Erromako Mastersa
| |||||
|---|---|---|---|---|---|
| Lekua : | |||||
| Gainazala : | Lur harrotua | ||||
| Kategoria : | ATP World Tour Masters 1000 | ||||
| Sariak : | 2,450,000$ | ||||
| Web orrialdea : | internazionalibnlditalia.it | ||||
Erromako Mastersa urtero Italiako Erroma hirian jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da. Bi txapelketa hauek, ez dira aldi berean jokatzen, beste Masters batzuekin gertatzen den bezala, maiatza eta apirileko aste ezberdinetan jokatzen direlarik.
Lur harrotuan jokatzen den txapelketa honek, hasiera batean Italiako Irekia izenarekin ezaguna zen. Bere izen ofiziala Telecom Italia Masters da.
Bere lehen edizioa Milan hirian 1930. urtean jokatu zen, bertan mantendu zuelarik egoitza 1935. urtean Foro Italicora eraman zuten bitartean. 1936 eta 1949 urte bitartean ez zen txapelketarik jokatu, Bigarren Mundu Gerra eta bere ondorioak zirela eta. 1950. urtean ekin zitzaion berriro eta 1969. urtean garai irekia hasiko zen.
Jende askorentzat Erromako Mastersa Roland Garrosen ostean garrantzia handien duen lur harrotuko txapelketa da.
Finaletako emaitzak 1969. urtetik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakakoa gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakakoa emakumezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binakakoa gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binakakoa emakumezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. urtetik aurrera:
Txapelketa gehien irabazi dutenek
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 4 garaipen:
Rafael Nadal: 2005, 2006, 2007, 2009
- 3 garaipen:
- 2 garaipen:
Emakumezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 4 garaipen:
Gabriela Sabatini: 1988, 1989, 1991, 1992
Conchita Martínez: 1993, 1994, 1995, 1996
- 3 garaipen:
Chris Evert: 1980, 1981, 1982
- 2 garaipen: