Albo
| Albo | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Proteales |
| Familia | Platanaceae |
| Generoa | Platanus |
| Espeziea | Platanus × hispanica Münchhausen, 1770 |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | London plane (en) |
Alboa edo platano arrunta[1] (Platanus hybrida, Platanus x acerifolia edo Platanus x hispanica) zuhaitz-espezie hibridoa da, Platanaceae familiakoa, ohikoa kale eta hiribideetako espaloietan. Espezie hau mendebaldeko (Platanus occidentalis) eta ekialdeko platanoaren (Platanus orientalis) hibrido ugalkorra da, Europan sortua XVIII. mendearen inguruan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatua dago hirietan, azkar hazi eta oso kementsua delako. 30-35 metrokoa izan daiteke. Apiril eta maiatzean loratzen da. Orain arte alboak apaingarri gisa erabili dira hirietan, baina basoetan ere erabiltzen hasi dira, azkar hazten direla-eta.
Kaleetako alboei lepatzea egin ohi zaie (adaburua edo erdiko adarra mozten zaie), zuhaitzak eraikuntzetako leihoetara hurbil ez daitezen, edo adarren biomasa arinagoa izan dadin.[2]
Alboaren azala hauts-kolore orlegixkakoa izaten da —gaztaina-kolorekoa, enbor zaharretan—, xafla ezkatadunetan askatzen da, eta agerian uzten ditu orban irregular horixka edo zurixkak barneko azalean.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albo baten adarra, fruituekin.
- Albo baten fruitu heldua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ Hazi Fundazioa (koordinatzailea). (2014). Zuhaitz motzei buruzko oharrak: zuhaitzak mozteko jardunbide egokien gida. Gipuzkoako Foru Aldundia.