Lankide:Minerva30/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hedy Lamarr[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva30/Proba orria
Bizitza
Jarduerak
Hedy Lamarr "The heavenly body" filmean

Hedy Lamarr, izen osoa Hedwig Eva Maria Kiesler[1] (Viena, 1914ko azaroaren 9aCasselberry, Florida, 2000ko urtarrilaren 19a[2]), austriar aktoresa eta asmatzailea izan zen. 1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera[3]. Honen bidez haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuten (WI-FI). Lamarr garai guztietako zinema aktoresa onenetako bat kontsideratzen da ere.[4][5]

Txekoslobakian pelikula gutxi batzuk egin zituen, famatuena Ecstasy (1933) pelikula izan zen. Hemen, Eva Hermann izeneko neskaren papera antzeztu zuen. Garai honetan bere senarrarengandik ihes egin zuen, munizio fabrikatzaile autriar abertsa zena, eta sekretuan Parisera lekualdatu zen[6]. Londresera bidaiatu zuenean, Louis B. Mayer ezagutu zuen, Metro-Goldwyn-Mayer enpresa burua. Honek, zine-kontratu bat eskaini egin zion Hollywooden lan egiteko[7]. Hollywooden zinema izar bihurtu zen Algiers pelikulan egindako antzezlanarekin (1938)[8]. MGMrekin egindako pelikulen artean hauek ditugu:  Lady of the Tropics (1939), Boom Town (1940), H. M. Pulham, Esq. (1941) eta White Cargo (1942). Bere arrakastarik handiena Dalila papera izan zen, Samson and Delilah pelikulan (1949), Cecil B. DeMillek zuzendua. Telebistan ere aritu zen bere azken filma kaleratu aurretik, The Female Animal (1958). 1960. urtean Hollywoodeko ospearen pasealekuan izar batekin ohoratu zuten[9].

Bigarren mundu gerra hasi zenean Lamarr eta George Antheil musikagileak gida sistema batenn patentea agartu zuten, torpedo aliatuentzako irrati bidezko gida-sistema baten patentea zena[10], ardatzeko potentzien interferentzien mehatxua gainditzeko. Honek, espektro zabaldua eta maiztasun-jauziko teknologia erabiltzen zituen[11]. Frekuentzien konmutazioan oinarritutako asmakizunari esker, torpedoak irrati bidez gidatu zitezkeen, etsaiak antzeman gabe[12][13]. Nahiz eta Estatu Batuetako armadak ez zuen teknologia berri hau hartu 1960ko hamarkada arte, beraien lanaren printzipioak erabili ziren bluetooth teknologia sortzeko. Gainera metodo hauek antza handia daukate Wi-Fi bertsioetan erabilitako metodoekin[14]. Lan hau, National Inventors Hall of Fame erakundean onartu zuten 2014an[15].

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedwig Eva Maria Kiesler 1914ko azaroaren 14an jaio zen. Vienako judu bikote baten alaba bakarra izan zen[16]. Bere gurasoak goi mailako familia judua ziren: Bere ama, Gertrud Kiesler, Budapesten (Hungarian) jaiotako piano-jotzaile profesionala zen. Katoliko egin zen eta alaba kristautasunean hezi zuen. Hala ere, Hedy garai hartan ez zegoen bataiaturik[17]. Bere aita, Emil Kiesler, Lviven (Ukranian) jaiotako Creditanstalt izeneko banketxearen zuzendaria izan zen[18].

Lau urte zituenetik tutoretza partikularrak jaso zituen; hamaika urte izan baino lehen pianoa eta dantza menperatzen zituen eta lau hizkuntza hitz egiten zituen. Oso interesatua zegoen zientzietan, bere aitarekin ibiltzera joaten zenean, honek teknologiako kontuak kontatzen zizkion[19].

Hamabi urterekin Lamarr zineman interesatzen hasi zen eta garai honetan edertasun-lehiaketa bat irabazi zuen Vienan[20]. Hamasei urterekin ingeniaritza ikasten hasi zen.

Aktoresa lanak Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigile lanetan hasi zen Sascha-Film zinema korporazioan. Han zegoela, Money on the Street (1930) filmean estra papera lortu zuen eta gero Storm in a Water Glass (1931) filmean. Orduan, Max Reinhardt ekoizleak The Weaker Sex izeneko antzezlan batean antzezten ikusi zuen aktoresa, Theatre in der Josefstadt-en. Reinhardt txundituta geratu zen berarekin eta Berlinera berarekin eraman zuen 1933. urtean eta Arte eszenikoetako ikasketak hasi zituen Max Reinhardt zinema eta antzerki zuzendariaren Berlingo eskolan[21]

Hala ere, ez zen Berlingo ekoizpenetan agertu. Horren ordez, Alexis Granowsky errusiar antzerki-ekoizlea ezagutu zuen, eta hark The Trunks of Mr. (1931) izeneko filmean parte hartzea eskeini zion, Walter Abel eta Peter Lorre protagonistak zituela. Granowsky laster joan zen Parisera, baina Lamarr Berlinen geratu zen bere filmari uko eginez. Parisen No Money Need (1932) Carl Boesek zuzendutako komedian rol nagusia lortu zuen. Lamarr ospetsu egin zen film honen ondorioz.

Ectasy filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko hasieran, 18 urte zituela, Gustav Machatyren Ecstasy (Ekstase alemaniarrez, Extase txekieraz) filmeko protagonista izan zen. Adineko gizon baten emazte gaztearen papera antzeztu zuen Lamarrek. Laster film hau mundu osoan ezaguna izango zen. Pelikula honetan Lamarr erabat biluzik agertzen zen aintzira baten ertzean eta geroago txekiar landazabalean korrika. Hori izan zen film komertzial batean emakume bat biluzik agertu zen lehen aldia; beste eszena batean, aktore gazteak orgasmo bat antzeztu zuen lehen planoan. Honetaz aparte, film hau emakume batek egindako desleialtasunaerakusten zuen lehenetarikoa izan zen.[22]

Lamarr pelikula egin eta gero oso damututa egon arren, filmak mundu mailan ospea lortu zuen Veneziako Mostran sari bat irabazi ondoren. Europa osoan, lan artistikotzat hartu zuten filma baina Ameriketan filma "sexualegia" zela kontsideratu zuten. Honen ondorioz, filmak kritika txarrak jaso zituen, batez ere emakume-taldeen artean. Pio XI aita santuak filma gaitzetsi zuen[23] eta debekatu egin zuten Estatu Batuetan eta Alemanian.

Lehenengo ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fritz Mandl armagintza magnateak filma ikusi eta aktorearekin ezkonduko zela erabaki zuen. Ezkontza Hedyren gurasoekin hitzartu zuen, emakumearen iritzia aintzat hartu gabe[24]. Karlskirche-n ezkondu ziren 1933ko abuztuaren 10ean.

Bere senarra, Friedrich Alexander Maria Fritz Mandl (1900-1977), familia katoliko batetik zetorren. Mandlek Adolf Hitler eta Benito Mussolini diktadoreei munizioak, borroka-hegazkinak eta kontrol-sistemak saltzen zizkien eta gainera hauen lagun pertsonala zen.

Hedyrentzat senarraren ondoan bizitakoak esklabotza-urteak izan ziren. Bere senarra Ecstasy filmaren kopia guztiak suntsitzen saiatu zen, emaztea aktoresa lanak uztera behartu eta ez zion etxetik irteten uzten bera lagunduta ez bazen. Berak aitortu zuenez, senarra ondoan zuenean baino ezin zen dutxatu edo biluztu[25]. Hedyk itxialdi hura ingeniaritza-ikasketekin jarraitzeko baliatu zuen eta, senarraren bezero eta hornitzaileei adi-adi entzunda, asko ikasi zuen garaiko arma-teknologiari buruz. Urte batzuk geroago Estatu Batuetako buruzaigiei laga zizkien garaiko arma-teknologiaren nondik norakoak.

1937. urtean, bere senarrarengatik ihes egitea lortu zuen. Teoria asko daude bere ihesaldia nolakoa izan zen azaltzeko. Bertsio batek esaten du aktoresak erlazio lesbiko bat izan zuela bere senarraren neskamearekin. Honen laguntzaz, Hedyk ihes-plan bat prestatu ahal izan zuen, eta senarrarengandik ihes egin zuen betiko. Jatetxe bateko komuneko leihotik atera eta autoz ihes egin zuen Parisera, Frantziara, bere senarraren bizkartzainek hurbiletik jarraitzen ziotela. Bere biografian, hala ere, beste bertsio bat kontatzen du: Lo-eragile bat eman zion bere zerbitzariari, eta bere etxetik irten ahal izan zen hartaz mozorrotuta. Horrela, tren geltokira iritsi eta Parisera joan ahal izan zen.[26][27]

Hollywood[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis B. Mayer eta MGM[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sigrid Gurie (ezkerrean), Charles Boyer (erdian) eta Hedy Lamarr (eskubian) 1938ko Algiers filmean

