1956ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melbourneko Udako Olinpiar Jokoak
1956

XVI. Olinpiada
Hiria Melbourne (Australia)
Estatu partehartzaileak72
HasieraAzaroaren 27a
BukaeraAbenduaren 8a
Atleta kopurua3.314
EstadioaMelbourne Cricket Ground
Kirolak17

1956ko Udako Olinpiar Jokoak, lehen aldiz, Hego hemisferioan ospatu ziren, Australiako Melbourne hirian. Udako Olinpiar Jokoen XVI. edizioa izan zen. Joko hauetan, hipikako probak Suedian, Estokolmon ospatu behar izan ziren, berrogeialdi arauen ondorioz. Joko batzuetako probak, bi herrialde ezberdinetan ospatu ziren lehen aldia izan zen, eta, orain arte, baita bakarra ere. Melbourne, Buenos Aires, Mexiko Hiria eta AEBetako sei hiriren aurretik aukeratua izan zen joko hauetako egoitza bezala. Joko hauetan, 3.184 kirolarik parte hartu zuten, 67 nazioren izenean eta 17 kirol eta 145 probatan.

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Sobietar Batasuna 37 29 32 98
2  AEB 32 25 17 74
3  Australia 13 8 14 35
4  Hungaria 9 10 7 26
5  Italia 8 8 9 25
6  Suedia 8 5 6 19
7  Alemania 6 13 7 26
8  Erresuma Batua 6 7 11 24
9  Errumania 5 3 5 13
10  Japonia 4 10 5 19

Alde azpimarragarriak

  • Melbourne hego hemisferioan dagoenez, jokoak, ipar hemisferioan izan balitz baino beranduago ospatu ziren.
  • Bi naziorteko gertaeraren ondorioz, boikotak egon ziren. Lehena, Sinaiko Gerran Frantzia eta Erresuma Batuaren partehartzea izan zen, honek, Libano, Siria eta Irakek, jokoetan partehartzeari uko egitea eragin zuelarik. Sobietar Batasunak Hungariako iraultzaren aurrean jokatu zuen moduak, Espainia, Herbehereak eta Suitzak jokoetan parte hartzeari uko egitea eragin zuen. Hungaria eta Sobietar Batasunak parte hartu zuten, honek, beste kontu batzuen artean, bi herrialdeen arteko oso leihatutako waterpolo partida batetara eraman zuelarik. Partida honetan, gainera, indarkeria ere egon zen, Melbourneko bainu odoltsuaren istilua deritzona. Orotara, 45 hungariar sartu ziren Mendebaldean Jokoen ondoren. Hirugarren boikot bat, Txinaren aldetik etorri zen, Txinako Errepublikaren presentziagatik, Taiwan izenarekin.
  • 1948ko Olinpiar Jokoetatik kanporatuak geratu ondoren, Mendebaldeko Alemaniako kirolari talde batek parte hartu zuen 1952an. Urte honetan, bi Alemaniatako kirolariek, talde konbinatu batean parte hartu zuten. Elkarlaguntza garrantzitsu hau, 1968ko Olinpiar Jokoetan amaitu zen, Mexikon
  • Betty Cuthbert korrikalaria "Urrezko Neska" bihurtu zen, pistan hiru urrezko domina irabazi ondoren. Bobby Joe Morrowk beste hainbeste egin zuen mutiletan.
  • Vladimir Kuts korrikalariak, 5.000 eta 10.000 metroko probak irabazi zituen.
  • John Wing nerabe australiarrak abiatutako olinpiar tradizio bat hasten da, non, nazio ezberdinetako kirolariak, elkarrekin joan daitezkeen itxiera zeremonian, euren talde nazionalekin egin beharrean, batasun mundial ikur bezala. "Jokoetan zehar nazio bakarra egongo da. Gerra, politika eta nazionalitateak ahaztuko dira. Zer gehiago nahiko luke norberak, mundua nazio bakar bat izango balitz?". John Ian Wingek, 1956ko Melbourneko Olinpiar Jokoen antolatzaileei idatzitako gutun baten zatia.
  • "Joko Adiskidetsuak" ezizena jaso zuten.

Kirolak


Aurrekoa
1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XVI. Olinpiar Jokoak
1956
Ondorengoa
1960ko Erromako Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1956ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan
Wikiproiektu bat abian da
1956ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.