Xanpainera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xanpainera
Champaignat
Non mintzatzen den: FrantziaFrantzia
BelgikaBelgika 
Eskualdea: Xanpaina, Valonia
Hiztunak: Daturik gabe
Hizkuntza familia: Indoeuropera
 Italikoa
  Erromantzea
   Mendebaldeko erromantzea
    Gallo-erromantzea
     Oïl
      Xanpainera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Inon ez
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2:
ISO 639-3:

 

Langues d'oïl.PNG
Oïl hizkuntzak. Xanpainera, erdialde-ekialdean.
 

Xanpainera (champaignat) Oïl taldeko erromantze hizkuntza bat da.

Hizkuntzaren estatusari dagokionez, Frantziako erregio-hizkuntzetako bat da eta Valonian (Belgika) erregio-hizkuntza endogenoen dekretuan jasota dago. Alta, xanpainerak ez du idaztarau ofizial edo onarturik. Frantsesaren eragina dela eta, ia desagertua dago.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xanpainera Frantzian mintzatzen da nagusiki, Xanpainako eskualdean (Xanpaina-Ardena eskualde administratiboa), Givetetik (non valoiera mintzatzen den) Aisne (Pikardia), Seine-et-Marne (Île-de-France) eta Yonnera arte (Borgoina). Valoniako (Belgika) bost udalerritan ere hitz egiten da: Membre, Bohan, Bagimont, Pussemange eta Sugny (Vresse-sur-Semois kantonamenduaren hegoaldea, hain zuzen ere). Luxenburgoko hegoaldean ere hiztunak ditu.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun idaztarau onartu eta bateraturik ez du; horrela, modu idatzian oso gutxi erabiltzen den hizkuntza da.

XII. mendeko Chrétien de Troyes idazlearen lanetan xanpaineraren eragina bada ere, xanpaineraz kontzienteki idatzitako lehen literatura XVI. mendekoa da. Le Bontemps de Carnaval de Chaumont obra 1660an berriz argitaratu zuten. Bertan, frantsesa erabiltzen da erregearen mezularien ahotan, eta xanpainera Xanpainako biztanleenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]