Parisen zegoela, Londresera bidaiatzen hasi zen. Han Louis B. Mayer ezagutu zuen Goldwyn Mayer Metroko (MGM) enpresaburua. Bere bitxiak saldu zituen eta Estatu Batuetara ihes egin zuen Mayer itzultzen zen itsasontzi berean, aktoresa gisa kontratatzeko konbentzitzen sahiazteko. Nahiz eta bere helburua lortu zuen, hasiera batean Mayerrek egindako eskaintza atzera bota zuen (125 dolar asteko). Horregatik, enpresaburua bidaiatzen zuen transatlantiko berean erosi zuen txartela, New York-era joateko, eta astean 500 dolarreko kontratua ziurtatu zuen bidai horretan.[28]

Mayerrek bere izena aldatzeko konbentzitu zuen Hedy Lamarr izenera. Horrela, bere benetako nortasunetik eta berarekin lotutako "Extasiko Dama" ospearengandik urruntzea lortu zuten. Barbara LaMarr zinema mutuko izarraren omenezko deitura aukeratu zuten, Luisen amorantea izan zena urteak lehenago. Lehorrera iristean, zazpi urteko kontratua eta izen berri bat zituen: Hedy Lamarr.[29][30]. 1938an Hollywoodera eraman zuen eta "munduko emakumerik ederrena" bezala aurkezten hasi zen.

Estatu Batuetan, bere lehenengo film luzea estreinatu zuen Algiers (1938), Charles Boyerrekin batera, eta MGM kontratupean. Pelikula honek sentsazio nazionala sortu zuen eta Mayerrek Greta Garbo edo Marlene Dietrich bihurtzea espero zuen.

Clark Gable eta Lamarr Comrade X (1940) filmean.

Hollywoodeko etorkizuneko filmetan, beti kontsideratzen zuten Lamarr emakume exotikoa eta oso erakargarria. Bere bigarren film estatubatuarra I Take This Woman izan zen, Spencer Tracyrekin batera. Von Sternberg filmatzean kaleratu zuten, eta Frank Borzagek ordezkatu zuen. Filma bertan behera geratu zen, eta Lamarr Lady of the Tropics (1939) filmean sartu zuten, Robert Taylorrekin batera. Film guzti hauekin Lamarr zinema industrian nabarmentzen hasi zen.

Geroago, askoz ezagunagoa izan zen filma egin zuen: Boom Town (1940), Clark Gable, Claudette Colbert eta Spencer Tracyrekin; 5 milioi dolar irabazi zituen. Lamarrek eta Gablek ere Comrade X (1940) filmean parte hartu zuten, beste arrakasta bat izan zena. James Stewartekin aritu zen Come Live with Me (1941) filmean, errefuxiatu vienar baten papera antzeztuz. Lamarrek diru gehien irabazi zuen filmetako bat izan zen. Hala ere, ez zen film honen protagonista izan Robert Youngek antzeztu zuelako paper titular hura. Hirugarren film bat egin zuen Spencer Tracyrekin, Tortilla Flat (1942), arrakasta izan zuen, baita Crossroads (1942) William Powellekin batera.

Lamarr arabiar neska seduktorearen papera egin zuen, Tondelayo izenekosa, White Cargo (1942) filmean.

Hedy Lamarr Her Highness and the Bellboy filmean (1945)

Bere zine ibilbidean, Lamarrek hogeita hamar film inguru egin zituen, eta hauen erdia 1945 urtea baino lehenago. 1958. urtearte lan egin zuen zineman. Hala ere, garai honetan Lamarr antzezteaz aspertzen hasia zen eta asmakizunak sortzen hasi zen berriro bere asperraldiari aurre egiteko.

Powellekin elkartu zen berriro ere eta The Heaven Body (1944) komedia egin zuten, gero Warner Brosek The Conspirators (1944) filmerako kontratatu zuten. Film hau Casablanca filmaren (1943) arrakasta errepikatzeko saiakera bat izan zen. MGMtik kanpo ere melodrama batean parte hartu zuen Experiment Perilous (1944).

MGMra itzuli zenean Lamarr Robert Walkerrekin aritu zen Her Highness and the Bellboy (1945) komedia erromantikoan, New Yorkeko gizon batekin maitemintzen den printzesa baten papera eginez. Oso ezaguna eta arrakastatsua izan zen filma baina MGMn zeukan kontratuarekin egin zuen azken filma izan zen.

Produktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MGM 1945. urtean utzi eta gero, Lamarrek Jack Chertokek-ekin batera produkzio konpainia bat sortu zuen. The strange woman (1946) izeneko thrillerra egin zuten baina pelikula honek ez zuen arrakastarik izan. Pelikula sortzeko diru gehiegi gastatu zuten eta ez zituzten irabazi handirik eduki.[31]

Victor Mature eta Hedy Lamarr Samson and Delilah (1949) filmean

Geroago Dishonored Lady (1947) filma kaleratu zuten eta hemen Lamarr zen berriro thrilerraren protagonista. Pelikula hau sortzeko ere diru gehiegi gastatu zuten eta berriro ere ez zuen arrakastarik izan, horregatik, Lamarrek komedia bat egin zuen Robert Cummingsekin, Let's Live a Little (1948).

Azkeneko Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lamarr parte hartu zuen film arrakastatsuena Samson and Delilah (1949) izan zen. Victor Maturekin batera antzeztu zuen Cecil B. DeMillek sortutako filmean. 1950. urteko film bikainetariko bat izan zen eta bi Oscar irabazi zituen.

Lamarr MGMra itzuli zen berriro ere eta John Hodiakekin batera, A Lady Without Passport (1950) filma egin zuen. Ezagunagoak izan ziren Paramountekin egin zituen bi film, "western" Ray Millandekin, Copper Canyon (1950), eta Bob Hopekin, My Favorite Spy (1951).

Hedy eta Estatu Batuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

38 urte zituela, 1953ko apirilaren 10ean, Hedy, Estatu Batuetako hiritar bihurtu zen. Bere autobiografia, Ectasy and Me, 1966an argitaratu zen. Hala ere, telebistan publikoki esan zuen ez zuela berak idatzi eta zati handi bat fikzioa zela. Hori dela eta, ondoren editorea auzitegietara eraman zuen, xehetasun asko Leo Guildek asmatu zituela argudiatuz.

50eko hamarkadan, Hedyk, W. Howard Lee-rekin batera, bere senarra, Villa LaMarr ski resort-a diseinatu zuen Aspen-en, Coloradon.[32]

1966. urtean Hedy Los Angelesen atxilotu zuten lapurketak egiteagatik baina karguak kendu egin zizkioten. Urte batzuk geroago, 1991. urtean kargu berberengatik atxilotu zuten Floridan. Garai honetan ere pantailara itzultzeko saiakera huts bat egin zuen. Auzitegian errukitzeari uko egin zion urtebetez edozein lege hautsiko ez zituela zin egin zuelako. Ondorioz, karguak berriz ere kendu zizkioten.[33]

70eko hamarkadan, proiektu ugari eskaini zizkioten, baina denak baztertu zituen. 1974an, hamar milioi dolarreko demanda aurkeztu zuen Warner Brosen aurka, Blazing Saddles izeneko komedian bere izenaren parodiak pribatutasunerako eskubidea urratzen ziotela argudiatuz. Akordio estrajudizial batera iritsi ziren, errebelatu gabeko diru kopuru baten truke. Ondoren, Lamarr bizitza publikotik erretiratu zen eta Miami Beachen kokatu zen 1981ean.

Hedy Lamarren hilobia Vienako Hilherri Nagusian

Azkeneko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzako azken hamarkadetan, telefonoa Lamarrek kanpoko munduarekin zuen komunikabide bakarra bihurtu zen, baita bere seme-alabekin eta gertuko lagunekin ere. Askotan, egunean sei edo zazpi orduz hitz egiten zuen telefonoz, baina ez zen ia inorekin aurrez-aurre egon bere azken urteetan.[34] Kirurgia estetikoarekin obsesionatu egin zen ere garai honetan eta pilula asko hartzen zituen.[35]

2004. urtean berari buruzko dokumental bat kaleratu zuten, Calling Hedy Lamarr, bere semeen laguntza izan zuen: Anthony Loder eta Denise Loder-DeLucaren laguntza. Gainera, aktoreak zinemaren munduan egindako ekarpenari esker, honek izar bat du Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan 6247 Hollywood Blvd, Vine Street ondoan.

Lamarr Floridan hil zen 2000ko urtarrilaren 19an, laurogeita bost urte zituela. Semeak Vienara eraman zituen errautsak aktoresaren nahien arabera.[36]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Izenburu originalak
1930 Money on the Street Neska gaztea Geld auf der Straße
1931 Storm in a Water Glass Idazkaria Sturm im Wasserglas
1931 The Trunks of Mr. O.F. Helene Die Koffer des Herrn O.F.
1932 No Money Needed Käthe Brandt Man braucht kein Geld
1933 Ecstasy Eva Hermann Ekstase
1938 Algiers Gaby
1939 Lady of the Tropics Manon deVargnes Carey
1940 I Take This Woman Georgi Gragore Decker
1940 Boom Town Karen Vanmeer
1940 Comrade X Theodore Lizvanetchka "Lizzie"
1941 Come Live With Me Johnny Jones
1941 Ziegfeld Girl Sandra Kolter
1941 H.M. Pulham, Esq. Marvin Myles Ransome
1942 Tortilla Flat Dolores Ramirez
1942 Crossroads Lucienne Talbot
1942 White Cargo Tondelayo
1944 The Heavenly Body Vicky Whitley
1944 The Conspirators Irene Von Mohr
1944 Experiment Perilous Allida Bederaux
1945 Her Highness and the Bellboy Princess Veronica
1946 The strange woman Jenny hager
1947 Dishonored Lady Madeleine Damien
1948 Let's Live a Little Dr. J.O. Loring
1949 Samson and Delilah Delilah
1950 A Lady Without Passport Marianne Lorress
1950 Copper Canyon Lisa Roselle
1951 My Favorite Spy Lily Dalbray
1954 Loves of Three Queens Helena Troiakoa

