Edukira joan

Iftar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iftar
Iftar zerbitzatzen baraualdian daudenei Imam Reza santutegian
Iftar buffeta Riadeko  hotel batean 2016an

Iftar (edo Fatoor) (arabieraz: إفطار‎ ʾifṭār  'barau hauste') musulmanak beren eguneroko Ramadan baraualdi bukaeran ilunabarrean egiten duten afaria da.[1] Musulmanek baraualdia etetzen dute arratsaldeko laugarren otoitza egiteko deiarekin batera. Hau da eguneko bigarren otordua; eguneroko Ramadan baraua egunsentia baino lehenagoko Suhur-arekin (gosaria) hasten da eta eguzki orduetan zehar jarraitzen du, ilunabarrarrean amaituz Iftar afariarekin.

Iftar Ramadanen erljio betebehar bat da eta askotan  komunitatean egiten da, jende bilduz baraua elkarrekin eteteko. Iftar Maghrib (eguneko laugarren otoitza) ondoren egiten da, hau da, ilunabarra inguruan.[2] Tradizionalki, baina ez da derrigorrez, hiru datil jaten dira baraua eteteko, Islamiar Mahoma profetaren emulazioan, nork bere baraua modu honetan eten zuen.[3] Musulman askok, norbaiti iftar ematea Sadaka (karitate) moduan oso aberasgarria dela uste dute, eta hori Mahoma Profetak egiten zuena zela.

Afganistanen, Iftarrak tradizionalak diren datilak, shorwa (zopa), kebab, du piyaza (tipula oinarriko saltsan gisatutako haragia), manto (haragi zehetu, ondu eta pastan bilduta), kabuli palaw (arroza dilistekin, mahaspasekin, azenario eta bildotsarekin), shorm beray, bolani (barazkiz betetako ogi laua, frijitua edo labean), eta arroza, eta beste plater batzuz osatzen da. Afganiarrek plater gozo eta postre sorta zabala dute ere.

Ohiko iftar elementuak Bangladeshen
Iftar elikagaiak Dhakan

Bangladeshen, askotariko elikagaiak prestatzen dira baraua hausteko Maghrib orduan. Bangladeshtar sukaldaritzan iftar elementu komun batzuk dira, besteak beste, Piyajoo (dilista pastaz, txikitutako tipulaz, piperminez egina, falafela bezala), Beguni (txitxirio irin nahasketa fin batean murgildutako berenjena xerra mehez egina), Jilapi, Muri (arroza puztua), dilista hori aleak, normalean, uretan busti eta tipula, baratxuri, pipermin eta beste iftar elementuz ondua), Halim, datilak, samosak, Dal Puri (dilistaz eginiko pasta gazi bat), Chola (garbantzu egosiak), arrain kabab, mugol paratha (haragi xehetua eta espeziaz betetako paratha), pitha, Bangladeshtar gozoki tradizionalak eta sandia bezalako fruitu mota desberdinak.[4] Bangladeshtarrak iftarra beren lagun eta familiari irekitzen diote eta elkarrekin jaten dute elkagai mota desberdinen oturuntza. Elementu gaziak gozoen aurretik jaten dituzte.

Edariak, hala nola, limoizko sharbat eta jogurtezkoa (jogurta, ura, azukrea eta rooh afzaz egina) arruntak dira iftar mahaietan herrialde osoan.[4] Jendeak iftar-a etxean familia osoarekin ospatzea du gokoko eta ifta festak ere badira, meskitek antolatuta. Mahoma profetaren arabera, baraua apurtzeko modurik onena zerbait gozoarekin edo otoitz batekin da. Bangladeshen askok kajur edo datil bat jaten eta Koraneko Surah bat esanez eteten dute barau. Jendeak askotan meskitetan iftar banatzen du otoitzean daudenentzat egintza ona delakoan. Iftar jendea maghrib, eta geroago Isha otoitza (eguneko bostgarrena), otoitz egin ondoren, askotan Tarawih otoitzan (Ramadan gauetako otoitz estra bat)  jarduten dute, non 20 rakat egiten dira Koraneko Juz'  bat amaitzeko.

Brunei Darussalamen, iftar "sungkai" bezala ezagutzen da. Tradizionalki hau eskualde edo herriko meskita batean ospatzen da arratsaldeko otoitzak egingo dituztenentzat. Meskitan, meskita buffet bat prestatzen dute bertako egoiliarrek eta edonor ongietorria da baraua elkarrekin etetera. Iftar hasi aurretik, beduka (danborra mota bat) entzun behar da sungkaia hasteko seinale bezala. Bandar Seri Begawan hiriburuan, merkataritza auzo nagusian hainbat kainoi tiroek  ere markatzen dute sungkai hasiera. Sungkaia, oro har, eguneko momentu ongietorria da, beraz, bruneitarrak noizean behin baraua jatetxeetan eteten dute, euren familia zabalarekin. Gainera, Ramadan hilabete honetan zehar bakarrik, barruti bakoitzean tamu edo Ramadan postu sare zabal bat hedatuko da, Brunei eta Muaran izan ezik, non tokiko jaki egin berriak urte osoan baino gehiago saltzen diren.

Indian, ia musulman guztiak minutu batzuz gelditzen dira pozteko iftar sirenak eta adhan eta gero. Musulmanak beren baraua familia eta lagunekin eteten dute eta Meskita gehienek doako iftarrak prestatzen dituzte. Iftarren prestakuntza zenbait ordu lehenago hasten da etxeetan eta errepide ondoko postuetan. Iftar datilak jaten edo ura edaten hasten da, baina hau jatordu aberats baten hasiera baino ez da. Iftarra sekulakoa izan daiteke, bai begetariano naiz ez-begetariano platerekin eta hainbat zuku eta sharbatekin. Iftar otordu itzela izan ohi da eta  bigarren batek, arinagoa, jarraitzen dio gaueko otoitzak (isha) eta taraweeh otoitzak baino lehen.

Hyderabaden eta hurbileko eremuetan, jendeak askotan baraua Haleem batekin eteten du, zaporetsua eta betegarria delako. Hegoaldeko beste estatuetan (Tamil Nadu eta Kerala), musulmanek baraua nonbu kanjirekin eteten dute,[5] arroz plater aberats eta betegarri batekin, oloahiaren trinkotasunarekin, orduz egosia haragi eta barazkiekin. Hau, askotan, bonda, pakora, eta vadarekin zerbitzatzen da. Barazkijalek baraua  surkumba izeneko plater batekin eteten dute, esnez egina, eta, Karnatakako zenbait lekutan oso ezaguna dena. Iparraldeko estatuetan, Delhi, Uttar Pradesh, Madhya Pradesh eta Mendebaldeko Bengalan, baraua, normalean, datil freskoekin, fruta fresko zatituarekin (batzuetan chaat gisa zerbitzatua) eta fruta-zukuarekin eteten dute, jaki frijituekin batera, samosak, pakorak eta abarrekin.

Jaka frutuz eginiko kolak, Indonesiako postreetako bat

Indonesian iftar "buka puasa" deitzen da, eta horrek "baraua irekitzea" esan nahi du. Merkatuetan hainbat iftar elikagai saltzen dira, hain ezagunak diren datilak barne, eta baita Indonesiar janaria gozo eta edari bereziak, hala nola, kolak, es kelapa muda, es buah, es campur, cendol edo dawet, eta abar. Horietako gehienak erraz aurkitzen dira Ramadan garaian bakarrik. Iftar gozo horiek jaten hasten da, Profetaren datilak jateko Sunnah jarraituz eta janar txiki hauTakjil deitzen da.

Maghrib ordua tradizionalki Beduk danbor handiak markatzen du. Asr otoitzen ondoren, merkatu tradizionalak irekitzen hasten dira. Janari postuek, oro har, zehazki iftarrerako diren jaki asko saltzen dituzte. Auto-ilarak askotan gertatzen dira Maghrib garaian. Batzuetan jendeak umezurtz taldeak gonbidatzen dituzte haiekin jatera. Iftar eta Maghrib otoitzen ondoren, normalean etxeetan egiten direnak, jendea meskitara doa Isha eta Tarawih otoitzetarako, Indonesian askotan "ceramah" bezala ezagutzen den sermoi labur batez laugunduta  Tarawih otoitza hasi aurretik da.

