Henrike I.a Nafarroakoa
| Henrike I.a Nafarroakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1270 – 1274 | |
| Aurrekoa | Tibalt II.a |
| Ondorengoa | Joana I.a |
|
|
|
| 1270 – 1274 | |
|
|
|
| Jaiotza | 1244 ? |
| Heriotza | 1274ko uztailaren 22a ? |
| Ezkontidea | Blanka Artoisekoa |
| Egoitza | Lizarra |
| Erlijioa | Kristaua |
- Artikulu hau Nafarroako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Henrike I.a.
Henrike I.a, Gizena (1244 - 1274ko uztailaren 22a), Nafarroako errege eta Xanpaina eta Brieko kondea izan zen (Henrike III.a izenaz) (1270-1274).
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Aita Tibalt I.a eta anaia Tibalt II.a zituen. Anaiaren erreinaldian, erregeordea zen hau kanpoan zegoena. Errege berri bihurtu zen azkena oinordekorik gabe hil zenean. 1270eko abenduan anaia hil bazitzaion ere, 1271ko martxoa arte ez zen aldarrikatua eta 1273ko maiatza arte ez zen koroatua.
Nafarroako foruak zin eta gero, Frantzia aldera joan zen Xanpaina eta Brieko bere lurraldeak zirela eta Filipe III.a omentzeko.
Bere erreinaldian Nafarroako ekonomia asko hazi zen. Hala ere, 1259ko Pariseko Itunak bere itsasoaren atea itxi zuen. Nafarroako Erresuma, Frantziako aliatua zena, Ingalaterra izan zuen Gaskonian bere iparraldeko mugan.
Errege bakezalea zen eta ez zuen Filipe Gaztelako infantearen proposamenak onartu Filiperen anaia zen Alfontso X.a Gaztelakoaren aurka egiteko. 1270. urtean Filiperen alde egin zuen, Gaztelako Erresumak kendutako zenbait lurralde berreskuratzeko asmotan. Baina gero jarrera aldatu eta Tibalt semea Alfontsoren alaba batekin ezkontzea adostu zuen.
Bere erreinaldiaren hirugarren urtean gizentasuna zela eta hil zenez, ezin da bere politikaz asko esan. Itxura denez, herri xumearekiko joera erakutsi zuen. 1266an, Nabarreria San Zernin eta San Nikolasetik banatzea onartu zuen (ikusi Iruñeko burguak). Lizarra, Los Arcos eta Viana herria eskubide eta foru eman zizkien eta nobleekin harreman onak izan zituen.
Hil zenean (dirudienez, loditasunagatik), Joana izeneko urtebeteko alabatxoa utzi zuen. 1273an bere lehensemea, Tibalt izenekoa Lizarrako gazteluko almena batetik eroria hil zitzaiolako.
Dante Alighieriren Jainkotiar komedia liburuan agertu zen, Garbitokiko ateen aurren XIII. mendeko Europako beste erregeekin batera. Henrike ez da zuzenean aipatua baina bai zeiharka "aurpegi ederretakoa" edo "Frantziako izurriaren aitaginarreba" (italieraz: Suocero della Peste di Francia) ezizenez.
Familia[aldatu]
| Aitona Xanpainiako konde |
Amona Nafarroakoa |
Aitona Borboiko jauna |
Amona Beatrix Montluçongoa |
| Aita Nafarroako errege |
Ama Borboikoa |
||
Nafarroako erregea |
|||
Ezkontza eta seme-alabak[aldatu]
Henrike ezkondu zen 1269an Artoisko Robert I.a kondearen Blanka alabarekin. Bi seme-alaba izan zituzten:
Bibliografia[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Javier Gallego Gallego. De Enrique I a Carlos I (1270-1328). Mintzoa Argitaletxea. Iruñea, 1994 (ISBN 84-85891-57-0)
- (Gaztelaniaz) Eusko Ikaskuntza Colección diplomática de los reyes de Navarra de la dinastía de Champaña 3: Enrique I de Navarra (1270-74). Donostia, 1995 (ISBN 84-89516-02-2)
- (Gaztelaniaz) Luis Suárez Fernández. Historia de España: Edad Media. Gredos Argitaletxea Madril: 1970.
- (Italieraz) Hilda Johnstone, Francia: gli ultimi Capetingi 1999
- (Ingelesez) Erdi Aroko Genealogia Erakundea
Ikus, gainera[aldatu]
| Aurrekoa Tibalt II.a |
Nafarroako erregea 1270-1274 |
Ondorengoa Joana I.a |
| Aurrekoa Tibalt V.a |
Xanpainiako kondea 1270-1274 |
Ondorengoa Joana I.a |
|
||||||||||||||||