Ursula Kroeber Le Guin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ursula Kroeber Le Guin
UrsulaLeGuin.01.jpg
Bizitza
Jaiotza Berkeley (Kalifornia)1929ko urriaren 21a (87 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Alfred Louis Kroeber
Ama Theodora Kroeber
Ezkontidea(k) Charles Le Guin
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea 1952) Master of Arts
Radcliffe College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, autorea, literatura kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, feminista, haur literaturaren idazlea eta kazetaria
Lantokia(k) Q551490
Lan nabarmenak Earthsea series
Hainish Cycle
The Lathe of Heaven
The Eye of the Heron
Malafrena
The Beginning Place
Always Coming Home
Annals of the Western Shore
Lavinia
Catwings series
The Language of the Night
Dancing at the Edge of the World
Steering the Craft
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Virgilio, Philip K. Dick, Virginia Woolf, Jack Vance, Carl Gustav Jung, Lord Dunsany, Herbert George Wells, Piotr Kropotkin, William Shakespeare, Zhuangzi, Lev Tolstoi, J. R. R. Tolkien, Jorge Luis Borges, Emma Goldman, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Paul Goodman eta Lao Tzu
Kidetza Phi Beta Kappa Society
Genero artistikoa Zientzia-fikzioa
IMDb nm0494372
www.ursulakleguin.com

Ursula Kroeber Le Guin (Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a) estatubatuar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza. Unibertsitateko ikasketak bukatu, eta Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Han, senarra izango zuen Charles Le Guin ezagutu zuen. Senar-emazteak Georgiara joan ziren orduan bizitzera, eta Ursula frantseseko irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.

Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).

Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.

Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.

Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula Kroeber Le Guin Aldatu lotura Wikidatan