Beauharnaiseko Josefina

Brabanteko Genobeba

L'amante di Paride
1957 The Story of Mankind Arkoko Juana
1958 The Female Animal Vanessa Windsor

Isilpeko komunikazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuaren "komunikazio sistema sekretuaren" kopia

Lamarrek oso ondo ezagutzen zituen Nazi erregimenaren izugarrikeriak bere senar ohiari esker Fritz Mandl[37]. Bera gainera judua zenez, Estatu Batuetako gobernuari eskeini zion berak zekien informazio konfidentzial guztia. Beraren uztez, bere informazioa erabilgarria izan zitekeen aliatuak guda irabazi ahal izateko. Horregatik, teknologia militar berriak garatzen hasi zen.

Hedyk bazekien gobernuak ez zutela misil telegidaturik sortu nahi, beldur handia ziotelako etsaiak kontrol-seinaleak erraz geldiarazi edo oztopatzeari, eta asmakizuna erabilezin bihurtzeari edo haien kontra erabiltzeari.[38]

Hedy Lamarren eta George Antheilen patentea

Hedy Lamarr George Antheil konpositorearekin batera hasi zen lan egiten eta beraien asmakizuna maiztasun-jauziaren bertsio goiztiar bat izan zen, hau da, espektro hedatuan seinaleak modulatzeko teknika bat. Teknika hori telekomunikazioetan enpleatutako modulazio-teknika bat zen, datu digitalak irrati-maiztasun bidez transmititzeko. Horrelako sistemen seinaleek eskaintzen zituzten abantaila nagusiak zarata eta interferentziekiko oso immuneak zirela eta ezagutzeko eta interfektatzeko oso zailak zirela dira. Zulatutako eta sinkronizatutako (piano baten moduan) danbor pare bat erabiltzen zuten 88 frekuentzien artean aldatzeko, eta etsaiak detektatu ezin zituzten irrati bidezko torpedoak eraikitzeko diseinatu zuten.[39]

2.292.387 patente-zenbakia jaso zuten beraien komunikazio-sistema sekretuagatik 1942. urteko abuztuaren 11ean.[40] Patente honen inkrizpioan Hedyk bere garaiko senarraren abizena erabili zuen (H. K. Markey et al.). Bere patente ezkondu abizenarekin eman izanak, eta ez izen artistikoarekin, eragotzi egin zuen bere ekarpenak bere garaian behar bezalako meritoa jasotzeak.

Denbora gutxira, urrian, The New York Times aldizkarian agertu zen[41], inbentzioaren lehenengo albistea nahiz eta autoritateek erabaki zuten ezin zela berehala martxan jarri asmakizuna, sistema mekaniko batetik sistema elektroniko batera pasatzeko beharrak atzeratu zuen asmakizunaren aplikazioa. Azkenean 1957. urtean lortu zen Sylvania Electronicsen bitartez. Enpresa honetako ingenieritza taldeak Lamarr-Antheil patentea kontuan hartu zuten bere osotasunean.[42]

Lamarrek sortutako teknikaren lehen aplikazioa Kubako misilen gudan izan zen. Krisialdi garai honetan 1962. urtean sistema hori erabili zen itsasoko buia arakatzaileen urruneko kontrolean. Sistema berdina Vietnameko gudan erabilitako asmakizun batzuetan erabili zen ere eta geroago Estatu Batuak zeukan satelite bidezko defentsa sisteman (Milstar). 1980. urtean espektro hedatuko sistemak ingeniaritza zibilean egin zituen lehen ekarpenak. Garai horretan teknologia digitala oso indartsua bihurtzen hasi zen. Hainbat asmatzailen esker sortutako frekuentzien kommutazioari esker, datu bidezko komunikazioa ezarri ahal izan zen (WI-FI).  

Beste asmakizun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedyk ez zituen ikasketa profesionalik eta bere ikasteko metodo gehienak autodidaktak ziren. Hala ere beste gauza batzuk asmatu zituen isilpeko komunikazio-sistemaz gain. Hauen artean: semaforo hobetu bat eta uretan disolbatzen zen tableta bat, edari karbonatatu bat zena[43]. Edari hau ez zuen arrakasta handirik izan, Hedyk Alka-Seltzer sendagaiaren zapore berdina zuela aitortu zuen[44]. Lamarren helburua hau sortu zuenean, edonor, tableta bat ur edalontzi bati bati gehituz Cola-Cola moduko edaria edonon eduki ahal izatea zen, baina ez zitzaion ondo atera[45].

Lamarrek asmatzeko zeukan gaitasuna oso gutxik ezagutzen zuten. Horien artean Howard Hughes hegazkingintzako magnatea zegoen. Hedyk iradoki zion bere aireplanoen diseinu karratua modu aerodinamikoago batera aldatzeko, aurkitu ahal izan zituen hegazti eta arrain azkarrenen irudietan oinarritu zen aldaketa hau gomendatzeko[46].

Lamarrek geroago egindako elkarrizketa batean hitz egin zuen Hughesekin zuen harremanari buruz, eta esan zuen irteten ziren bitartean bere ekarpenak eta iradokizunak aktiboki babesten zituela bere zientzialari eta ingeniari taldea bere esanetara jarri zituen eta.[47]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, Lamarr 1938ko "etorkizun handieneko aktore berri" gisa hautatua izan zen, Philadelphia Recordeko zinema kritikariak zuzendutako inkesta batean. 27 britainiar zinemazaleek Hedy Lamarr urteko hamargarren aktoresa onena izendatu zuten, 1951. urtean, Samson and Delilah filmean egindako paperarengatik.[48]

Hedy Lamarr Hollywoodeko Ospearen Pasealekuko izar batekin ohoratu zuten 1960an. Hurrengo urtean, Austriak, Lamarren jaiolekua, Viktor Kaplan domina eman zion, Patenteen eta Asmatzaileen Austriako Elkartearen eskutik.

1997an, Lamarr eta George Antheil Electronic Frontier Foundation-ek Pioneer Saria eman zien. Lamarr ere izan zen BULBIE Gnass Spirit of Achievement Saria jaso zuen lehen emakumea. Sari hau oso garrantzitsua da, asmakuntza munduan, "Oscars of inventing" izenarekin ezagutzen direlako. Gaur egun, Lamarr eta Antheilen asmakuntza 30.000 milioi dolar balio duela kalkulatzen da.

2006an, Hedy-Lamarr-Weg sortu zen Viena Meidlingen (12. barrutian), aktorearen izena daramana.[49][50]

2013an, IQOQIk teleskopio kuantiko bat instalatu zuten Vienako Unibertsitatearen sabaian, eta haren omenez beraren izenez bataiatu zuten 2014an.[51]

Urte berean, Anthony Loder-ek, Lamaren semea, amaren gainerako errautsak Viena hiriko ohorezko hilobi batean lurperatzeko eskaera egin zuen. Azaroaren 7an, bere errautsak Vienako Hilerri Nagusian lurperatu zuten.

2014an, Lamarr hil ondoren sartu zen National Inventors Hall of Fame zerrendan, maiztasun-jauziaren bidez sortutako hedatutako espektro-teknologiarengatik.[52]

2015eko azaroaren 9an, Googlek bere 101. urtebetetzean ohoratu zuen "doodle" batekin.[53]

2019ko abuztuaren 27an, asteroide batek bere izena jaso zuen: 32730 Lamarr.[54][55]

Herri-kulturari dagokionez, musikal eta antzezlan batzuk aktoresan oinarritu ziren baita "La pequeña tienda de los horrores" edo "Frequency Hopping" filmetan ere.  Honetaz aparte, telebistako dokumental batzuetan eta serie zientifikoetako kapituluetan ere agertu da askotan.[56]

Bikoteak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lamarr sei aldiz ezkondu eta dibortziatu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen. Hauek izan ziren bere senarrak:

Friedrich Mandl (1933 eta 1937 artean ezkondua).  Hirtenberger Patronen Fabrik-ako presidentea izan zen.

Gene Markey (1939 eta 1941 artean).  Gidoilari eta zienema ekoizlea izan zen. Seme bat adoptatu zuten, James Lamarr Markey (1939ko urtarrilaren 9an jaioa), Markeyrekin ezkonduta zegonenean. Geroago, Loderrekin hezkondu zen eta honek adoptatu zuen umea, bere izena aldatu zuten: James Lamarr Loderr. Lamarr eta Markey Beverly Hills-eko Benedict Canyon Driven bizi izan ziren ezkonduta zeudene bitartean. [57]

John Loder (1943 eta 1947 artean). Aktorea izan zen. Semeak: Denise Loder (1945eko urtarrilaren 19an jaioa), Larry Coltonekin ezkondu zen, beisbol jokalari ohi eta idazle batekin; eta Anthony Loder (1947ko otsailaren 1ean jaioa), Roxannerekin ezkondu zen, James McMullan ilustratzailearentzat lan egin zuena.

