Europar laritz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Europar laritza
edo
Europar alertzea
Larix sibirica


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Pinaceae
Generoa: Larix
Espeziea: L. decidua
Izen binomiala
Larix decidua
Mill., 1768

Europar laritza edo europar alertzea (Larix decidua), Larix generoko espeziea da, pinaceae familiakoa. Zuhaitz hosto erorkorra da, neguan hostoak galtzen dituen konifero europar bakarra izanik. 40 m garai izan daiteke.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoin zuzen eta zilindrikoa du, adaburu konikoa eta zertxobait zintzilikariak diren adar malguak. Azala marroi-gorrixka da, pitxatua. Hostoak erorkorrak dira, orratz-formakoak, 3-5 cm luze, berde argiak eta azpialdean estomadun zerrenda zuririk gabeak. Errosetan daude adar laburretan eta bakarka adar luzeetan. Estrobiloak txikiak dira, 2-4 cm luze, obalatuak, eta ez dute kanporantz okerturik ezkata hazi-emaileen puntak. Luze irauten dute zuhaitzean.

Ugaltze sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerbak

Laritza hazien bidez ugaltzen da. Udaberriaren amaieran gerbak ateratzen hasten zaizkio. Gerba arrak horiak, txikiak eta ugariak dira, eta adarren behealdetik eskegita daude. Gerba emeak, berriz, gorrixkak eta 2 cm handiagoak dira, goruntz jarrita daude eta ez dira arrak bezain ugariak. Gerba arren polena haizeak barreiatzen du eta intsektuek gerba-emeak polinizatzen dituzte. Azkenik, beste laritz batzuk sortzeko, estrobiloek beraien haziak askatzen dituzte udaren amaieran. Katagorriek, okilek eta beste hegazti batzuek laguntzen diote haziak barreiatzen.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura-mota guztietako lurzoruetara egokitzen da laritza, lurzoru zertxobait alkalinoak direnetatik azidoak direnetara moldatuz. Gustokoa izaten du hotza. Lehortea, berriz, erdipurdi jasaten du. Laritza espezie aurrekaria da. Horrela, pixkanaka hazten da abeltzaintzak landaretza galdu duen mendietako alderdietan, gainerako koniferoei bidea eginez. Zur ona ematen du, iraunkorra eta zaila, kanpoaldeko eraikuntzetan aproposa izanik. Zenbait lekutan teilatuko armazoiak egiteko erabili ohi da. Loragintzan oso zuhaitz apaingarria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Europar laritz
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Europar laritz