Filipe IV.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:03, 18 maiatza 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Filipe IV.a Espainiakoa (Valladolid, 1605eko apirilaren 8a - Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Handia edo Errege-planeta, 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena izan zen eta Espainiako historiako bigarrena, Filipe V.arena eta gero.

Filipe IV.aren garaian, Europa protestantearen eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.

Biografia

Filipe III.a Espainiakoaren eta Margarita Austriakoaren semea zen. 1621ean, 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[1].

Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen, Olivares konde-dukearengan bereziki. Hau Espainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren: Frantzian, Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan; Flandesko gerrak ere segitzen zuen; Spinolak Breda hartu zuen; Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, Nordlingengo garaipenarekin (1634) eta Rocroiko porrotarekin (1643).

1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen iloba eta Medina de las Torresko dukearen laguntzaz. 1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen, Faisaien uhartean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenarekin.

Barne politikan, berriz, Bizkaian (Gatzaren matxinada, 1631-1634), Katalunian eta Portugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.

Ezkontza eta seme-alabak

Erreferentziak

  1. Felipe IV Artehistoria.jcyl.es


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe IV.a Espainiakoa