Pinazi-pinu
Itxura
(«Pinus pinea» orritik birbideratua)
| Pinazi-pinu | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Klasea | Pinopsida |
| Ordena | Pinales |
| Familia | Pinaceae |
| Generoa | Pinus |
| Espeziea | Pinus pinea |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | stone pine wood (en) |

Pinazi-pinua (Pinus pinea) Pinaceae familiako espezie baten izen arrunta da.
Mediterraneo itsasoaren inguruko kostaldeetan du jatorria, hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta Ekialde Hurbilean. Bere pinaziak ekoizteko landatu dute aurrehistoriatik[1].
Arabako Lantaron herrian espezie honetako berezko baso bakarra dago Euskal Herrian. Zuhaitz aparteko gisa onartuta dago bertako ale bat, Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean kokatuta dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aas, Gregor; Riedmiller, Andreas. (1993). Gran Guía de la Naturaleza. (4.. argitaraldia) Everest, 56 or. ISBN 84-241.2663.5..
- ↑ Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretua, 1994ko maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia, 1995-06-08.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |