Enbata (meteorologia)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa
Euskalmet

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 ik  ezt  al 

Enbata edo galerna Bizkaiko Golkoko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota honek bereziki udaberri eta udazken bitartean Bizkaiko Golkoaren kostaldean izaten da.

Egun beroetan fronte hotz bat agertzen denean haizearen tenperatura, norabidea eta indarra aldatzen da. Haizearen norabidea mendebaletik ipar-mendebaldekoa izaten da eta indarra 100 km/orduko baino gorakoa. Zerua hodei beltzez betetzen da,horrekin batera euria, tenperatura eta presio atmosferikoa jeisten dira.

Balditza meteorologiko hauekin, itsaso zakartuz batera olatu handiak izaten dira.

Betidanik itsasgizonek enbaten beldur izan dira. Haize honen ondorioz itsasgizon ugarik bizia galdu izan du. Enbatek eragindako tragedien artean 1878an, 1908ko ekainaren 12an, 1909 maiatzaren 24an eta 1912ko agorrilan gertatutakoak gogoragarrienak dira.

Euskaraz enbata hitzaren beste sinonimoak: txirimillo (Orion); txirimili (Leitzan); zirimili (Lapurdin); bidazoi (Hondarribian)

Tresna pertsonalak