«Mesopotamia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
ez dago edizio laburpenik
t
[[Sumeriera]] eta [[akadiera]] izan ziren hizkuntza nagusiak. Lehenbizikoa [[hizkuntza eranskari]]a da, [[K. a. IV. milurteko]]tik aurrera hegoaldeko Mesopotamian mintzatu zena. [[K. a. 2000]]tik aurrera [[akadiera]] gailendu bazitzaion ere, administrazioan, erlijioan, literaturan eta zientzian sumeriera erabiltzen jarraitu zen.<ref name="hizk">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0175.pdf | izenburua=Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I) Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=euskaltzaindia.eus}}</ref>
 
Sumeriera da lehenbiziko hizkuntza idatzi ezaguna.<ref name="hizk"></ref> [[Idazkera kuneiforme]]a deitutakoa erabiltzen zuten: kanabera batez idazten zuten [[buztin]]ezko gainalde batean; kanaberaren muturretako bat ziri moduan zegoen zorroztua, eta buztinaren gainean idaztean “iltzearen” marka berezia uzten zuen; beste muturra, berriz, landu gabe zegoen, eta harekin zenbakiak idazten zituzten. Sumertarrek asmatu zuten idazkera kuneiformea sistema huts-hutsik ideografikoa izan zen hasieran. Ikur bakoitzak funtsezko esanahi bat zuen, eta gero beste esanahi eratorri edo kidekoak eransten zitzaizkion. III. milurtekoaren erdialdera, 600 bat ikurrez eratutako sistema bat erabiltzen zuten, gehienak ideografikoak edo logografikoak.
 
K. a. 2.300. urtean akadiarrek sumeriar idazkera berenganatu zutenean, idazkera hori aldi logosilabiko oso landu batean zegoen. Handik hara oso bilakaera bizkorra izan zuen, akadiera oso bestelako hizkuntza baitzen: silaba anitzekoa zenez, bakanagoa izaten zen [[homonimia]]k sorturiko nahastea. Hala ere, logogramek bere horretan iraun zutenez, eta akadiarrek beren hizkuntzan irakurtzen zituztenez logograma horiek, sistema konplexu samar bat sortu zen, non ikur bakoitzak aldi berean hainbat balio logografiko eta hainbat balio silabiko izan baitzitzakeen, baina ezin jakin daiteke akadiarrek zein balioz erabiltzen zituzten.
 
Ez da harritzekoa, beraz, halako tresna konplexua espezialisten eskuetan baizik ez egotea, idazlarien eskuetan, alegia. Eta arrazoi horregatik beragatik egin dute horren bide luzea idazkera hori deskodetzeko ahaleginek, eta mugatu dira espezialistak, are gaur egun ere, dokumentu kategoria jakin bat, leku jakin bat eta aldi jakin bat baizik ez aztertzera. [[Gilgamexen epopeia]] da ezagutzen den literatura lanik antzinakoena.
== Zientzia eta teknologia ==
* Esklaboek osatzen zuten behe maila. Asko gerrako gatibuak ziren, baina herritar askea ere bihur zitekeen esklabo, delitua egiteagatik edo zorrak ez ordaintzeagatik. Hala ere, eskubide batzuk atxikitzen zituen, eta libertatea berreskura zezakeen.
 
== Eguneroko bizimoduaEkonomia ==
Mesopotamiako herritar gehienak nekazariak ziren; horregatik, eguneroko bizimodua lur-lanen inguruan antolatuta zegoen. Ogia zen elikaduraren oinarria, baina beste gauza batzuek ere jaten zituzten, hala nola lekak, ortuariak, frutak eta bildots eta txerri haragia. Fruta arbolak ere hazten zituzten, almendrondoa eta mertxikondoa adibidez.
 
30.275

edits

Nabigazio menua