Ernest Ted Stauffer (1951 eta 1952 artean). Gaueko klub baten jabea, zaharberritzailea eta orkestra-zuzendari ohia zen.[58]

W. Howard Lee (1953 eta 1960 artean). Texaseko petrolio-ontzi bat zeukan eta Lamarrekin dibortziatu ondoren Gene Tierney zinema-aktorearekin ezkondu zen.[59]

Lewis J. Boies (1963 eta 1965 artean). Lamarren dibortzio-abokatua zen.[60]

1965eko seigarren eta azken dibortzioaren ondoren, Lamarr ezkongabe egon zen bere bizitzako azken 35 urteetan zehar.

Nahiz eta bera hasieratik defendatu zuen bere semea, James Lamarr Markey/Loder, ez zuela inolako harreman biologikorik berarekin adoptatua zelako urte batzuk geroago, Lamarrek John Loder aktorearekin hezkonduta zegoenean beste gizon batekin eduki zuela adierazten zuen dokumentazioa aurkitu zuen.[1]

Aktoresa, bere seme nagusiarengatik urrundu zen, James, 12 urte zituenean. Honen ondorioz, beraien arteko harremana amaitu zen James beste familia batekin bizitzen jarri zelako, eta, ondorioz, ez zuten 50 urtetan hitz egin. Lamarrek James testamentutik kanpo utzi zuen eta honek 3.3 milioi dolar eskatu zituen 2000. urtean bere amaren testamentutik.[61]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hedy Lamarr, la inventora» Mujeres con ciencia 2015-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  2. «Hedy Lamarr, la actriz que inventó el wifi» historia.nationalgeographic.com.es 2019-11-09.
  3. «Hedy Lamarr: la actriz que inventó el “wireless”» OpenMind 2014-11-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  4. Lipton, Richard J.. (2013). People, problems, and proofs : essays from Gödel's Lost Letter: 2010. ISBN 978-3-642-41422-0. PMC 868924661. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  5. Barton, Ruth. (2010). Hedy Lamarr : the most beautiful woman in film. University Press of Kentucky ISBN 978-0-8131-2610-4. PMC 697175256. (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  6. Hedy Lamarr's Great Escape - KnowledgeNuts. 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  7. «Los amores de Hedy Lamarr: La Diva de Hollywood que ayudó a inventar el ‘wireless’ :: Coomeva la cooperativa de los profesionales» www.coomeva.coop (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  8. «Charles Boyer y Hedy Lamarr, en Argel» www.canalsur.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  9. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  10. «EFF: Movie Legend Hedy Lamarr to be Given Special Award at EFF's Sixth Annual Pioneer Awards» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  11. «Privacy Implications of Hedy Lamarr's Idea» web.archive.org 2015-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  12. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr: sexo, pianolas y torpedos teledirigidos» Channel Partner 2014-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  13. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr y el Sistema Secreto de Comunicaciones» Espacio Fundación Telefónica (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  14. (Ingelesez) «Hedy Lamarr: The Incredible Mind Behind Secure WiFi, GPS And Bluetooth» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  15. (Ingelesez) «Biography: Hedy Lamarr» National Women's History Museum (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  16. (Gaztelaniaz) Cohen, Daniela. (2021-12-31). «¿Quién fue realmente Hedy Lamarr? Una agitada vida de cine y ciencia» Israel Económico (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  17. (Ingelesez) «Gertrud Kiesler» www.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  18. (Ingelesez) «Emil Kiesler» www.wikidata.org.
  19. «USA Science and Engineering Festival - Lamarr Hedy» web.archive.org 2017-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  20. Barton, Ruth. (2012). Hedy Lamarr : the most beautiful woman in film. (Paperback edition. argitaraldia) ISBN 978-0-8131-3654-7. PMC 785809027. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  21. (Ingelesez) «Hedy Lamarr | Biography, Movies, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  22. (Gaztelaniaz) Koch, Tommaso. (2019-08-23). «El primer desnudo integral de la historia del cine vuelve a las salas» El País ISSN 1134-6582..
