Biurrun-Olkotz
|
Biurrun-Olkotz |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Biurrun-Olcoz | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
||
| Alkatea | Pablo Labiano Jauregi (AEBO, indep.) |
||
| Herritarra | biurrundar | ||
| Koordenatuak | 42°41′32″N 1°40′45″W / 42.69222°N 1.67917°WKoordenatuak: 42°41′32″N 1°40′45″W / 42.69222°N 1.67917°W | ||
| Eremua | 16,90 km2 | ||
| Garaiera | 607 m | ||
| Distantzia | 18 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31398 |
||
| Biztanleria | 222 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 13,14 bizt/km² | ||
Biurrun-Olkoz Nafarroako erdialdean eta Izarbeibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Bi herrik osatzen dute, Biurrun eta Olkotz. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 202 biztanle dituzte bien artean. Iruñeko merindadeko herria da.
Iruñerriko Mankomunitatea zabor-bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune-metropolitarreko hegoaldeko lehen haranean. Herrira heltzeko Iruña eta Tutera arteko N-121 errepidea hartu behar da eta ondoren herrira heltzen den toki-errepidea.
Biurrun-Olkotzek Galar Zendearekin eta Ukarrekin egiten du muga iparraldean, Tebas-Muru Artederretarekin eta Untzuerekin ekialdean, Ukar eta Tirapurekin mendebaldean, eta Barasoain eta Untzuerekin hegoaldean.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | 560 | 592 | 545 | 424 | 304 | 188 | 169 | 185 | 200 |
2008ko erroldaren arabera, hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,24 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Parke eolikoa
Biurrun-Olkotz udalerriaren mugen barruan, Tirapu eta Añorbe bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "San Esteban" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 24,42 megawattekoa da.
[aldatu] Ondarea
Olkozko dorrea oinarri laukizuzendun dorretxea da. Dorrea XVI. mendean eraiki zuten Oztarrek, ondoren Bakedano familiarekin ahaidetu zirela. Eraikinak, mendearen hasieran altxatua, harlanduzko hormak ditu, eta ildaxka lau batez banaturiko bi zatiz osaturik dago. Gaur egun dorrearen estaldura eta barruko gelen banaketa falta dira. Sarrera mendebaldean dago, erdi-puntuko arku itxiaz eta dobela handiez osaturik. Dorretxearen jatorrizko armarria nahiko kalteturik dago.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Biurrun-Olkozko alkatea "B-O" herri ekimeneko Jesús Ignacio Astrain Zaratiegi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik; beste zerrenda bat aurkeztu bazen ere, haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,50) eta boto zuriak lau izan ziren (%3,42). Abstentzioa %35,14ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jesus Ignacio Astrain Zaratiegi (B-O) | 65 | Bai |
| Julian Maria Otazu Loitegi (B-O) | 57 | Bai |
| Felix Goñi Soto (B-O) | 49 | Bai |
| Pablo Labiano Jauregi (B-O) | 41 | Bai |
| Miguel Angel Barasoain Sobrino (B-O) | 39 | Bai |
2011n Agrupación Electoral Biurrun-Olcoz (AEBO) izan zen bakarra eta Pablo Labiano aukeratu zuten alkate.
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea Biurrun kontzejuan dago, Jai Eder plazan. XX. mendearen amaieran, eraikinak zaharberritze sakona izan zuen, eta eraberritze horrekin batera, eskolak egokitu ziren. Bi solairu dauzka. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Biurrungo udaleko idazkaria, Tebas-Muru Artederretako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Jai Eder plaza, 1 (Birrun kontzejua)
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Jesús Ignacio Astrain Zaratiegi | Indep. |
| 2011- | Pablo Labiano Jauregi | Indep. |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Biurrun eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,78k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Biurrun-Olkotz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[1].
[aldatu] Zerbitzuak
Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatea" zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Biurrun-Olkotzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Biurrun-Olkotzi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Olkozko dorrea Nafarroako Unibertsitatearen webgunean.
- Biurrungo Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.