Astigar arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Astigar arrunt
Acer campestre 006.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer campestre
Banaketa mapa
Acer campestre range.png

Astigar arrunta (Acer campestre) Sapindaceae familiaren espezie baten izen arrunta da.

Mundu osotik zabaldutako[1] espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen onartutako aldaerak:

  • Acer campestre var. campestre.
  • Acer campestre var. leiocarpum (Opiz) Wallr. (syn. A. campestre subsp. leiocarpum).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigar hitzaren etimologia ez dago argi, baina hitz elkartu itxura du[2], non bigarren zatia ihar litzateke, oraindik zenbait astigar espezietan erabiltzen dena (eihar frantsesa esaterako).

Astigarrak, Gipuzkoako Astigarraga udalerriari izena eman dio[3], eta baita ere Astigarribia eta Astigarreta auzoei.

Acer generoaren izena latinetik eratorria da (ǎcěr, -ĕris), “zorrotza” esan nahi duena, ziur asko hostoen punta zorrotz bereigarriengatik edo, agian, zuhaitzaren zur gogorrarengatik, ustez lantzak egiteko erabilitzen zena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7-10 m garai den zuhaitz hostogalkora da. Adaburuaren forma borobila da, eta adar asko ditu norabide desberdinetara.

Azal gris-arrea duena, artelazkizkoa, ezkatatsua bihurtzen dena eta urteen poderioz pitzatua.

Udan hostoak kolore berdekoak dira goialdean, eta azpialdean iletsua eta kolore zurixka daukate. Udazkenean kolore horia hartzen dute. 3-5 hosto palmatilobatuak, 10-12 x 10-12 cm-koak, pixka bat glaukoak, ifrentzua pixka bat tomentosoa dutenak; hosto ertza osoa, pixka bat uhindua. 8-10 cm-ko luzera duen pezioloa, latexarekin.

Kolore berde horixkako loreak ditu, hostoak baino lehenago agertzen direnak korinbodun infloreszentzia terminaletan.

Fruitu txikia, 3-5 cm-ko luzera duen samara bikoitzean, pubeszenteak, aurkako hegoak dituztenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
  2. OEH, Euskaltzaindiaren webgunean
  3. Astigarragako historia Astigarragako udalaren webgunean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.