Extremadurera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Extremadurera edo extremeñoa
Estremeñu
Non mintzatzen den: Espainia 
Eskualdea: Cáceresko ipar-mendebaldea eta Salamancako hegoaldeko herri batzuk
Hiztunak: 200.000 Ethnologue-ren arabera (Ez dago estatistika zehatzik, eta hiztunak oso gutxi izatea daiteke) 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuropera
 Italikoa
  Erromantze hizkuntzak
   Mendebaldeko italoa
    Galiar iberiarra
     Iberiar-erromanikoa
      Mendebaldeko iberiarra
       Asturleonera
        Ekialdeko leonera
         Extremadurera edo extremeñoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: roa
ISO 639-2: ext
ISO 639-3:

 

Linguistic map of asturian.svg
Asturleonera hizkuntza-taldea. Behean, berdez, extremadureraren hedapena.
 

Extremadurera edo extremeñoa (estremeñu, artuestremeñu) Extremadurako ipar-mendebaldean eta Salamanca hegoaldeko herri batzuetan mintzatzen den hizkuntza modalitatea da. Kantabriera, mirandera, asturiera eta leonerarekin batera, asturleoneraren hizkuntz eremuan sartu ohi da, gaztelaniarekin hainbat ezaugarri partekatuz. Zentzu honetan, kantabriera bezala, asturleonera eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat jo ohi da extremadurera.

Ez du inolako ofizialtasunik edo onarpenik, nazioarteko erakunde batzuek hizkuntzatzat jotzen duten arren (SIL zeinua badu, adibidez). Hala ere, badirudi extremadurera ez dela belaunaldi berrietara transmititzen ari eta, beraz, galtzeko arrisku larrian dagoela.

Extremadurera ez dugu castuoarekin nahastu behar, Extremadurako gaztelaniaren dialektoarekin, alegia.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inoiz arautu edo idatzi gabeko mintzaira da. Horrekin batera, extremadurera hainbat dialekto desberdinetan banaturik dago. Aldaera nagusiak ondoko hauek dira:

Arautzea eta literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadurerak ez du idaztarau zehazturik. 1995ean Pablo Gonzálvez González idazleak Primera Gramática Ehtremeña kaleratu zuen, extremadurera idatzia arautzeko lehen saiakera. 2006 eta 2007 urteetan, Ortografía del Extremeño liburua argitaratu zuen, gaztelaniaz, Ismael Carmona Garcia filologo eta idazle extremadurarrak. Bertan, extremadurerarentzako ortografia bat proposatzen zen, hizkuntza honen barneko aldaera desberdinak batzeko asmoaz. Extremadurera, hala ere, apenas idazten da.

Halaber, extremadurerak ez du historikoki literaturarik garatu. 2000ko hamarkadan batez ere, hala ere, idazle gazte batzuek extremadureraz idazteari ekin diote. 1999an Printze txikiaren extremadurerazko itzulpena kaleratu zuen Antonio Garrido Correas idazleak El Prencipinu izenarekin.

Alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El úrtimu ombriren zatia asturieraz

« Un españíu fizo tremar el fayéu. El ñarbatu esnaló lloñe. L'esguil espaeció nel ñeru. Hebo otru españíu, y darréu otru. L'home, entós, mientres cayía coles manes abiertes, los güeyos nel infinitu y el so cuerpu remanando per tolos llaos abonda sangre, glayó una pallabra, una pallabra namás, que resonó y güei sigue resonando na biesca y en toa Asturies: «¡Llibertá!».  »
L'últimu home, Miguel Solís

Extremadureraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Un estrumpiu hizu rehilal el hayeu. El mielru voló largu. L'ardilla esapaició nel ñiu. Ubu otru estumpiu, i alogu algotru. El ombri, altonci, mentris caiba colas manus abiertas, los ohus nel enfinitu i el su cuelpu cayendu pol tolos laus albonda sangri, gañitó una parabra, una parabra namás, que resonó i anguañu acontina resonandu nel bosqui i en toa Astúrias: «Libertá!».

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Un estallido hizo temblar el hayedo. El mirlo voló lejos. La ardilla desapareció en el nido. Hubo otro estallido, y luego otro. El hombre, entonces, mientras caía con las manos abiertas, los ojos en el infinito y su cuerpo vertiendo por todas partes mucha sangre, gritó una palabra, sólo una palabra, que resonó y hoy sigue resonando en el bosque y en toda Asturias: «¡Libertad!».

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztanda batek hariztia dardarazi zuen. Zozoak hurrunera egan egin zuen. Katagorriak habira ihes egin zuen. Beste eztanda bat gertatu zen, eta gero beste bat. Gizonak, orduan, eskuak irekita zituela erortzen zela, eta begiak infinitura begira eta bere gorputzari leku guztietatik odola zeriola, hitz bat oihukatu zuen, burrunbatu zuen hitz bakarra, eta gaur basoan eta Asturias osoan burrunban jarraitzen duen hitza: «Askatasuna!».

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Extremadurera
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.