Irango Iftar mahai baten adibidea. Afaria geroago zerbitzaten da.

Iranen, elikagaien aukeraketa txiki bat prestatzen da baraua hausteko Maghrib orduan (justu ilunabarraren ondoren), eta jarraian Persiar otordu egoki bat egiten dute. Iftar jaki ohikoenak dira: Chai (tea, normalean Darjeeling) zulbia eta bamiyeh, datilak, halva, eta bestelako gozokiak, naan (ogia, normalean lavash edo barbari) eta paneer (gazta, normalean, feta) berde eta belar freskoak. Famili kide gehienak etxe batean biltzen dira Iftarrerako.

Bandung edari, edari ohikoena Iftar zehar Malaysian

Malaysian, iftar "berbuka puasa" bezala ezagutzen da, literalki "baraua irekitzea" esan nahi du. Ohikoa den bezala, musulmank baraua eteten dute datil bai lehor edo freskoekin. Malaysiako sukaldaritzako hainbat elikagai erraz eskura daitezke Bazar Ramadhansen, Ramadan garaian irekitzen diren elikagaien kale merkatuak; tokiko gogokoenen artean, bandung edaria, azukre-kanabera zukua, soja-esnea belar jelearein nahasia, nasi lemak, laksa, ayam percik, oilaskoa arrozakin, satay eta popiah besteak beste. Askotan, goi mailako jatetxe eta hotelek ere iftar afari paketeak prestatzen dituzte familia eta lagunekin kanpoan ospatu nahi dutenentzat. Gainera, meskita gehienek doako bubur lambok (congee arroza mota berezi bat) banatzen dute Asar otoitzen ondoren.

Normalean musulman gehienak afari berezi bat egingo dute beren tarawih otoitzak eta gero, moreh deitua. Afari arin hau, meskitan eta otoitz aretoan egiten dena, ohiko zizka-mizka eta te beroz osatzen da.

Maldivetan, iftar roadha villun bezala ezagutzen da, eta horrek "barau haustea" esan nahi du. Ohikoa den bezala, musulman gehienak baraua datil fresko naiz lehorrekin eteten dute. Badira jatetxe eta hotel esklusibo asko iftar afari berezi paketeak eskaintzen dituztenak iftarra famili eta lagunekin kanpoan ospatu nabi dutenentzat. Maldivetako meskita guztiek doako datilak eta zukua banatzen dute. Tokiko etxeetan aurki daitezke hainbat fruta zuku hotzak (angurri, mango, marakuia, anana), gozo (boakiba, pudina) eta mokadu gaziak hedhika izenekoak (boakiba, bajiya, gulha, masroshi, cutlets), azken hauek batez ere, arrain, curri, roshi eta tokiko barazki, pipermin, tipula eta limoiz eginak.

Islama da Nigerian bizi direnen %52 baino gehiagoren erlijioa. 180.000.000 pertsonako biztanleria ingururekin, Nigeriak erraz du Mendebaldeko Afrika eta Saharaz hegoaldeko Afrikako musulman komunitate handiena. Iftarrek (Jorubera hizkuntzan isinu) garrantzi bera du Nigeriako sunientzat gainerako mundu Islamikoarentzat adina. Elikagaiak dira, besteak beste, jollof arroza, suya, haziak (kalabaza, agurria,..), ahuntz haragia, àkàrà, datilak, pikuak, eta abar.

Samosak ohiko iftari aperitiboak dira Pakistanen.

Pakistanen, ia denak minutu batzuz gelditzen dira pozteko iftar sirenak eta adhan (otoitz deia) eta gero. Iftar prestatzen 3 ordu lehenago hasten dira, etxeetan eta errepideko janari postuetan. Baraua datilak janez edo ura edaten (datilak eskura ez badaude) eten daiteke. Jatetxe askok eskaintzen dute iftar janaria, batez ere hiri handietan, Karatxi, Lahore, eta Islamabad bezala.Pakistango janaria bezala, iftar astuna izan ohi da hemen ere, batez ere jaki gozo eta zaporetsuz osatua, hala nola, jalebi (pretzel formako frijitua, azukre jarabean bustita), samosak (haragi edo barazki xehatua, orean bilduta eta frijituak), pakora (barazkiak xerratan, arrautzeztatu eta frijituak) ketchup edo chatnirekin, eta namak para (gaileta ondua), oinarrizko datilak eta uraz gain.

Beste elementu batzuk, hala nola, oilasko erroiluak, udaberriko erroiluak, Shami Kebab, fruta entsaladak, papad (ore fina, eguzkitara lehortuak eta frijituak patata frijituak diruditen arte), chana chaat (garbantzu entsalada), eta dahi balay (edo "dahi baray", dilista haragi-bola frijitua jogurtekin) dira, halaber, oso ohikoak. Punjabi, Sindhi eta Mohajir etxeetan, askotan iftar eta gero, gauean zehar, afari bat egiten dute. Iparralde eta mendebaldekoek, Paxtun, Balutx, eta Tajik barne, afaria eta iftar konbinatzen dituzte. Lamian zopa (fideodun zopa), tokian Kalli deiturikoa, oinarrizko iftar elementu bat da Chitral eta Gilgit zenbait lekutan.

Iftar ondoren, musulmanak meskitara doaz Tarawih  otoitza eskaintzera. Zenbait telebista kateek ere  beren ohiko saioak gelditu eta Ramadan transmisio bereziak eskaintzen dituzte, batez ere Sehar eta Iftar ordutan. Ramadan hilabete osoa Pakistanen jai denboraldia da, jendeak pobreei dohaintzak eman eta karitatea egiten dutena. Zenbait erakunde eta enpresek ere doako iftar bazkariak eskaintzen dizkiote jende arruntari.

Errusia eta Ukraina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia eta Ukrainan Ramadan betetzen da, batez ere, musulman gehiengoa duten estatuetan (Dagestan, Txetxenia, Inguxetia, Adigea, Kabardino-Balkaria, Karatxai-Txerkesia, Krimea, Tatarstan eta Baxkortostan). Mosku eta Kieven tradizio bihurtu da Ramadan Karpa irekitzea, iftar ekitaldi publiko bat  Errusiako Mufti Kontseiluak eta Ukrainako Erlijio Administrazio Musulmanak antolatua. Dagestanen, musulmanak Makhachkala Central Juma Meskitan biltzen dira baraua eteteko eta taraweeh otoitzak eskeintzeko. Datilak eta fruta dira nahiago dutena barau hausterako eta jarraian zopa, ogia, eta hainbat tokiko jaki, hala nola, beshbarmak, manti eta beste batzuk. Oso zabaldua da Errusiako eta Ukrainako kvass edari tradizionala egarrirako oso ona denaren ustea.

Singapurren, iftar "buka puasa" deitzen da. Normalean datil eta edari gozoak hartzen dituzte, hala nola, Bandung, Chendol eta Air Sirap. Singapurtar musulmanak normalean plater desberdinak jaten dituzte, arrozetik fideotara aldatuz. Askok janaria bazarretan erosten dute, hiriko toki desberdinetan aurkitu ahal direnak, hala nola Bugis, Kampong Glam eta Geylang Serai auzotan, eta baita biztanleria handiko herrietan, hala nola, Tampines, Ekialdeko Jurong, Mendebaldeko Jurong, Clementi eta Mendebaldeko Kostaldean.

Sri Lankako musulmanek ere pintxo edo janaurreko bereziak prestatzen dituzte musulman etxeetan, esaterako, samosak, cutlet, erroiluak, kanjee, falooda eta plater gehiago. Iftar familian jaten dute posible bada. Musulmanen ustez pobreei ematea oso aberasgarria da. Datilak jaten dituzte edo ura edaten dute baraua hausteko edo iftar egiteko. Ondoren, prestatutako afariari ekiten diote. Pertsona batzuk, elikagaiak prestatu eta iftarra meskitan otoitz egiten dutenei banatzea dute gustuko.

Iftar Taipei Meskita handia, Taiwan

Islama handitzen ari den gutxiengo erlijioa da Taiwanen. Ramadan garaian, Taiwan inguruko meskita nagusiak iftarra eta, jarraian, Tarawih otoitza egitera doazen musulmanez beteta daude. Taiwango musulmanak normalean baraua datil eta urarekin hausten dute.

Trinidad eta Tobago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinidad eta Tobagon musulmanak biztanleriaren %6 dira.[6] Tradizionalki iftar meskitaren areto sozialean egiten da. Eskuragarri ohi dira herrialdearen nahasketa etnikoaren izaera erakusten duten hainbat elikagai. Janariak izan daitekez, besteak beste, arroza frijitua; roti; currydun oilaskoa, ahuntza, eta ahatea; currydun channa; eta alloo (patata). Afarira azaltzen diren pertsonen arabera, ez-ohikoak diren elementuak egon daitezke, makarroi tarta bezala. Bazkaria, jendea mahaira eserita eta janaria mahaira ekarriz zerbitzatzen da.

Meskita urdina kandils argiekin. Adibide honetan argiek oporretako agurrak letreiatzen dituzte.

Turkian, Ramadan hila poz handiz ospatzen da eta iftar afariak paper handi bat jokatzen da. Istanbul bezalako hiri handietan, jatetxe gutziek eskaintza bereziak dituzte eta iftar menuak. Menu gehienak zoparekin edo iftariye izeneko janaurreko plater batekin hasten dira. Honen osagaiak dira, olibak, gazta, pastırma, sujuk, Ramadan pita (Ramadan garaian bakarrik labean egindako ogi berezi bat), eta börek izeneko hainbat opil. Jaki nagusia hainbat Turkiar janarik, batez ere, Otomandar Janari Tradizionalek osatzen dute. Güllaç izeneko postrea zerbitzatzen da leku gehienetan. Goi mailako jatetxe gehienek Otomandar musika klasikoa, Turkiar musika eta Sufi musika zuzeneko emanalditan eskeintzen dute.

Turkian Ramadan ospakizun praktika gehienak beren sustraiak antzinako Otomandar Inperioan dituzte sustraiak. Meskitetako minaretetan, kandil izeneko argiak piztuak diraute, ilunabarretik egunsentira. Eguzkia ezarri  bezain laster, "Ramadan Kanoi" tradizionalak tiro egiten duhiriko muinorik altuenetik, iftar jaten hasteko seinale bezala.

Istanbulen, leku nabarmeneako bat iftar ospatzeko Sultanahmet Plaza da. Sultan Ahmed Meskitatik (Meskita Urdina) gertu, Sultanahmet Plaza jarduera asko barneratzen ditu, mini jatetxeak Ramadan hilabetean zehar irekiak, ikuskizun bereziak, eta Otomandar antzerki ikuskizun tradizonalak barne.

Tarawih otoitza Turkiar meskitetan, batez ere, 20 rekahbetan, 5 taldeko 4 rekahbetan banatuta, egiten da. 4 rekah multzo bakoitzaren artean, Buhurizade Itri turkiar musikariak konposatutako ereserkia abesten dute bertaratu diren otoitzgileek. Ereserkia  Mahoma Islamiar profeta goraipatzeko otoitz bat da.

Ramadan, halaber, zakat (arazten duen hura) hilabetea denez, jende askok iftar afariak antolatzen ditu pobre, ikasle, gonbidatu eta atzerritarrentzat. Meskita gehienetan jendeak eskuragarri aurkitu ahal izango du Turkiar elikagaiak.

Ramadan garaian, Kazetari eta Idazle Fundazioa bezalako Turkiar GKEak, duela gutxi Fedearteko Elkarrizketa Afariak antolatzen hasi dira,  erlijio eta kultur jatorri desberdinetako pertsonen artean elkarrizketa sustatzeko. Azken urteotan, Turkiako GKEak, hala nola Peace Islands Institute (lehen Interfaith Dialog Center), mundu osoan zehar antolatu dituzte iftar afariak elkarrizketa inter-kulturala eta fedeartekoa egiteko, Ramadam hilabetearen egia ulertzen laguntzeko.

Estatu Batuak eta Kanada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010eko Irailaren 1a. Ekialde Hurbileko bake negoziazioetan zehar, Hosni Mubarak Egipto presidenteaeta Israelgo Lehen Ministroa Benjamin Netanyahuk beren erlouak begiratzen dituzte ofizilaki ilunabarra den jakiteko.

Iftar bazkariak, Estatu Batuetan eta Kanadan askotan meskitan, etxeetan, eta Islamiar komunitatea zentroetan ospatzen da.

1805eko abenduaren 9an, Thomas Jefferson presidenteak Etxe Zurian afaria ilundu arte atzeratu zuen, Tunisetik etorritako mandatari bati egokitzeko, askoren ustez gertaera hau Etxe Zuriko lehen iftar izan zen.

Etxe Zurian lehen iftar ofiziala 1996an ospatu zen,  Hillary Clinton Lehen Dama anfitrioi zela, eta iftar bazkariak gerora urtero ospatu ziren Etxe Zurian 2016 arte. Maiatzaren 2017tik aurrera, ez zen iftar planik Donald Trumpen agintaritzapean.[7]

1996 geroztik, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila urtero iftar afaria ospatzen du tokiko eta nazio-komunitateko lider eta fede taldeentzat, baita atzerriko politika funtzionarioentzat ere.[8] Praktika hau bertan behera geratu zen 2017an, Rex Tillerson Estatuko Idazkariak iftar antolatzeari uko egin zionean.[9] Pentagonoak AEBtako indar armatuen musulman kide eta beste naziotako gonbidatu berezientzat iftar afaria antolatzen jarraitzen du; Trumpen agintaritzapean lehen iftarra 2017ko ekainaren 15erako aurreikusita dago.[7]

Judu sinagogetan ere ekintza hau markatua dago. 2012an, Iftar, Chicago, Illinoisko hiru sinagogetan aintzatetsi zen ekitaldiekin.[10]

Kanadako Lehen Ministroak, Stephen Harper-ek, musulmanen buruei gonbidapena luzatu zien Ramadan baraua Lehen Ministroaren egoitzan hausteko 2015ean. Hau da Lehen Ministroaren bulegoak iftar bat izan zuen lehen aldia.[11]

Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian musulmana gutxiengo erlijio da, beraz, fededunek etxean edo meskitetan ospatzen dute iftar.

Euskal Herriko zenbait herrietan, elkartasun moduan eta musulmanen kultura eta fedea zabaltzeko, iftar afari bereziak antolatu izan dira kale edota plazetan, adibidez, Gasteizen eta Tolosan.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «"Hemengoek ere hurbildu behar dute kanpotik etorri garenongana"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  2. (Ingelesez) «Bangladesh Ramadan Timings 2018 - Find Sehr o Iftar Ramazan Time table & Calendar Bangladesh» hamariweb.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  3. «Iftar cuisine during ramadan in Bangladesh | Bangla, Bangladeshi & Bengali Food Recipes» zuranazrecipe.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b «Iftar cuisine during ramadan in Bangladesh | Bangla, Bangladeshi & Bengali Food Recipes» zuranazrecipe.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) «‘Nonbu Kanji,’ a noble thing that paves way for communal harmony» The Hindu 2009-09-21 ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  6. Islam in Trinidad and Tobago
  7. a b (Ingelesez) Jilani, Zaid. (2017-05-30). «Pentagon Will Be Hosting A Ramadan Iftar Dinner This Year — But White House and State Are AWOL» The Intercept (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  8. Remarks at the Annual State Department Iftaar Dinner Hillary Clinton: "Actually, we started in 1996 and held the first Ramadan Eid celebration at the White House."
  9. (Ingelesez) Torbati, Yeganeh. «Exclusive: Tillerson declines to host Ramadan event at State...» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  10. (Ingelesez) Schiffman, Lizzie. (2011-09-09). «Iftar In The Synagogue: Post-9/11 Chicago Jews And Muslims Foster Interfaith Community» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  11. (Ingelesez) «Harper Invites Muslim Leaders To Break Fast With Him At 24 Sussex» HuffPost Canada 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  12. «Ramadana, bizilagunengandik gertuago» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]