Muruzabal
- Artikulu hau Izarbeibarko herriari buruzkoa da; Mendigorriko auzoa gaitzat duena beste hau da: Muruzabal Andion
|
Muruzabal |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Muruzábal | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
|
| Alkatea | Francisco Javier Arraitza Azparren (AIVM, indep.) |
|
| Herritarra | muruzabaldar | |
| Koordenatuak | 42°41′22″N 1°54′50″W / 42.68944°N 1.91389°WKoordenatuak: 42°41′22″N 1°54′50″W / 42.68944°N 1.91389°W | |
| Eremua | 5,81 km2 | |
| Garaiera | 444 m | |
| Distantzia | 26 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31152 |
|
| Biztanleria | 282 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 48,54 bizt./km² | |
Muruzabal[1] Nafarroako udalerria da, Iruñetik 26 kilometrotara hego-mendebaldean, Izarbeibarren kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 282 biztanle dauzka.
Udal eremuan, eta herri kaskotik 2 bat kilometrotara, Eunate eliza erromanikoa kokatuta dago. Baseliza hori, oinplano oktogonalekoa izateagatik ezaguna, Somportetik datorren Done Jakue Bidean dago, eta herri kaskoa Orreagatik datorrenean. Bi bide horiek Gares eta Obanosen arteko muga hurbilean egiten dute bat, 5 bat kilometrotara.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria, Iruñeko merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Iruñerritik hegoaldera. Herrira heltzeko, A-12 autobidea hartu behar da Lizarrarako norabidean, eta Legarda igaro ostean NA-601 errepideranzko irteera hartu.
Muruzabalek, Uterga du mugakide iparraldean, Obanos mendebaldean, Eneritz hegoaldean eta Adios ekialdean. Auritz herri hustua udalerriko mugapean dago, kaskotik gertu. Eremu hartan Nafarroako gartzela berria eraikitzeko proiektua plazaratu zuen gobernuak, baina azkenean ez zen gauzatu.
Klima eta landaredia [aldatu]
Muruzabalgo klima mediterranear-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 700mm bitartekoak dira. Eurite ugarienak udaberri eta udazkenean izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru izaten dira, udalerriko gune menditsuenetan ugariagoak.
Jatorrizko landaredia arte eta mediterranear klimako berezko landareek osatzen zuten, baina gizakiaren mendeetako eraginaren ondorioz, ia erabat desagertu da gaur egun.
Historia [aldatu]
Muruzabalen hegoaldean historiaurreko herrixka bat topatu dute. Nolanahi ere, herria Erdi Aroan nabarmendu zen. Izan ere, Nafarroako Karlos III.ak Muruzabalgo bizkonderria osatu zuen Lionel anaiordeari (Karlos II.aren sasikoari) emateko (1407). Bizkondeak Izarbeibarko eta Andiongo Muruzabaleko laborarien petxak eta errentak jasotzen zituen, eta haien gainean jurisdikzio zibila eta kriminala zeukan.
Aro Modernoan hiri tutulua eskuratu zuen Muruzabalek, koroari 5.280 erreal ordainduta.
Ondarea [aldatu]
San Esteban eliza, XIV. mende eta XVII. mendeen artean eraikitako eliza gotikoa da. Obanos eta Muruzabal bitartean dagoen gune bakarti batean, Eunateko Andre Mariaren eliza dago, estilo erromaniko berantiarrekoa. Eliza, Obanos eta Adiozen arteko bideak gurutzatzen diren tokian dago. Halaber, Muruzabalgo jauregia dago bertan.
Baselizei dagokionez, udalerrian bi daude, San Blas eta Santa Luziaren omenezkoak.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 448 | 436 | 422 | 394 | 359 | 301 | 282 | 262 | 231 | 197 | 200 | 264 | 304 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,86a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
Muruzabalgo udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Eneritz, Obanos, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Esteban Perez Tafalla kalea, 2
Udal hauteskundeak [aldatu]
Muruzabalgo alkatea Agrupación Independiente de la Villa de Muruzábal (AILVM) herri ekimeneko Francisco Javier Arraitza Azparren da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen herritar taldeak. Baliogabeko botoak hamabi izan ziren (emandako guztien %6,25) eta boto zuriak 34 (botoen %18,89). Abstentzioa %27,00koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Independiente de la Villa de Muruzábal (AILVM) | 146 | 7 |
2011ko udal hauteskundeetan ere Arraitza aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente Villa de Muruzábal (AIVM) zerrendarekin. Urte horretan ere aurkeztutako talde bakarra izan zen.
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Francisco Javier Arraitza Azparren | AILVM |
| 2011-2015 | Francisco Javier Arraitza Azparren | AIVM |
Euskara [aldatu]
Euskara antzinean zonalde honetako hizkuntza nagusia izan da. Louis Lucien Bonaparte etorri zenean (XIX. mendeko erdialdean), oraindik ere mintzatzen zen euskaraz eskualdean, baina dagoeneko gainbeheran zegoen. Gaur egun, euskara leku-izenetan (Muruzabal bera) gorde da, edo gaztelaniako zenbait hitz eta esapidetan ere. Esate baterako, herriko armarrian agertzen den zumarrari "zugar" deitzen zaio. Horretaz gain, berreskuratzeko prozesua hasi da, hainbat gaztek Garesko eskolan ikasten baitute.
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Muruzabal eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,20k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Muruzabal) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[2].
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Muruzabalek, abuztuaren 3aren inguruan ospatzen ditu bere herriko-jaiak.
Muruzabaldar ezagunak [aldatu]
- Blas Goñi Atienza (1881-1952): apaiz, irakasle eta idazle nafarra.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Muruzabali buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren erdigunea Google Street View-n ikusgai.
| Izarbeibarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Adios • Añorbe • Biurrun • Eneritz • Gares • Legarda • Muruzabal • Obanos • Olkotz • Tirapu • Ukar • Uterga |
||