Frankoprovenzera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frankoprovenzera, Arpitana
Francoprovençâl, Arpitan
Non mintzatzen den: ItaliaItalia
FrantziaFrantzia
SuitzaSuitza 
Eskualdea: Arpitania (Aosta Ibarra, Piemonte, Foggia, Suisse-Romande, Savoia, Bresse, Bugey, Dombes, Beaujolais, Dauphiné, Lyonnais, Forez, Franche-Comté)
Hiztunak: 113.400 (zenbatespena)
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Italikoa
  Erromanikoa
   Mendebaldeko erromanikoa
    Galo-erromanikoa
     Frankoprovenzera, Arpitana 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Aosta Ibarra
Erakunde araugilea: -
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: -
ISO 639-2: roa
ISO 639-3: frp

 

FRP-Map4.png
Frankoprovenzeraren hedapena, urdinez.
 

Frankoprovenzera edo arpitana Frantzia, Italia eta Suitzako lurralde batzuetan mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da. Hizkuntza hau hitz egiten den lurraldeari Arpitania deritzo.

Hizkuntza honek izen desberdinak hartzen ditu: Francoprovençâl (frantses eta provençal antzekoa), Arpitan (Alpeetakoa), Burgondês eta Burgondian (antzinako Burgundiakoa). Patouès bezala ere deitu izan da, baina egun izendapen hau baztertu ohi da, hizkuntza hau gutxiesteko erabili izan baita. Autore batzuek, bestalde, frankoprovenzera okzitanieraren aldaeratzat hartu badute ere, gaur egun hizkuntza bezala sailkatu ohi da.

Hiztun kopuruari buruz ez dago adostasunik. Ikerketa batzuek 130.000tan zenbatzen dituzte hiztunak: 70.000 Italian, 60.000 Frantzian eta 7.000 Suitzan. Nolabaiteko onarpen ofiziala Aosta Ibarrean du. UNESCOk galtzeko arriskuan dagoen hizkuntzatzat jotzen du; frantsesak hartzen du bere lekua.

Alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latina Frankoprovenzera Frantsesa Okzitaniera Italiera Euskara
clavis clâ clef / clé clau chiave giltza
cantare chantar chanter cantar cantare kantatu
capra cabra / chiévra chèvre cabra capra ahuntz
lingua lenga langue lenga / lengua lingua hizkuntza
nox, noctis nuet nuit nuèit / nuèch notte gau
sapo, saponis savon savon sabon sapone xaboi
sudor suar suer susar sudore izerdi
vita via vie vida vita bizitza
pacare payer payer pagar pagare ordaindu
platea place place plaça piazza plaza
ecclesia églésé église glèisa chiesa eliza
caseus (formaticus) tôma / fromâjo fromage formatge formaggio gazta/gasna
Frankoprovenzeraren hedapena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frankoprovenzera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.