Gallurera
| Gallurera Gadduresu |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Eskualdea: | Gallura | |
| Hiztunak: | 100.000 inguru | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromantzea Mendebaldekoa Italiar-dalmaziarra Korsikera Gallurera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Inon ez | |
| Erakunde araugilea: | Accademia di la linga gadduresa | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | ||
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Gallurera[1] (Gadduresu) Sardiniako iparraldean hitz egiten den korsikera eta sardinieraren arteko trantsiziozko hizkuntza bat da. Hizkuntzalari batzuentzat sardinieraren aldaera den bitartean, beste batzuentzat gallurera korsikeraren dialektoa da. Zehazki, gallurera korsikeratik sardinieratik baino gertuago dago, baina bigarren honen eragina du lexikoan, fonetikan eta fonologian.
Sassarierak gallureraren hainbat ezaugarri ditu, baina azken hau baino gertuago dago sardinieratik. Sassariera eta gallurera hizkuntzen artean, Castelsardo inguruan, bi aldaeren arteko trantsiziozko dialektoa dago, castelsardoera (castellanese).
Eduki-taula |
Hedapena [aldatu]
Olbia-Tempio eta Sassari probintzietako ondorengo udalerrietan hitz egiten da: Tempio Pausania, La Maddalena, Arzachena, Calangianus, Aggius, Bortigiadas, Santa Teresa Gallura, Luogosanto, Palau, Aglientu, Trinità d'Agultu e Vignola, Telti, Golfo Aranci, Santa Maria Coghinas (Sassari), Badesi, Viddalba (Sassari), Sant'Antonio di Gallura, Loiri Porto San Paolo, San Teodoro eta Erula (Sassari); eta ondoko udalerrien zati batzuetan: Valledoria (Sassari), Perfugas (Sassari), Berchidda, Monti, Oschiri, Padru eta Budoni.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa, 12. orr.) gallurera formarekin erabili du.