  23. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr, la estrella de Hollywood que inventó el Wifi» Telemadrid (Telemadrid) 2023-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  24. (Gaztelaniaz) «Una pasión imperfecta llevada a la literatura: la historia de Fritz Mandl y Hedy Llamarr» ConTexto 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  25. (Gaztelaniaz) «Fritz Mandl: el excéntrico millonario que escapó de Hitler, se casó con una estrella de Hollywood y creó un imperio en Argentina» LA NACION 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  26. (Gaztelaniaz) Moreno, Lucía. (2019-05-16). «Hedy Lamarr, actriz y precursora del WiFi» academiaplay (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  27. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr, la actriz de Hollywood que inventó el Wifi» La Silla Rota (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  28. (Ingelesez) «Hedy Lamarr» minasyenergia.upm.es.
  29. (Gaztelaniaz) Barbara La Marr. 2022-10-01.
  30. (Ingelesez) «Hedy Lamarr, una vida fascinante entre el cine y la ciencia | El Cine de LoQueYoTeDiga» El Cine de LoQueYoTeDiga | películas, estrenos series, actualidad, bandas sonoras y la carrera de los Oscar 2020-05-13.
  31. (Ingelesez) R, Cindy. «Bombshell: The Hedy Lamarr Story ~ 7 Things You Didn’t Know About Hollywood Star and Inventor Hedy Lamarr | Blog | American Masters | PBS» American Masters.
  32. «Hedy Lamarr» WW2DB.
  33. (Gaztelaniaz) Hedy Lamarr. 2023-03-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  34. (Gaztelaniaz) Nemo, P.. (2022-01-30). «Flores tardías para Hedy Lamarr» El Debate.
  35. (Ingelesez) «Hedy Lamarr» minasyenergia.upm.es.
  36. (Gaztelaniaz) Hedy Lamarr. 2023-03-31.
  37. «Fritz Mandl» geni_family_tree.
  38. (Gaztelaniaz) Hedy Lamarr. 2023-03-31.
  39. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-11-30). «Hedy Lamarr, la inventora» Mujeres con ciencia.
  40. «Mujeres Inventoras - Museo Virtual - Oficina Española de Patentes y Marcas» historico.oepm.es.
  41. (Ingelesez) TIMES, Special to THE NEW YORK. (1941-10-01). «HEDY LAMARR INVENTOR; Actress Devises 'Red-Hot' Apparatus for Use in Defense» The New York Times ISSN 0362-4331..
  42. (Ingelesez) «Random Paths to Frequency Hopping» American Scientist 2018-12-05.
  43. (Gaztelaniaz) «Hedy Lamarr, la venus del celuloide que inventó el wifi» La Vanguardia 2017-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  44. (Gaztelaniaz) Hermida, Álvaro. (2022-04-15). «La actriz de Hollywood que logró uno de los inventos militares más importantes del siglo XX» elconfidencial.com.
  45. Hedy Lamarr and Howard Hughes' Relationship. .
  46. (Ingelesez) R, Cindy. (2018-04-03). «Bombshell: The Hedy Lamarr Story ~ Hedy Lamarr and Howard Hughes' Relationship | American Masters | PBS» American Masters.
  47. Hedy Lamarr and Howard Hughes' Relationship. .
  48. (Gaztelaniaz) Hedy Lamarr. 2023-03-31.
  49. Txantiloi:Eu-US «Hedy-Lamarr-Weg · 1120 Viena, Austria» Hedy-Lamarr-Weg · 1120 Viena, Austria.
  50. (Gaztelaniaz) Unidiversidad. «Hedy Lamarr, la actriz e inventora que patentó la base de todas las comunicaciones inalámbricas» Unidiversidad.
  51. (Gaztelaniaz) Unidiversidad. «Hedy Lamarr, la actriz e inventora que patentó la base de todas las comunicaciones inalámbricas» Unidiversidad.
  52. (Ingelesez) R, Cindy. «Bombshell: The Hedy Lamarr Story ~ 7 Things You Didn’t Know About Hollywood Star and Inventor Hedy Lamarr | Blog | American Masters | PBS» American Masters (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  53. (Ingelesez) R, Cindy. «Bombshell: The Hedy Lamarr Story ~ 7 Things You Didn’t Know About Hollywood Star and Inventor Hedy Lamarr | Blog | American Masters | PBS» American Masters.
  54. «(32730) Lamarr - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki.
  55. (Gaztelaniaz) Unidiversidad. «Hedy Lamarr, la actriz e inventora que patentó la base de todas las comunicaciones inalámbricas» Unidiversidad.
  56. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2017-11-24). «'Bombshell: la historia de Hedy Lamarr', un documental sobre la faceta de la actriz como inventora» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  57. (Ingelesez) Gene Markey. 2023-04-19.
  58. (Gaztelaniaz) Teddy Stauffer. 2023-04-27.
  59. (Gaztelaniaz) Gene Tierney. 2023-01-13.
  60. (Gaztelaniaz) «Genealogía de Lewis J. BOIES» Geneanet.
  61. (Gaztelaniaz) Nemo, P.. (2022-01-30). «Flores tardías para Hedy Lamarr» El Debate (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).