Debian
Debian edo Debian GNU/Linux, bere osotasunean software librez osatutako GNU/Linux banaketa bat da. Debian proiektuak sortu zuen 1993an. Debian helburu anitzeko sistema eragilea da eta zerbitzarietan edo mahaigainean erabil daiteke.
Bertsioak
Debian banaketaren bertsioen izenak Pixar-en Toy Story filmetik hartzen dira. Gaur egun arte, hamairu bertsio egonkor kaleratu dira eta azkena Jessie 8.0 da. Gaur egungo Testing bertsioa Stretch deitzen da. Debian banaketa ezegonkor bertsioan garatzen da eta bertsio berezi honek beti izen berbera du: Sid, filmaren pertsonaia ankerraren ohorez.
Bertsioa | Izena | Data |
---|---|---|
1.1 | Buzz | 1996ko ekainak 17 |
1.2 | Rex | 1996ko abenduak 12 |
1.3 | Bo | 1997ko ekainak 2 |
2.0 | Hamm | 1998ko ekainak 24 |
2.1 | Slink | 1999ko martxoak 9 |
2.2 | Potato | 2000ko abuztuak 15 |
3.0 | Woody | 2002ko uztailak 19 |
3.1 | Sarge | 2005ko uztailak 6 |
4.0 | Etch | 2007ko apirilak 8 |
5.0 | Lenny | 2009ko otsailak 14 |
6.0 | Squeeze | 2011ko otsailak 6 |
7.0 | Wheezy | 2013ko maiatzak 5 |
8.0 | Jessie | 2015eko apirilak 25 |
Debianen oinarritutako Linux banaketa batzuk
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Debianen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Debianen webgunea gazteleraz
- (Ingelesez) Debian neska erabiltzaileen gunea
- (Ingelesez) Debian lokalizazio taldea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Debian |