Edukira joan

Euskal pilota: larrua harriaren kontra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal pilota: larrua harriaren kontra
Jatorria
Argitaratze-data2003
IzenburuaEuskal pilota: larrua harriaren kontra eta La pelota vasca: la piel contra la piedra
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Honen izena daramapilota (euskal pilota)
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Julio Medem
Gidoigilea(k)Julio Medem
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EdizioaJulio Medem
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Argumentu nagusiaEuskal Herriko gatazka eta Euskal Herriko kultura
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0382898 Filmaffinity: 914181 Allocine: 56383 Rottentomatoes: m/la_pelota_vasca_la_piel_contra_la_piedra Allmovie: v294041 Edit the value on Wikidata

Euskal pilota: larrua harriaren kontra (gaztelaniaz: La pelota vasca, la piel contra la piedra) 2003ko dokumental bat da, Julio Medemek zuzendua.[1] Hirurogeita hamar elkarrizketa biltzen ditu, hizpidetzat hartuta Euskal Herriko gatazka[1] eta haren inguruabarrak: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, herrialdearen historia (karlistaldiak, Gernikako bonbardaketa, Ibarretxe Plana). Garai horretan eztabaidatzeari uko egiten zioten alderdi politikoen artean zubiak eraikitzea zen zuzendariaren asmoa, nahiz eta PPk filmean agertzeari uko egin zion.

Izenburuan euskal pilota ageri bada ere, ez da euskarazko pilota aipatzen, eusko pilota baizik. Izan ere, dokumentalean Euskal Herriko irudiak, pilota partidak eta herri kiroletako probak tartekatzen dira beste film batzuetako eszenekin eta zuzendariak egindako elkarrizketekin. Medemen aurreko filmen amets moduko giroetatik urrun, film honetan bidaide dira Euskal Herriko errealitate gordina eta idilikoa, Mikel Laboaren musika lagun.

Filmaren behin-behineko muntaketa ikusi ondoren, Mirei Lluchek —ETAk hildako Ernest Lluchen alabak— aitaren jaraunspenaren zati bat eman zuen, lagundu nahian.

2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan espainiar nazionalismoak eusko nazionalismoaren aurka abiatutako kanpaina bortitza ikusita, Julio Medemek erabaki zuen Euskal Herriko gatazkari buruzko dokumental bat egitea, bere seigarren film luzea izango zena.[2]

Dokumentala kaleratzean, Donostiako Zinemaldian, hautsa harrotu zen. Alderdi Popularrak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu zuten —batzuek, baita ikusi gabe ere; Kulturako ministro Pilar del Castillok, kasu—, eta ez ikustea eta Zinemaldian ez erakustea eskatu zuten. Alderdi Popularrak filmean parte hartzeari muzin egin zion, besteak beste Arnaldo Otegi agertu zelako. Hala ere, UPNko eta Unidad Alavesako kideak elkarrizketatu zituen Medemek. Gainera, Alfredo Marco Tabar ere DVDko zazpi orduko bertsioan agertu zen.

ETAren eta Ibarretxe Planaren alde egitea egotzi zioten zuzendariari, alde bateko iritziek —euskal abertzaleenek, alegia— pisu handiagoa zutelakoan. Julio Medemek hori ukatu zuen, eta PPren ez agertzeko erabakia deitoratu zuen.

Filmeko azken muntaketarekin bat ez zetozenez, ETAk mehatxatutako Gotzone Morak eta Iñaki Ezkerrak beren elkarrizketak ken zitzan eskatu zioten Medemi. Zuzendariak denbora falta zela-eta zinematokietatik kentzea ezinezkoa zela erantzun zuen, baina ez dira agertu webeko bideoetan, ez eta DVDko zazpi orduko bertsioan ere.

Goya Sarien galan, 2004an, dokumental onenen artean Euskal Pilota sailkatuta zegola medio, galako egoitzaren aurrean AVTk manifestaldia egitera deitu zuen, biktimak eta terroristak maila berean jartzen zituelakoan. Hala ere, galako parte-hartzaile gehienek Medemen alde egin zuten, adierazpen askatasuna aldarrikatuta. Filmak, azkenean, ez zuen saria irabazi.

Elkarrizketatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 mintzo dira euskaraz, 60 gaztelaniaz, 2 ingelesez, 1 frantsesez. Beraz, gehien-gehienak gaztelaniaz mintzo dira; hala egin ez dutenetan, elkarrizketatu horrek zein hizkuntzatan egin duen adierazi dugu parentesi artean:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Euskal pilota: Larrua harriaren kontra» Zinema Uneak (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Euskal pilota, larrua harriaren kontra» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]