Sukarno
Sukarno (Surabaya, 1901eko ekainaren 6a - Jakarta, 1970eko ekainaren 21a) Indonesiako politikaria izan zen. Indonesiako Errepublikako lehenengo presidentea izan zen 1945-1967 bitartean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1927an, Indonesia Herbehereen mende zegoela, Alderdi Nazionalista sortu zuen, eta Herbehereetako gobernuak atxilotu egin zuen horregatik; 1942an, Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek askatu egin zuten. 1945ean, gerra amaitu zenean, Indonesiako burujabetasuna deklaratu zuen, eta errepublika sortu berriaren lehendakari hautatua izan zen. Herbehereekin liskar handiak izan zituen hasieran, ez baitzuten 1949 arte Indonesiaren burujabetasuna aitortu.
Kolonialismoaren aurkako politika egin zuen, eta Hirugarren Munduko buru nagusietako bat izan zen. Barne-politikari dagokionez, ahalmen guztiak, politikoak nahiz militarrak, eskuratuz joan zen, eta 1963an, biziarteko lehendakari-titulua hartu zuen; 1965ean, ordea, militarrak haren aurka matxinatu ziren, eta gobernutik bota zuten. Guztiarekin ere, hil ondoren, independentziaren heroitzat hartua izan zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sukarno ![]() |