Edukira joan

Konstantza (Alemania)

Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstantza».
Konstantza
Große Kreisstadt Konstanz
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
Baden-Württembergeko baserri-barrutiKonstanz
Agreed administrative community in Baden-Württemberg, GermanyKonstanz VVG
AlkateaUli Burchardt (en) Itzuli
Izen ofizialaGroße Kreisstadt Konstanz
Jatorrizko izenaGroße Kreisstadt Konstanz
Posta kodea78462–78467
Udalerri kodea08335043
Geografia
Koordenatuak47°39′48″N 9°10′31″E / 47.6633°N 9.1753°E / 47.6633; 9.1753
Mapa
Azalera54,11 km²
Altitudea402 m
MugakideakAllensbach, Reichenau eta Kreuzlingen
Demografia
Biztanleria86.691 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 45.256 (%52,2) (%47,8) 41.435 alt_right
Dentsitatea1.602 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia7533, 7531
Hiri senidetuakFontainebleau, Richmond upon Thames, Lodi, Tábor eta Suzhou
MatrikulaKN
Hizkuntza ofizialaaleman
konstanz.de

Konstantza[1] (alemanez Konstanz) Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiri unibertsitarioa da 80.000 biztanle ingururekin. Alemaniako hego-mendebaldean dago, Suitzarekin mugan eta Konstantza lakuaren alboan.

Populatua izanaren lehen aztarnak Harri Arokoak dira eta ondoren zeltak ere izan ziren bertan bina herria erromatarrek sortu zuten III mendean. Izena bera Konstantino I.a Handia enperadoreadatik jarria da, zeinak Alamaniarren aurka borrokatzeko bertan gotorleku bat eraiki zuen.

Konstantza garrantzitsu bihurtzen hasi zen 585ean apezpikutza lortu zuenean. Erdi Aroan bertan zegoen Rhin ibaia gurutzatzeko zubi bakarra eta ondorioz Alemania, Frantzia eta italiaren arteko pasabidea bihurtu zen. Liho, larru eta espezieen merkataritzak Europa mailako fama eman zion hiriari. Guztiaren ondorioz 1192an Germaniako Erromatar Inperio Santuko Hiri Askea bihurtu zen.

1414 eta 1418 artean Konstantzako kontzilioa gertatu zen. Bertan Mendebaldeko Zismari amaiera eman zitzaion. Kontzilioaren aurretik hiru Aita Santu zeuden eta lau urteko elkarrizketa eta negoziaketen ondoren Martin V.a aukeratu zen Aita Santu bakar. Kontzilioak iraun zuen bitartean Europako jende garrantzitsuena bizi izan zen hirian. Aipatzekoa da 1415ean bertan erre zutela heretiko jo zuten Jan Hus pentsalari txekiarra.

1460an Suitzak Konstantzaren barnealdeko lurrak ziren Turgovia konkistatu zuen. Konstantzak orduan Suitzan sartzeko eskaera egin zuen baina ez zen onartua izan eta ondorioz Suabiako Ligan sartu zen. 1520an protestante bihurtu zen eta 1548an Habsburgotarren menpe gelditu zen hiria, 1805ean Napoleondar Gerrak izan ondoren Germaniar Konfederazioan sartuta gelditu zen arte.

Suitzatik gertu zegoenez bonbaketarik ez zuen jasan Bigarren Mundu Gerran.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alde zaharra (Altstadt): Konstantza lakutik Rhin ibaia ateratzen den inguruan dago, Suitzarekiko mugari itsatsia. Ibaia gurutzatzen duen zubitik (Rheinbrücke) sartzen da hirira eta bertan aipatzekoak dira Pulverturm eta Rheintorturm dorreak eta Markstätte eta Münsterplatz plazak. Münsterplatz katedralaren plaza da eta bertan ikusgai daude gotorleku erromatarraren hondarrak.
  • Konstantzako katedrala (Konstanzer Münster): VI mendean jadanik aipatzen bada ere, lanak 1857an bukatu ziren. Estilo arkitektoniko ugari ditu bere baitan beraz.
  • Kaia (Konstanzer Hafen): Laku osoko kairik garrantzitsuena da. Ferrien nasak eta biltegi zaharrak baditu ere parkeak ere badaude. Bertako eraikinik ikusgarriena XV mendeko Konzilgebäude da.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 157. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-8-2).

2022ko zentsuaren arabera 86.437 biztanle zituen: 41.363 gizonezko (% 47,9) eta 45.072 emakumezko (% 52,1); 100 emakumeko 91,8 gizonezko zeuden. Biztanleen % 14,5 18 urtetik beherakoak ziren eta % 19,7 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 16,2 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 51,7 ezkongabeak ziren eta % 34,9 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea55.00060.00065.00070.00075.00080.00085.00090.00019601970198019902000201020202030KonstantzaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 41.368 gizon, 45.074 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
9.31
 
75+
 
11.94
8.99
 
65-74
 
8.99
18.76
 
50-64
 
19.45
10.47
 
40-49
 
10.37
14.08
 
30-39
 
12.87
9.43
 
25-29
 
8.65
13.29
 
18-24
 
14.27
2.59
 
15-17
 
2.09
7.68
 
6-14
 
6.57
2.67
 
3-5
 
2.38
2.74
 
0-2
 
2.42
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 72,2ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 25,8k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,0k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 89,2 beraiek etorritakoak ziren eta % 10,8 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

62.419
22.268
Migrazio-jatorririk gabe (62.419)Migrazio-jatorri osoa (22.268)Migrazio-jatorri partziala (1.753)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 46.640 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (33.202, % 71,2) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 81,25 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 9,93 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 2,3 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 28,2 jabeak okupatzen zituzten.[3]

46.640etxebizitza
81,25 m²batez besteko azalera
9,93 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

11.897
33.202
Jabetzan (11.897)Alokairuan (33.202)Aisialdikoa (496)Hutsik (1.041)
% 2,3hutsik dauden tasa
% 28,2jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (12.649). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (8.255); eraikin guztien % 85,3 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (38.058 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra4.650
2 gela7.645
3 gela11.097
4 gela12.649
5 gela6.170
6 gela2.370
7 gela edo gehiago2.062

Eraikuntza garaia

1919 aurretik6.710
1919-19493.316
1950-19594.012
1960-19698.255
1970-19797.848
1980-19894.343
1990-19995.313
2000-20092.621
2010-20152.351
2016 eta geroago1.875

Berogailu mota

38.058
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (3.583)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (3.716)Bloke-berogailua (Blockheizung) (647)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (38.058)Labe indibiduala (581)Berogailurik gabe (53)

Guztira 11.365 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (4.630, % 40,7). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (4.680).[3] Guztira 45.061 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (22.753, % 50,5).[4]

11.365bizitegi-eraikin
45.061etxegune

Eraikin mota

4.630
2.003
4.143
Etxe bakartua (4.630)Etxe atxikia (bikoitza) (2.003)Ilarako etxea (4.143)Bestelako eraikin mota (588)

Etxebizitza kopurua eraikineko

4.680
1.476
3.122
1.556
Etxebizitza bakarra (4.680)2 etxebizitza (1.476)3-6 etxebizitza (3.122)7-12 etxebizitza (1.556)13 etxebizitza edo gehiago (527)

Etxegunearen tamaina

22.753
12.207
4.649
3.721
Pertsona bakarra (22.753)2 pertsona (12.207)3 pertsona (4.649)4 pertsona (3.721)5 pertsona (1.136)6 pertsona (596)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]