Judasen arbola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judasen arbola
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaCercideae
GeneroaCercis
Espeziea Cercis siliquastrum
Cercis siliquastrum

Judasen arbola edo amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum) lekadunen familiako landare-espezie bat da. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak, eta lore gorri biziak dituena.

Hegoaldeko Europan eta mendebaldeko Asian hazten da. Kondairak Juda Iskariotek arbola honetan bere buruaz beste egin zuela dio baina litekeena da Judeako arbolaren izenaren endekatze bat izatea, frantsesez Arbre de Judée izena duelako[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mabberley, D.J.. (2008). Mabberleys's plant-book. (3. argitaraldia) Cambridge University Press, 170 or. ISBN 978-0-521-82071-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.