Adios

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Adios

 Nafarroa
Adiosko bandera

Adiosko armarria

Izen ofiziala Adiós
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Andrés Pérez Goñi (AIA, indep.)
Herritarra Adiostar (edo katxulo, ez of.)
Koordenatuak 42°41′11″N 1°44′9″W / 42.68639°N 1.73583°W / 42.68639; -1.73583Koordenatuak: 42°41′11″N 1°44′9″W / 42.68639°N 1.73583°W / 42.68639; -1.73583

Navarra municipalities Adios.png

Eremua 8,3 km2
Garaiera 482 m
Distantzia 23 km Iruñera
Posta kodea 31153
Biztanleria 185 bizt (2009)
Dentsitatea 22,29 bizt/km²
Sorrera XIII. mendea baino lehen

Adios[1] Nafarroako udalerria da. Izarbeibarrean kokaturik. Nafarroako hiriburutik 23 kilometrora kokaturik, herriak 185 biztanle ditu 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herria da, eta Obanos eta Arrizabalaga arteko bidea eta ondoren NA-601 errepidea hartuta ailegatzen da herrira.

Adiosko udalerriaren mugak honakoak dira: Uterga iparraldean, Muruzabal mendebaldean, Eneritz hegoaldean eta Ukar ekialdean. Horrez gain, iparraldean Erreniega mendiarekin egiten du muga.

[aldatu] Klima

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 444 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

[aldatu] Herriak eta auzoak

Izena Biztanleria (2011)[3] Mapa
Adios 186

Adios-loc.svg

City locator 3.svg
Adios

City locator 3.svg Herriburua.City locator 5.svg Hustua.
Adios 186
Larrain 0

[aldatu] Ondarea

San Andres parrokia, XVI. mendean eraikitako eliza gotikoa da. XVII. mendean zaharberritu eta ezaugarri barrokoak gehitu zitzaizkion. Eliza barruan, XVII. mendeko bi erretaula erromanista aurki daitezke.

[aldatu] Demografia

Adiosko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
340 325 259 264 276 329 257 236 173 136 114 138 171

2008ko erroldaren arabera, hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,32 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udaletxea

Udaletxeko idazkaria Muruzabal, Ukar eta Enerizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

Adiosko udaletxeko idazkaria, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Recreo Kalea, z/g

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Fortunato Bidaurreta Pérez Indep.
2007-2011 Andrés Pérez Goñi AEA
2011- Andrés Pérez Goñi AIA

[aldatu] Udal hauteskundeak

Adiosko alkatea AEA herri ekimeneko Andrés Pérez Goñi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (emandako boto guztien %9,82) eta boto zuriak bi izan ziren (%1,98). Abstentzioa %23,81ekoa izan zen.

Adiosko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Andrés Pérez Goñi (AEA) 59 Bai
Lorea Eslaba Goñi (AEA) 52 Bai
Pablo Javier Begiristain Muruzabal (AEA) 49 Bai
Jose Miguel Arlegi Armendaritz (AEA) 43 Bai
Jose Fermín Domínguez Calvo (AIA) 40 Bai

2011n Pérezek bere karguan errepikatu zuen, AIAren (Agrupación Independiente de Adiós) izenean; hauteskundeetan AIAk 57 boto (5 hautetsi) lortu zituen eta AEAk (Agrupación de Electores de Adiós) 23 (0).

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Adios eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,38k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Adios) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

San Andres du patroia eta erromerian Eunatera joan ohi da.

[aldatu] Adiostar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak