Gaztelaniaren aurretiko errioxera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errioxera
Non mintzatzen den: Gaur egun inon ez.
Antzina Nafarroako Erresuman mintzatzen zen. 
Eskualdea: Errioxa eta egungo Soriako probintziaren iparraldea
Hizkuntza galdua: XII. mendea
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromantzea
   Mendebaldekoa pirinioar-mozarabiarra
    Nafar-aragoiera
     Errioxera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:
Erakunde araugilea: Arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2:
ISO 639-3: — 

Errioxera Erdi Aroan Errioxan eta egungo Soriako probintziaren iparraldean mintzatzen zen nafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen[1]. Berez ez zegoen nafarrera, errioxera eta aragoiera arteko banaketarik. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistika bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politika bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.

Aldaera honen lekuko nagusia X. mendeko Emilianotar glosak dira, nafar-aragoieraren feito, muito, get (ye), eta beste hainbat hitzak dituztenak. XI. eta XII. mendeen artean Errioxa gaztelaniara egokitu zen eta nolabaiteko hizkuntza mistoa erabili zuen. Adibidez Anguianoko Valvanera monasterioaren bildumaren orduko agirietan lo artikulua erabiltzen zuten.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

  • 'o' tonikaren diptongazioa: uamne/uemne (latinez homine)
  • 'e' tonikaren diptongazioa: sieculos (latinez seculos)
  • Hasierako 'g-' mantentzea: geitar (latinez eiectare)
  • '-ns-' letra-taldea mantentzea: ansa
  • '-mb-' letra-taldea mantentzea: lombo
  • Latinezko '-lt-' '-ct-' letra-taldeak '-it-' bilakatzea (gaztelaniaz '-ch-' bilakatu zen): muito, feito
  • Idazterakoan nafar-grafemak erabiltzen zituzten: quoatro (u mutua), yn/ynn (eta ez 'ñ')

[aldatu] Adibidea

Gaur egunera arte ailegatu zaigun testurik luzeena Emilianotar glosen 60. kodexean agertzen da. Hona hemen:

« Cono aiutorio de nuestro dueno dueno Christo, dueno salbatore, qual dueno get ena honore et qual duenno tienet ela mandatione cono patre cono spiritu sancto enos sieculos delo sieculos. Facanos Deus Omnipotes tal serbitio fere ke denante ela sua face gaudioso segamus. Amen.  »

[aldatu] Erreferentziak

  1. Alvar, Manuel. Manual de dialectología hispánica. Barcelona. Ariel, 1996. ISBN 84-344-8217-7

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak