Garesaldea

Koordenatuak: 42°41′05″N 1°46′00″W / 42.6848°N 1.7668°W / 42.6848; -1.7668
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garesaldea
 Euskal Herria

Garesaldea armarria

Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
Udalerriak13
Herri handienaGares
Geografia
Koordenatuak42°41′05″N 1°46′00″W / 42.6848°N 1.7668°W / 42.6848; -1.7668
Azalera187,65 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Garesaldea Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen eskualde bat da, hain zuzen ere, Iruñeko merindadearen hegoaldean kokatua dago. 2000. urteko Nafarroa Garaiko zonifikazio berriaren ondorioz sortutako eskualdea da. Era berean, eskualde honen barnean Izarbeibar bailara edo eskualde historikoa ere badago.

Geografia

Kokapena

Eskualde hau Nafarroa Garaiko erdialdean kokatua dago, Arga ibaiaren ibilbidearen erdialdea, Izarbeibarko ia udalerri guztiak barne hartzen dituelarik, haran edo bailara horretako mendebaldekoak ez beste, azken hauek Lizarrako merindadeko Lizarrerri eskualdean daudelarik. Eskualdeak denera 187,65 m²-ko azalera du; ipar eta ekialdean Iruñerriarekin muga egiten du, hegoaldean Tafallaldea eskualdearekin eta mendebaldean Lizarrerri eskualdearekin.

Udalerriak

Garesaldea 13 udalerrik osatzen dute, honako zerrenda honetan euren biztanleria, azalera eta dentsitate datuekin adierazita daudelarik:

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Adios 183 7,72 23,7
Artazu 116 6,03 19,24
Añorbe 556 24,10 23,07
Biurrun-Olkotz 229 15,69 14,6
Eneritz 365 9,55 38,22
Girgillano 93 24,64 3,77
Legarda 118 8,30 14,22
Muruzabal 277 5,94 46,63
Obanos 924 19,85 46,55
Gares 2787 39,71 70,18
Tirapu 58 5,64 10,28
Ukar 185 11,85 15,61
Uterga 174 8,63 20,16

Ikus gainera


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa