Intxaurrondo arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Intxaurrondo arrunta
Intxaurrondoa
Intxaurrondoa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Ordena: Fagales
Familia: Juglandaceae
Generoa: Juglans
Espeziea: Juglans regia

Intxaurrondo arrunta (Juglans regia) Juglans generoko zuhaitza da, jatorriz Ekialde Hurbilekoa baina Europa osotik Himalaia eta Txina hego-ekialdea arte etxekotua. Intxaurrak ematen ditu.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke. Itxura sendoa du, eta adaburu zabala eta biribildua.

Zurtoina – Azala [aldatu]

Enbor lodia du. Azalak zilar-koloreko grisa du, eta arrail sakonak sortzen zaizkio azalean adinarekin.

Hostoak [aldatu]

Hosto handi eta konposatuak dituzte intxaurrondoek, eta 3tik 9ra foliolo. Hostoak apurtzean, oso usain bereizgarria nabaritzen da.

Loreak [aldatu]

Lore arrak eta emeak desberdinak dira: arrak aurreko urteko adarretan zintzilik dauden infloreszentziatan baturik daude (gerba erakoak); emeak, aldiz, urteko adaxken puntan jaiotzen dira, 2-3 ale txikiko taldetan.

Fruituak [aldatu]

Fruitu globularrak —drupak— ematen ditu intxaurrondoak. Fruituaren kanpoko alde berdea belztu eta deskonposatu egiten da, eta intxaurra uzten du agerian.

Habitata [aldatu]

Baso misto eta haltzadietan da ugaria.

Erabilera [aldatu]

Intxaurra oso fruitu gozoa eta elikagarria da. Ebanisterian oso preziatua da zura.

Gaur egun, barietate frantziarrak eta amerikarrak interes handia dute, berehala hazten direlako.

Erreferentziak [aldatu]

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.

Ikus, gainera [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Intxaurrondo arrunt