Lizar-astigar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Acer negundo» orritik birbideratua)
Lizar-astigar
Acer negundo 60052613.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer negundo
Banaketa mapa
Acer negundo range map.png

Lizar-astigarra edo negundo astigarra (Acer negundo) Sapindaceae familiako zuhaitza da, Ipar Amerikan jatorria duena. 10–25 m luze, hiru azpiespezie ditu[1]:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hau hazkunde azkarrekoa dela esan daiteke, ez da bizi luzekoa izaten eta 25 metrotako altuerara hel daiteke (enborrak 30-50 cm-ko diametroa duelarik). Kimuak gazteak direnenan argizari larros-more bat eduki ohi dute. Hostoak pinatuak dira, arraroa genero honetan (gehiengoa palmatuak baitira), hiru, bost edo zazpi foliolo dituelarik. Hostoek 12-25 cm-ko luzera dute, foliolo bakoitzak 6-10 cm dituelarik eta 3-7 cm zabaleran. Ikusten ari garen generoan ez dago hiru foliolo baino gehiago dituen espezierik, hau izan ezik. Hostoak berde argiak dira, hotz formadun ertzarekin eta batzuetan asimetria erakuts dezakete.

Acer negundo dioikoa da. Loreak txikiak dira 10-30 petalorekin 1-2 dm-tara hel daitezke.  Loraldia udaberri hasieran ematen da. Fruitua disamara da, hau da, bi samara lotuz eraturik dago eta 1-2 cm neurtzen ditu. Udazkenean askatzen dira zuhaitzetik eta negu osoan iraun dezakete.

Zuhaitza Amerikatik dator berez, Europara ekarri zen 1688an kutsadurari dion erresistentziagatik, hazkunde azkarrarengatik eta toxizitate faltagatik. Horrela, trafiko askoko hirietan, mehatzeguneetan eta hiri-parkeetan kokatu ziren. Espezie honek nahiago ditu lurzoru eguzkitsuak baina lurzorua gehiegi ureztatuta badago ere bizi daiteke. -30 °C-ko tenperaturak jasan ditzake[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. van Gelderen, C.J. & van Gelderen, D.M. (1999). Maples for Gardens: A Color Encyclopedia
  2. (Gaztelaniaz) Acer negundo. 2019-01-30 Noiz kontsultatua: 2019-03-22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.