Gerhard Herzberg
Wikipedia(e)tik
Gerhard Herzberg (Hanburgo, Alemania, 1904 - Ottawa, Kanada, 1999) fisikaria izan zen. Jatorriz alemaniarra, kanadar hiritartasuna hartu zuen. Izan ere, naziek Alemaniatik egotzi zutelarik, Kanadako Saskatchewango Unibertsitatean irakasle izan zen (1935). Gero Chicagon eta Ottawan lan egin zuen. Analisi espektroskopikoaren ikerketen ondorioz, molekula askoren egitura elektronikoa eta geometria aurkitu zituen, besteak beste erro askeena. Herzbergen lanak direla eta, kometen atmosfera eta izar arteko espazioa hobeto ezagutzeko modua izan da. 1971ko Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
