Burger King

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burger Kingen jatetxe bat.

Burger King Corporation janari azkarra eskaintzen duen jatetxe-kate estatubatuarra da. Miamin (AEB) jaio zen 1954an, James McLamore eta David Egertonen eskutik. Ordura arte existitu gabeko kontzeptuarekin ekin zioten ibilbideari: «Harro gaude gure bezeroei sutan egindako hanburgesarik onenak, eta bestelako produktu dastagarri eta osasuntsuak zerbitzatzeaz. Hori gara gu».

Enpresaren leloa «Nahi duzun bezala» da. Izan ere, Whopper izeneko hanburgesak nahi diren osagaiak kendu edo gehitzeko aukera ematen du. McDonald's eta Wendy's enpresekin batera, munduko hanburgesa saltzailerik handiena da. Munduko 57 herrialdetan ditu jatetxeak, euretako %75 AEBetan. 2002an, 11,3 milioi dolarretakoa zen enpresaren kapitala.

Hanburgesa da Burger Kingen produktu nagusia, baina entsalada eta oilaskoaz egindako janariak ere zerbitzatzen ditu. 2000an eskaintza handitu egin zuen enpresak, eta ordutik menu begetarianoa ere badu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burger King Aldatu lotura Wikidatan