Artazu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Artazu

 Nafarroa
Artazuko bandera

Artazuko armarria

Izen ofiziala Artazu
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarrerria
Alkatea Javier Albizu Sanz
(Elibidea, indep.)
Herritarra artazuar
Koordenatuak 42°41′31″N 1°50′21″W / 42.69194°N 1.83917°W / 42.69194; -1.83917Koordenatuak: 42°41′31″N 1°50′21″W / 42.69194°N 1.83917°W / 42.69194; -1.83917

Artazumapa.PNG

Eremua 5,83 km2
Garaiera 437 m
Distantzia 29 km Iruñera
Posta kodea 31109
Biztanleria 121 bizt (2009)
Dentsitatea 20,75 bizt/km²

Artazu Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 121 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 29 kilometrora eta Garestik 4 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean.

Aratzuk Garesekin eta Girgillaorekin egiten du muga iparraldean, Garesekin ekialdean, eta Mañerurekin eta Girgillaorekin mendebaldean, eta Mañerurekin eta Garesekin hegoaldean.

[aldatu] Ondarea

Artazuko parrokia San Migel Arkanjeluaren omenez eraiki zen. Jatorriz, eraikuntza gotikoa zen, baina XVIII. mendean zaharberritze luze baten ondorioz, ezaugarri neoklasikoko ezaugarriak nagusitu ziren, elizak gaur egun duen itxura hartuz.

Eraikinak, gurutze latindarraren oinarria dauka, aurrealde laukizuzenarekin. Elizaren kanpoaldean, eraikuntza fase ezberdinak nabarmentzen dira, sarrera ateak esaterako, erdi puntuko arku pizkundetarra dauka. Sakristian, San Miguel aingeruaren XVI. mendeko irudi bat dago, kaliz batzuk, eta zilarrezko gurutze neoklasiko bat.

Bestalde, Sorakoitzeranzko norabidean eta Artazutik ordu laurden batera, Gurutze Santuaren baseliza kokatzen da. Eraikina XVI. mendekoa den arren, XIX. mende eta XX. mendean zehar, birmoldatua izan zen.

[aldatu] Demografia

Artazurko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
462 403 399 392 229 373 325 275 234 136 132 94 106

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,67a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Artazuko herriko-jaiak, abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar San Miguel irailaren 29an eta Ardoaren eta Lurraren eguna irailaren 10ean ospatzen dira.

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Eva Bengoetxea urra Elibidea
2011-2015 Javier Albizu Sanz Elibidea

[aldatu] Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Artazuko alkatea Elibidea herri ekimenekoa izan da. 2007an Eva Maria Bengoetxea Urra da aukeratu zuten eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %2,63) eta boto zuriak lau izan ziren (%5,41). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Artazuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eva Maria Bengoetxea Urra (AE) 54 Bai
Maria Begoña Uharte Irurtzun (AE) 43 Bai
Jose Luis Ruiz Argiñano (AE) 41 Bai
Juan Valdez Sanchez (AE) 32 Bai
Maria Rosario Etxetxipia Senosiain (AE) 29 Bai


2011n egoera bera (Elibidea zerrenda bakarra) suertatu zen baina alkate Javier Albizu Sanz hautatu zuten.

[aldatu] Udaletxea

Artazuko udaletxeko alkatea, Girgillao, Mañeru eta Ziraukiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Iparreko kalea, 2

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Euskararen Foru Legea

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Artazu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,74k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Zerbitzuak

Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeidarko Mankomunitatea", zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Artazu eta eskualdeko beste hainbat herritan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak