Arabako Lautadako kuadrilla

Wikipedia(e)tik
Aguraingo kuadrilla» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aguraingo kuadrilla
Araba, Euskal Herria

Agurain eta Arabako Lautada.JPG

Agurain eta Arabako Lautada.
Kokapena

Arabako Lautadako kuadrilla armarria

Aguraingo Kuadrilla.svg
Ezaugarriak
Azalera 397 km²
Biztanleria 11.870 (2010)
Dentsitatea 30 biztanle/km²
Udalerriak 8
Herririk handiena Agurain (4.801 biztanle)


Arabako Lautadako kuadrilla (lehen, Aguraingo kuadrilla) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Arabako Lautada izeneko eskualdea edo eremu geografikoa hartuz. Zortzi udalerrik eta 60 herrik edo kontzejuk osatzen dute, eta hiriburua Agurain bera da. Ia 400 km2-ko azalera dauka eta 11.870 biztanle zituen 2009an.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Gipuzkoako Debagoiena eta Goierriko eskualdeekin egiten du muga; hegoaldean, Entzia-Iturrietako Partzuergoarekin; ekialdean, Nafarroako Burundarekin, eta mendebaldean, Gasteizekin.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, sartaldetik sortaldera Elgeako mendilerroa, Urkilla eta Altzania ditugu jarraian. Hego-ekialdean Entziako mendilerroa zabaltzen da bestela.

Ezaugarri hidrologikoei dagokienez Burunda eta Altzania ibaiak ipar-ekialdean eta erdialdean Zadorra ibaia, Arabako garrantzitsuena, aipatzekoak dira. Uribarri Ganboako urtegia ere, herrialde osoko ardatz hidrologikoa dena, eskualde honetan zabaltzen da.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dulantziren ingurumariak.
# Udalerria Alkate Alderdi politikoa Biztanleak
(2009)
% Populazio osoa Lurraldea km²
1 Agurain Maider García de Vicuña Quintana Bildu 4.801 40,4 37,8
2 Dulantzi Joseba Koldo Garitagoitia Odria DTI-AIA 2.620 22,1 19,9
3 Asparrena Diego Xavier Gastañares Zabaleta Bildu 1.644 13,9 65,2
4 Barrundia Maria Josefa Celaya Zumelaga Bildu 875 7,4 97,5
5 Donemiliaga David López de Arbina Ruiz de Eguino Bildu 711 5,9 85,4
6 Burgelu MªNatividad López de Munain Alzola EAJ 541 4,6 32,1
7 Iruraitz-Gauna Fernando Pérez de Onraita Oriz EAJ 493 4,2 47,1
8 Zalduondo Eduardo Ribaguda Kañas EAJ 185 1,5 12,0
Aguraingo kuadrilla 11.870 100 397,0

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Arabako Lautadako kuadrilla honetan, 1787ko testu honek aipatu bezala: "Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)". Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek 1807an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, Iruraitz-Gauna eta Barrundia, eta dezente hegoalderago zabaltzen zen. Luis Luziano Bonapartek azkenik XIX. mendeko bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.

Euskalkiei dagokienez, Koldo Zuazok "Arabarrak Euskararen Herrian" (1999) izenburuko liburuan azaldu bezala, Arabako Lautadako kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: Barrundia aldea mendebaldeko eremu barruan, eta gainontzeko lurraldea erdialdekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, mendebaleko euskararen lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa horixe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.

Bestela, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik, gipuzkeraren (gaur egun erdialdeko euskara) osagarriak edukiko zituen, eta hori geografikoki erabat azalduta dago Zegama beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik, Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, nafarrerarena, alegia. Eta, azkenik, mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.

Gaur egun, euskal hiztunen portzentajea % 15-20koa da, eta azken urteotan Aguraingo ikastolan eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, Araba Euskaraz hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen (1985 eta 2010ean) eta Araia eta Zalduondon behin (1998an).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko ondarea azpimarragarria dago ingurune honetan, Agurainen kokatuta dauden Egilatz, Sorginetxe eta Larrasoilgo trikuharriak besteak beste.

Monumentu erlijiosoei dagokionez eliza erromanikoak ikusgai daude eskualdean, Burgelu, Dulantzi eta Gazeokoak (Iruraitz-Gauna) hain zuzen ere.

Arlo zibilean armarridun etxe eta jauregiak, Erdi Aro eta Pizkunde garaikoak, eskualde honetako garrantzi historikoaren lekukoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabako Lautadako kuadrilla