Ekain (leizea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°14′9″N 2°16′31″W / 43.23583°N 2.27528°W / 43.23583; -2.27528

Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Ekain.png

Animalia-asoziazioa Ekain leizeko panel handian Leroi-Gourhanen paradigmaren arabera

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia (ID) 310
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta.

1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak.

Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden.

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

Eduki-taula

[aldatu] Galeriak

[aldatu] Zaldiei

Zaldien marrazkiak Ekainberriko Zaldiei-en.

Hemen topa daitezke zaldiak irudikatzen dituzten hemeretzi pintura.

[aldatu] Auntzei

Lau ahuntz, bi orein eta izokin bat margoturik daude bertan.

[aldatu] Artzei

Bi hartz daude margotuta galeria honetan.

[aldatu] Azkenzaldiei

Azken zazpi zaldi ikus daitezke bertan.

[aldatu] Ekainberri

Ekainberriko zaldiak.

2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena, bisitagai[1].

2009ko ekainerako, Ekain Fundazioko idazkariak, Pilar Azurmendik iragan urrian haitzuloaren erreplikak ateak ireki zituenetik, 31.000 mila bisitari bertatik igaro direla adierazi zuen. [2]

[aldatu] Marrazten zutena jaten al zuten?

Ikerketa osoak frogatu du labar-arteak ehiza ez zuela helburu, marraztutako faunak ez baitu loturarik leizetan aurkitutako hondakinekin. Zenbait haitzulotan, Ekainen hain zuzen ere, zaldi pinturak gai nagusia bada ere, ahuntza zen espezie ehizatuena[3].

Fauna Ekain haitzuloan
pintatua
Ekain haitzuloko
Goi-Madeleine aldian
ehizatua
Zaldia 60% ± 0,5% ±
Bisontea eta uroa 20% ± 1% ±
Ahuntza 10% ± 65% ±
Oreina 5% ± 4% ±
Hartz arrea 5% ±
Errinozeroa 5% ± 0,5% ±
Arraina 5% ±
Leize-hartza 0'5% ±
Elur-oreina 2%
Sarrioa 4% ±
Orkatza 1% ±

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Arte frankokantaurikoaren aldea (Madeleine aldikoa).

[aldatu] Bideoak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak