David Baker
Itxura
David Baker (Seattle, 1962ko urriaren 6a) estatubatuar biokimikari eta biologo konputazionala da. 2024ko Kimikako Nobel Sariaren erdia irabazi zuen proteinen diseinu konputazionalean egindako lanagatik. Sariaren beste erdia Demis Hassabisek eta John Jumperrek partekatu zuten.
Familia judu batean jaio zen. Harvardeko Unibertsitatean graduatu zen 1984an, eta Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn doktoratu zen 1989an. Irakaslea da Washingtongo Unibertsitatean.
Aitzindaria da proteinak diseinatzeko metodoetan eta adimen artifizialaren bidez proteinen hiru dimentsioko egitura iragartzean.