Legarda (udalerria)
- Artikulu hau Izarbeibarreko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Legarda.
|
Legarda |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Legarda | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Gares |
||
| Alkatea | Silvestre Beltzunegi Otano (AEIL, indep.) |
||
| Herritarra | legardar | ||
| Koordenatuak | 42°42′44″N 1°46′13″W / 42.71222°N 1.77028°WKoordenatuak: 42°42′44″N 1°46′13″W / 42.71222°N 1.77028°W | ||
| Eremua | 8,29 km2 | ||
| Garaiera | 479 m | ||
| Distantzia | 15 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31146 |
||
| Biztanleria | 106 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 12,79 bizt/km² | ||
Legarda Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 106 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Izarbeibarrean, Iruñerritik hegoaldera dagoen lehen haranean, eta Iruñeko merindadearen hegoaldean.
Legardak Zizur Zendearekin egiten du muga iparraldean, Utergarekin ekialdean, Muruzabal eta Obanosekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Klima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.
1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.
[aldatu] Ekonomia
Historikoki ardogintza izan da herriko iharduera ekonomiko nagusia nekazaritzarekin batera. Dena den, XX. mendean mahastietan agerturiko gaixotasun batek, asko gutxitu zuen ardogintza, eta herriak biztanle asko galdu zituen. Gehienak Iruñerrira jo zuten baldintza hobeen bila.
[aldatu] Ondarea
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XIV. mendeko eliza gotikoa.
- Akituraingo San Salbadorren baseliza
- Santa Ageda baseliza
- Santa Barbara baseliza
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 395 | 391 | 355 | 350 | 311 | 256 | 228 | 187 | 137 | 98 | 73 | 90 | 105 |
2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,79 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an ere Agrupación Electoral Independiente Legarda (AEIL) herri ekimeneko Silvestre Beltzunegi Otano atera zen alkate. Zerrendak Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %4,55) eta boto zuriak sei (%7,14). Abstentzioa %14,56koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Silvestre Beltzunegi Otano (AEIL) | 59 | Bai |
| Alfonso Iriarte Eusa (AEIL) | 50 | Bai |
| Luis Fernando Joao Alastuey (AEIL) | 43 | Bai |
| Francisco Javier Antonio Larunbre Antsoain (AEIL) | 38 | Bai |
| Resurreccion San Martin Ibarrola (AEIL) | 38 | Bai |
2011n ere AEIL izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Beltzunegik alkate kargua berretsi zuen.
[aldatu] Udaletxea
Legardako udaletxeko idazkaria, Adios, Eneritz, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Silvestre Beltzunegi Otano | AEIL |
| 2007-2011 | Silvestre Beltzunegi Otano | AEIL |
| 2011- | Silvestre Beltzunegi Otano | AEIL |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Legarda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %13,50 ia euskaldunak ziren.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Legarda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[1].
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Legardari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Santa Barbara kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Izarbeibarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Adios • Añorbe • Biurrun • Eneritz • Gares • Legarda • Muruzabal • Obanos • Olkotz • Tirapu • Ukar • Uterga |
||