Lizar arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lizar arrunt
Fraxinus excelsior.jpg
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaFraxinus
Espeziea Fraxinus excelsior
Banaketa mapa
IKAl 090906 Distribution Fraxinus excelsior.png
Datu orokorrak
Iturria ash Itzuli eta European ash Itzuli
Fraxinus excelsior

Lizar arrunta (Fraxinus excelsior) Oleaceae familiako eta Fraxinus generoko zuhaitz, hosto galkorrekoa. 20 - 35 m bitarteraino neurtzera iristen dena.

Latinetik dator Fraxinus hitza, eta xabalina edo gezia esan nahi du (lizarraren zuraren antzinako erabilerari egiten dio erreferentzia). Excelsior hitzak zuhaitzaren garaierari egiten dio erreferentzia.

Euskal kulturako landare magikoenetarikoa da: baserriaren aurrealdean lizar bat izatea gomendagarria omen da, babesle gisa. San Joan gauean, adaxka bat jarri behar da atean, eta aurreko urtekoa suan erre. Lizarra ez da bedeinkatu behar; berez da bedeinkatua (Lekuonak bildutako esaera zaharra).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarra

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta tamaina handikoa: 40 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor zuzena du, eta azal grisa eta zartatua. Gainazala arrakalduz doa organismo helduenetan.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto konposatuak ditu: hosto bakoitzak 7-13 eta kasu batzuetan 15 foliolo horzdun ditu, lantza formakoak.Orokorrean hostoak lantzeatuak eta krenatu edo serrulatuak direla esaten da, hau da, ertzetan koska biribildu eta ez oso sakonak dituztela. Hosto-begiak beltz eta handiak dira, eta neguan sortzen dira.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak, horixkak, hostoak baino lehenago sortzen dira, multzo txikitan, eta ez dute ez kalizarik ezta korolarik ere. Panikulatan bildutako lore apetalo eta asepaloak apirila eta maiatza artean loratzen dena eta samara-motako fruituak ditu. Aipagarria da, loreak hostoak baino lehen zabaltzen direnez, fruituak aurreko urteko adarretan aurkitzen direla.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdea eta tximeleta formakoa da lizarraren fruitua: bi hegal ditu; eta luku zintzilikarietan sortzen da (samaretan).

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako zatirik handienean hedatzen da, ipar, hego eta ekialdeko muturretan salbu. Euskal Herriari dagokionez, kantaurialdean arrunta da, baina mediterraneo aldera hurbildu ahala  urrituz doa, azkenerako F.angustifoliak ( lizar hostotxikiak) erabat ordezkatzen duen arte.

Basoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostoerorkorretan bizi da, lurzoru freskoetan. Aukeran, baso aberats eta sakonak nahiago izaten ditu. Lurzoru eta hezetasun baldintza egokiak baditu, zuhaitz aitzindari bezala jokatzen du, hau da, kide dituen beste espezie batzuk baino hazkuntza potentzial handiagoa du lur berrietan.  Hotzarekiko erresistentzia ere erakusten duenez, leku askotara hedatu da, hala 400-1800 metro bitarteko altuerako guneetan aurki genezake.

Baldintza klimatikoei dagokionez, gaztetan itzala onar dezakeen arren, heldutasunean gune eguzkitsuak behar ditu; hori dela eta, zuhaitz heliofiloa dela esaten da. Bestalde, gune ongi hidratatuetan nabarmentzen da, izan ere, lehorteek hazkuntza moteldu dezakete.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra zuria edo zertxobait arrosatua dauka, malgua eta zaila, lanabesen kirtenak, gurdiak eta torneriak egiteko oso egokia. Bestalde, bai egurra eta bai bere ikatza kalitatezko erregaiak dira. Hosto eta kimuak ganadu bazkatarako oso aproposak direnez, zuhaitz hauek lepatu egin ohi dira. Euskal Herrian, artaldeak bazkatzen diren mendi larreetan, erabilera hau oso hedatua dago, eta beraz ohikoa da lizarra saroietan landatzea.

Fitoterapian folioloak eta enbor-azala erabili izan dira hanturaren aurkako tratamendu, diuretiko eta laxante gisa.

Kantaurialdeko Euskal Herriaren mitologian sustraitutako zuhaitza da, eta bere adarrek oraindik ere etxeen sarrerak babesten dituzte udaberrian.  San Joan gauean gainera, lizar adaxka berri bat jarri behar omen da etxeko atean, eta aurreko urtekoa suan erre. Lizarra ez da bedeinkatu behar; berez da bedeinkatua (Lekuonak bildutako esaera zaharra).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IRAKURRI DIOSSSS PUTOS feos
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lizar arrunt Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: lizar arrunt .