 48 3 2 3 4 6 6 6 6 6 6 -
4. Astillero 39 6 6 6 5 1 3 4 4 3 1 - Ohorezko txanda
5. Hibaika 37 5 4 5 3 3 4 2 3 4 4 -
6. San Juan B 19 1 3 2 2 4 1 1 2 1 2 -
7. Mutriku 18 2 1 1 1 2 2 3 1 2 3 -

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b "2023ko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2023.07.09
  2. "2022ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  3. a b c "2023ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2023.07.09
  4. «San Pedrok irabazi du KAE 1 liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.07.09).
  5. «Eman du eman beharrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
  6. a b c d e f "2023ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.26
  7. (Gaztelaniaz) «Portugalete logra el ascenso a la ARC-1» Deia (Noiz kontsultatua: 2023.08.27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]