Sagittarius (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagitarius (konstelazioa)» orritik birbideratua)
Sagittarius
Sagittarius IAU.svg
Datuak
Laburdura Sgr
Genitiboa Sagittarii
Sinbologia arkularia
Igoera zuzena 19 h
Deklinazioa -25°
Eremua 867 gradu karratu

15. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

7
Izarrik distiratsuena Kaus Australis

(itxurazko magnitudea 1.9)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+55° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) abuztuan

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sagittarius».

Sagittarius (arkularia, Sagittarius.svg ikurra, Unicode ♐) zodiakoko konstelazio bat da, orokorrean arkuari heltzen dion zentauro bat bezala irudikatua. Sagittariusek mendebaldean Scorpius eta ekialdean Capricornus ditu.

Ezaugarri aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagittarius konstelazioa AlltheSky.com
Sagittarius-teapot-asterism.jpg

Konstelazio honetako izarrik distiratsuenek "teontzia" deritzon ezaguterraza den asterismo bat eratzen dute. Teontzi honen heldulekua ζ Sagittarii, τ Sagittarii, σ Sagittarii eta φ Sagittarii izarrek osatzen dute, estalkia φ Sagittarii, λ Sagittarii eta δ Sagittariik, gorputza ζ Sagittarii, φ Sagittarii, δ Sagittarii eta ε Sagittariik, muturra δ Sagittarii, ε Sagittarii —konstelazioko izarrik distiratsuena— eta γ Sagittariik osatzen duten bitartean.

Sagittarius konstelazioan begi hutsez ikus daitezkeen bi zefeida daude, X Sagittarii eta W Sagittarii. Pistola izarra (Pistol star ingelesez) konstelazio honetan dago, begi hutsez ikusezina, nahiz galaxiako izarrik distiratsuenetako bat izan. Era berean, KW Sagittarii izar aldakorra izar ezagunetatik handienetako bat da. γ Sagittariigandik mendebaldera Esne Bidearen erdigune galaktikoa dago; S2 da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltz supermasibotik hurbilen dagoen izarra. Bestalde, Sagittarius konstelazioko 20 izarrek baino gehiagok, horien artean HD 179949 eta HD 187085, planetak dituzte inguruan orbitatzen.

Astronomia zaletuek asko begiratzen duten konstelazioa da, bertan zeru sakoneko objektu, izar kumulu eta nebulosa ugari baitaude. Euren ikusgarritasunagatik Trifida Nebulosa (M20) eta Omega Nebulosa (M17) aipatu behar dira; azkena prismatikoz ikus daiteke, besterik gabe.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistola Izarraren eta bere inguruko nebulosaren kolore faltsuzko irudia.

Zeru sakoneko objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik ikusia, Esne Bideak bere zatirik dentsoena Sagittariusen zehar du, Esne Bidearen erdigunea bertan dagoelarik. Horregatik, kumulu eta nebulosa ugari daude bertan:

Sagittariusko Trifida Nebulosa.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagittarius, Sagittarius edo Arkularia.

Antzinako mitologoen artean eztabaida handia zegoen konstelazio honek zentauro bat irudikatzen ote zuen ala ez. Eratostenes eta Higinoren arabera, ez zuen zentauro bat irudikatzen, zentauro batek sekula arkurik erabili ez zuela argudiatuz. Kroto izeneko satiro bat zela zioten. Musekin batera bizi zena Helikon mendian. Krotok, geziak jaurtitzeko artea asmatzeaz gain, txaloak ere asmatu zituen musak entzuten ari zen bitartean. Hauek, pozik, Zeusi Kroto konstelazioen artean jartzeko eskatu zioten.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Sagittarius da sekula detektatu den balizko estralurtar seinale baten iturri bakarra. Gertakari hau 1977ko abuztuak 15ean gertatu zen, irratiteleskopioek ohi detektatutako hondoko erradiazioa baino 30 aldiz handiagoa den seinale bat detektatu zutenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]