Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Leopoldo I.a Habsburgokoa (Viena, 1640ko ekainaren 5a - Viena, 1705eko maiatzaren 5a) 1658-1705 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, 1657-1705 bitartean Austriako artxidukea eta Kroaziako erregea, 1656-1705 bitartean Bohemiako erregea eta 1655-1705 urteetan Hungariako erregea izan zen. Fernando III.aren semea eta ondorengoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leopoldoren enperadorealdiaren ezaugarri nagusia Otomandar Inperioaren aurkako garaipen militarra izan zen. 1664an turkoei eutsi zien, Raimondo Montecuccoli printzeak Hungariako Szentgotthard hirian lortu zuen garaipenari esker. Hungariako aitonen seme protestanteak altxatu ziren ondoren, eta oste turkoek, egoera hartaz baliatuta, Viena setiatu zuten. Leopoldo I.ak Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen laguntzaz salbatu ahal izan zuen Viena (1683).
1699an turkiarrek Karlowitzeko Ituna izenpetu behar izan zuten, Leopoldo I.ak bultzatu zuen Aliantza Santuak horretaraturik. Huts egin zuen, ordea, Luis XIV.a Frantziako erregearen aurkako gerretan. Nimegako (1679) eta Ryswickeko (1697) hitzarmenak izenpetu behar izan zituen haren aurrean, eta Habsburgo eta Borboi etxeak elkarren aurka ezarri zituen Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian hil zen. Vienan bizi izan zen, eta benetako estatu bat sortu zuen hiri horren inguruan. Josef bere seme zaharrenari utzi zion tronua.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/10/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |