Monoceros
Monoceros | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Mon |
Genitiboa | Monocerotis |
Sinbologia | Adarbakarra |
Eremua | 481,6 gradu karratu (35. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 138 |
Izarrik distiratsuena | Beta Monocerotis (itxurazko magnitudea ) |
Meteoro euria | Alfa Monocerotidak Monocerotidak |
Konstelazio mugakideak | Canis Minor, Canis Major, Gemini, Hydra, Lepus (konstelazioa), Orion eta Puppis (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 5 o 55,86' eta 8 o 11,40' artean h |
Deklinazioa | -11,37 eta 11,93 artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila | |
+78° eta −-78° latitude bitartean ikusgai. |
Monoceros edo Adarbakarra[1][oh 1] —latinez: Monoceros— ipar hemisferioko neguko zeruko konstelazio bat da. Mendebaldean Orionekin muga egiten du, Canis Majorrekin hegoaldean, Geminirekin iparraldean eta Hydrarekin ekialdean. Canis Minor, Lepus eta Puppis dira bere beste konstelazio mugakideak.
Ezaugarri nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]β Monocerotis teleskopio txiki batekin ikus daitekeen izar anizkoitz bat da. William Herschelek aurkitu zuen bere anizkoiztasuna 1781ean eta "zeruko ikuspegirik ederrenetako bat" bezala deskribatu zuen. Konstelazio honetako izar aldakorren artean R Monocerotis aipatu behar da, nebulosa baten barnean dagoen T Tauri izarra, baita V838 Monocerotis ere, non, 2002an bere jatorria ondo ezagutzen ez den eztanda bat behatu zen.
Konstelazio honetako izarren artean, bakarrak baino ez du izen propioa, Plasketten izarra, izar masibo bat.
Canis Majorrekin duen mugatik gertu M50 kumulu irekia dago, gugandik 3000 argi urteko distantziara.
Konstelazioak interes handiko hainbat aldagai ditu. Horrela, S Monocerotis (15 Monocerotis) bi izar oso beroz osatutako sistema bitar masiboa da —O7V eta O9.5V espektral motakoak— 25 urteko orbita-periodoarekin[2]. Zentzu horretan, Plaskett-en izarra (HD 47129) deritzona ezagutzen den sistema bitar masiboenetako bat da, eta osagaietako bakoitza 50 eguzki-masatik hurbil dagoen masara irits daiteke[3]. R Monocerotis T Tauri izar masibo baina oso gaztea ere bada, NGC 2261 igorpen eta islapen nebulosa mistoaren amaieran kokatuta dagoena, "Hubble Nebulosa Aldakorra" izenez ere ezaguna. Era berean, V700 Monocerotis (MWC 147) Herbig Be izar gazte bat da, oraindik sekuentzia nagusian sartu ez dena eta akreztatze fasean dagoena[4]. Beste aldetik, V838 Monocerotis supererraldoi gorri bat da, zeinak, 2002an, jatorria oso ezaguna ez den leherketa handi bat jasan zuen[5].
Monocerosek eguzkiz kanpoko planetak dituzten hainbat izar ditu: HD 52265 —Citalá izenekoa—[6] G0V motako nano horia da, Jupiter baino masa bera edo handiagoa duen planeta duena, eta HD 46375, berriz, bitarra da, zeinaren osagai nagusiaren inguruan mugitzen den planeta batek 72,6 orduero osatzen duen bere orbita[7].
Canis Major-eko mugatik gertu, M50 kumulu irekia dago, 1772an Charles Messier-ek aurkitu zuena, nahiz eta ziurrenik Giovanni Cassini astronomo italiarrak lehenago behatu zuen[8]. Lurretik 2900 argi urtera dago[9]. NGC 2232 B2V motako 10 Monocerotis izarrean zentratutako beste kumulu ireki distiratsu bat da[10]. Gould-en gerrikoan dago, 1060 argi-urteko distantziara[9].
Arroseta Nebulosa —NGC izendapen ezberdinekin, hala nola 2237, 2238, 2239 eta 2246— HII eskualde handi eta esferikoa da. NGC 2244 (Caldwell 50) kumulu irekia estuki lotuta dago nebulosa horrekin, inguruko gasetik sortu baitzen duela milioi urte gutxi batzuk[11]. Bere bi izar nagusiak O mota espektralekoak dira.
NGC 2264 izendapenak bi objektu ezberdin biltzen ditu: Gabonetako Zuhaitz Kluster izenez ezagutzen den multzo irekia eta Kono Nebulosa. Nebulosa zazpi argi-urteko luzera du, eta 2.500 argi-urtera dago[12]. NGC 2264 barruan, beste bi objektu, elur-maluta-multzoa eta azeri-larruaren nebulosa, barne hartzen dira[13].
Monocerosen baitan kokatuta ere, NGC 2346 Tximeleta Nebulosa bezala ezagutzen den nebulosa planetarioa dago. Bere erdigunean, izar bitar bat dago, zeinaren orbita-periodoa 16,00 ± 0,03 egunekoa den[14]. Era berean, Nebulosa Laukizuzen Gorria (bere forma ezaugarriengatik eta Lurretik duen itxurazko koloreagatik) izendatutako protonebulosa planetarioa da. 1973an aurkitua, bere erdian, HD 44179 izarra dago, bitarra ere. Guregandik 2.300 argi urtera dago, gutxi gorabehera[15].
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Monocerotis (Lucida / Ctesias), 3,93ko magnitudekoa, 144 argi-urtera dagoen izar erraldoi hori-laranja.
- β Monocerotis (Cerastes), 4,7, 5,2 eta 6,1 magnitudeko hiru izar zuri-urdinskak osatutako izar sistema hirukoitz txundigarria, Izarrak teleskopio txiki batekin ikus daitezke.
- γ Monocerotis (Tempestris), 3,98 magnitudekoa, hau ere erraldoi laranja, baina α Monocerotis baino urrunago dagoena.
- δ Monocerotis (Kardegan), sekuentzia nagusiko izar zuria de 4,15 magnitudekoa.
- ε Monocerotis, izar bitarra. Bere osagaiak, 4,41 eta 6,60 magnitudekoak, elkarrengandik 12,1 arku segundura daude.
- ζ Monocerotis, 4,37 magnitudeko supererraldoi horia.
- 3 Monocerotis, izar bitarra. Bere osagai nagusia 4,98 magnitudeko erraldoi urdin
bat da.
- 13 Monocerotis, urruneko supererraldoi zuria, gure eguzkia baino 10.800 aldiz argitsuagoa.
- 19 Monocerotis, 4,99 magnitudeko Beta Cephei izar aldakorra, V637 Monocerotis ere deitua.
- 20 Monocerotis, 4,92 magnitudeko erraldoi laranja.
- 25 Monocerotis, 5,14 magnitudeko erraldoi zuri-horia.
- 27 Monocerotis, 4,94 magnitudeko erraldoi laranja.
- 28 Monocerotis (V645 Monocerotis), 4,69 magnitudeko erraldoi laranja; FK Comae Berenices izar aldakorra.
- R Monocerotis, materia laino baten barnean dagoen izar aldakorra, NGC 2261 nebulosaren hego muturrean dagoena.
- S Monocerotis (15 Monocerotis), NGC 2264ren zati den urruneko izar urdina.
- T Monocerotis, Bere dizdira 27 eguneko zikloak 5,58 eta 6,62 artean aldatzen den zefeida izar aldakorra.
- U Monocerotis, RV Tauri izar aldakorra. Bere dizdira 6,1 eta 8,8 magnitude artean aldatzen da.
- W Monocerotis, 9,95eko bataz besteko magnitudeko karbonozko izarra; izar aldakor erdierregularra da.
- RV Monocerotis, aldakor erdierregularra, baita karbonozko izarra ere.
- DD Monocerotis, izar bitar itzaltzailea, 11,1 magnitudekoa.
- V700 Monocerotis (MWC 147), Herbig Ae/Be izar gaztea, 500.000 urteko adina duena.
- V715 Monocerotis, 6,15 magnitudeko erraldoi argitsu urdina.
- V789 Monocerotis, aktibitate kromosferiko bizia duten bi nano laranjak osatutako izar bitarra.
- V838 Monocerotis, 2002an eztanda egin zuen izarra, 20.000 argi urteko distantziara dagoena.
- Plasketten izarra (HR 2422), ezagutzen den izar bitarrik masiboenetako bat.
- HD 45652, planeta sistema bat duen 8,13 magnitudeko izarra.
- HD 46375, Jupiter bero motako exoplaneta bat duen izar azpierraldoi laranja.
- HD 50064, Asko aztertu gabeko izar hipererraldoi urdina.
- HD 52265, nano horia, eguzki analogoa. Bere inguruan gasezko erraldoi bat aurkitu da.
- Ross 614 (V577 Monocerotis), nano gorria, gure eguzki sistematik gertu dagoena.
- Gliese 250, 28,4 argi urteko distantziara dagoen izar bitarra, nano laranja batek eta nano gorri batek osatua.
Zeru sakoneko objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- M50 kumulu irekia, 3000 argi urteko distantziara
- NGC 2232, NGC 2343, NGC 2353 eta NGC 2506, hauek ere kumulu irekiak.
- Roseta Nebulosa (NGC 2237-9,46), nebulosa difuso bat, NGC 2244 kumulu irekiaren ondoan. Bere izarrak nebulosaren materialetik abiatuta sortu dira.
- Gabonetako Zuhaitz Kumulua eta Kono Nebulosa (NGC 2264). Bi objektuak elkartuta daude eta 2600 argi urteko distantziara daude.
- NGC 2346, tximeleta formako nebulosa planetarioa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monoceros konstelazio moderno bat da. Bere izena Petrus Plancius herbeheretar astronomo eta teologoari ematen zaio 1613an eta Jakob Bartschek Adarbakar bezala erregistratu zuen 1624ko bere izar kartan[16]. Alabaina, Heinrich Wilhelm Olbersek eta Ludwig Idelerrek konstelazioa askoz antzinagokoa dela diote, "Bikietatik eta Karramarrotik hegoalderako bigarren zaldia" bezala agertuz 1564ko idazkietan, eta Joseph Scaligerrek antzinako Pertsiako esfera baten aurkitu izana aipatzen du.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
- ↑ 15 Monocerotis (Stars, Jim Kaler)
- ↑ Plaskett's Star (HR 2422 Monocerotis) (Stars, Jim Kaler)
- ↑ Kraus, Stefan; Preibisch, Thomas; Ohnaka, Keiichi. (2008). «Detection of an inner gaseous component in a Herbig Be star accretion disk: Near- and mid-infrared spectro-interferometry and radiative transfer modeling of MWC 147» The Astrophysical Journal 676 (1) pp. 490-508.
- ↑ «The Enigmatic V838 Mon As An Illustration of the Current Capabilities of Amateur-Professional Collaboration Within the AAVSO» AAVSO.
- ↑ Approved names (IAU)
- ↑ Marcy, Geoffrey W.; Butler, R. Paul; Vogt, Steven S.. (2000). «Sub-Saturn Planetary Candidates of HD 16141 and HD 46375» The Astrophysical Journal Letters 536 (1): L43–L46. doi: . Bibcode: 2000ApJ...536L..43M..
- ↑ Messier 50 (SEDS.org)
- ↑ a b Kharchenko, N. V.; Piskunov, A. E.; Röser, S.; Schilbach, E.; Scholz, R.-D.. (2005). «Astrophysical parameters of Galactic open clusters» Astronomy and Astrophysics 438 (3): 1163–1173. doi: . Bibcode: 2005A&A...438.1163K..
- ↑ 10 Mon -- Variable Star of beta Cep type (SIMBAD)
- ↑ «NGC 2244: A Star Cluster in the Rosette Nebula» Astronomy Picture of the Day (NASA) 21 de febrero de 2021.
- ↑ «Cone Nebula (NGC 2264): Star-Forming Pillar of Gas and Dust» Hubblesite.
- ↑ Monoceros (Constellation Guide)
- ↑ Brown, Alex J.; Jones, David; Boffin, Henri M. J.; Van Winckel, Hans. (2019). «On the post-common-envelope central star of the planetary nebula NGC 2346» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 482 (4): 4951–4955. doi: . Bibcode: 2019MNRAS.482.4951B..
- ↑ «Hubble Frames a Unique Red Rectangle» Hubble (NASA) 8 de abril de 2016.
- ↑ (Ingelesez) Thompson, Robert; Thompson, Barbara. (2007). Illustrated Guide to Astronomical Wonders: From Novice to Master Observer. O'Reilly Media, 314 or. ISBN 9780596526856..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |