Trebiñu

Wikipedia(e)tik

(Trebiñuko Konderriatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trebiñu

Gaztela eta Leon
Izen ofiziala Condado de Treviño
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea

Espainia
Gaztela eta Leon
Burgos
Trebiñuko barrendegia
Alkatea María Inmaculada Ranedo Gómez (PP)
Herritarra trebiñar
Koordenatuak 42°44′5"I, 2°44′50"M

Eremua 209 km2
Garaiera 525 m.
Distantzia 100 km Burgosera
Postakodea 09215
Biztanleria 1.340 bizt (2006)
Dentsitatea 6,38 bizt/km²
Sorrera 1161
[-]

Trebiñu edo Trebiñuko Konderria Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Gasteizen hegoaldera dagoena. 1.340 biztanle ditu (2006) hainbat herrixkatan banaturik.

Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanleen gehiengoa Arabako parte izatearen aldarria hainbatetan azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzunekin batera Trebiñuko barrendegia osatzen du. Udalerriburua izen bereko herria da.

Trebiñu herriaren ikuspegia

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Trebiñu izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude, baina onartuena erromatarren garaiko trifinium (hiru muga) hitzetik datorrela da, zeren eta bertan kokatzen zen Barduli, Karisti eta Autrigoi euskal tribuen arteko muga. Herriaren izena, hiribildu izaera lortu arte, Uda izan zen.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Trebiñuko herria Aiuda ibaiaren ertzean dago, muino baten pean.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Azken aurkikuntzen arabera, 1161. urtean Antso Jakituna Nafarroakoak eman omen zion hiribildu titulua. Hala izatekotan, Nafarroako Erresumaren hiribildu arabar zaharrena litzateke[1]. Aipatutako muinoaren gailurrean, gaur egun telekomunikazio-antena andana jasotzen dituen horretan, Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, 1199. urteko eraso gaztelarrak konkistatu ezin izan zuena[2].

[aldatu] Demografia

Trebiñuko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.733 3.753 3.558 3.812 4.055 3.783 3.607 3.021 2.182 1.346 924 1.139 1.340

[aldatu] Politika

2003ko udal hauteskundeetan Trebiñu Araban integratzearen aldeko Agrupación Electoral Independiente hautes-elkarteak 5 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak 4.

2007ko udal hauteskundeetan PPk 4 zinegotzi eskuratu zituen, independenteek 3 eta PSOEk eta EAE-ANVk bana.

Trebiñuko udaletxea, Maria Diaz de Ure plazan

[aldatu] Erreferentziak

  1. Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau www.noticiasdealava.com
  2. SAGREDO, IÑAKI. Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Tomo III. 1go argitaraldia. Iruñea: Pamiela, 2007. 125. orr. ISBN 978-84-7681-536-6

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak