Urketa: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: war:Urcuit |
t robota Erantsia: vi:Urcuit |
||
124. lerroa: | 124. lerroa: | ||
[[simple:Urcuit]] |
[[simple:Urcuit]] |
||
[[uk:Юркюї]] |
[[uk:Юркюї]] |
||
[[vi:Urcuit]] |
|||
[[vo:Urcuit]] |
[[vo:Urcuit]] |
||
[[war:Urcuit]] |
[[war:Urcuit]] |
23:26, 13 abuztua 2010ko berrikusketa
Urketa | |||
---|---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | |||
Urketako Herriko Etxea. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Lapurdi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Errobi-Aturri | ||
Izen ofiziala | Urcuit | ||
Auzapeza | Barthélémy Bidégaray (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64990 | ||
INSEE kodea | 64540 | ||
Herritarra | urketar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°29′08″N 1°20′12″W / 43.4856°N 1.3367°W | ||
Azalera | 1,369 ha = 13,69 km2 | ||
Garaiera | 0 - 66 metro | ||
Distantzia | 13 km (Baionatik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.606 (2018: 69) | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 17,56 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,56 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,01 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 5,92 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 9,02 (2010) | ||
Erabilera | % 0,46 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://urcuit.reseaudescommunes.fr/communes/ Webgune ofiziala |
Urketa Lapurdiko udalerria da. 1.796 biztanle zituen 1999. urtean eta Hiriburuko Kantonamenduan dago kokatua.
Geografia
Urketa Aturri ibaiaren ertzean dago, Lapurdiren iparraldean. Udalerritik Aturriren adarra den Ardanabia igarotzen da, eta azken honen adarrak diren Kondistegi eta Ur Handia. Herria itsas mailaren gainetik 50 metrora dago.
Udalerri mugakideak
- Aturri ibaia eta Gaskoiniako St. Martín de Seignanx iparraldean
- Ahurti ekialdean
- Beskoitze hegoaldean
- Lehuntze eta Hiriburu mendebaldean
Etxeak eta Auzoak
- Azerrola
- Behotegi
- Berroeta
- Burgada
- Coumas
- Indistegi
- Jauregi
- Labeagerre
- Lehaunia
- Salagarai
- Ur Alde
- Zuhi
Historia
Urketa toponimoa hainbat formatan agertu da XI. mendetik aurrera: Auricocta (1083), Orcuit (1120), Auricocto (1170), Auricoctus, Orquuit, Sanctus-Stephanus de Auricocta eta Orcuit, Orquet, Orcuit eta Orquieta (1249).
1097. urtean Baionako elizbarrutiko elizgizona zen Guilhem izeneko batek, itxuraz Urketako jaunaren semea zenak, Saint-Etienne d'Urcuit lekuko detxemen zati bat eskaini zuen kalonje gisa botoak esan zituenean.
1283-1293 urteetan Urketako basoetako egurra erosi zuen Baionak bere ontzioletan erabiltzeko.
Frantziako Iraultzan herriari izena aldatu eta Laurier izena jarri zioten. Napoleondar Gerretan Frantziako armadari laguntzeko janari konfiskatzea burutu zen herrian, 1813ko azaroaren 16an.
Demografia
|
Alkateak
Alkatea | Agintaldia | Alderdia | |
---|---|---|---|
Henri Placé | 1983-1989 | RPR | |
Henri Placé | 1989-1995 | RPR | |
Michel Irigaray | 1995-2001 | ||
Barthélémy Bidégaray | 2001-2008 | ||
Barthélémy Bidégaray | 2008-2014 |
Kultura
Hezkuntza
Lehen hezkuntzako eskola du Urketak.
Artea
- Doneztebe eliza, XVII-XVIII mendeetakoa
Jaiak
Heriko jaiak Mendekosten eta abuztuko lehen igandean ospatzen dira.
Kirola
- Denek Bat Bayonne Urcuit saskibaloi taldea
- Lahonce Urcuit Briscous futbol taldea
Hiri senidetuak
Kanpo loturak
- Urketari buruzko datu estatistikoak atlasa.net webgunean
- (Gaztelaniaz)Urketari buruzko informazioa Auñamendi entziklopedian
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urketa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |