Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopoldo I.a Austriakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Benjamin von Block 001.jpg
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea


printze hautesle

Bizitza
Jaiotza Viena1640ko ekainaren  9a
Herrialdea  Austria
 Alemania
Heriotza Viena1705eko maiatzaren  5a (64 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt Itzuli
Familia
Aita Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama Maria Ana Espainiakoa
Ezkontidea(k) Margarita Austriakoa  (1666 -  1673)
Claudia Felicitas of Austria Itzuli  (1673 -  1676)
Eleonor Magdalene of Neuburg Itzuli  (1676 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
latina
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta monarka
Jasotako sariak
Mugimendua musika barrokoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Leopold I signature.jpg

Leopoldo I.a Habsburgokoa (Viena, 1640ko ekainaren 5a - Viena, 1705eko maiatzaren 5a) 1658-1705 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, 1657-1705 bitartean Austriako artxidukea eta Kroaziako erregea, 1656-1705 bitartean Bohemiako erregea eta 1655-1705 urteetan Hungariako erregea izan zen. Fernando III.aren semea eta ondorengoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldoren enperadorealdiaren ezaugarri nagusia Otomandar Inperioaren aurkako garaipen militarra izan zen. 1664an turkoei eutsi zien, Raimondo Montecuccoli printzeak Hungariako Szentgotthard hirian lortu zuen garaipenari esker. Hungariako aitonen seme protestanteak altxatu ziren ondoren, eta oste turkoek, egoera hartaz baliatuta, Viena setiatu zuten. Leopoldo I.ak Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen laguntzaz salbatu ahal izan zuen Viena (1683).

1699an turkiarrek Karlowitzeko Ituna izenpetu behar izan zuten, Leopoldo I.ak bultzatu zuen Aliantza Santuak horretaraturik. Huts egin zuen, ordea, Luis XIV.a Frantziako erregearen aurkako gerretan. Nimegako (1679) eta Ryswickeko (1697) hitzarmenak izenpetu behar izan zituen haren aurrean, eta Habsburgo eta Borboi etxeak elkarren aurka ezarri zituen Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian hil zen. Vienan bizi izan zen, eta benetako estatu bat sortu zuen hiri horren inguruan. Josef bere seme zaharrenari utzi zion tronua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan