Altzifre arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Altzifrea edo Nekosta
Altzifre arrunta
Altzifre arrunta


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Cupressaceae
Generoa: Cupressus
Espeziea: Cupressus sempervirens

Altzifre arrunta edo nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) Cupressus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Asian duena, baina Ipar Hemisferio osoan etxekotu dena, batez ere Mediterraneoaren arroan.

Sempervirens terminoa latinetik eratorria da eta "beti berde" esan nahi du.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Hosto iraunkorreko zuhaitz hau 30 m garai izatera irits daiteke. Forma konikoa du.

Zurtoina – Azala [aldatu]

Altzifrearen enborra zuzena, lodia eta grisa izaten da. Zura oso usaintsua da.

Hostoak [aldatu]

Hostoak ezkata triangeluar txikiak dira.

Loreak [aldatu]

Kono arrak oso txikiak, oboideak eta horiak dira, eta gehienbat adaxken puntetan sortzen dira, multzoka. Kono emeak arre-grisak dira, eta talde txikitan edo bakanka sortzen dira.

Fruituak [aldatu]

Fruituak (konoak) eta hostoak

Udaberrian loratzen da altzifrea; eta fruitua, hurrengo urteko udazkenean heltzen. Fruitua estrobiloa da.

Habitata [aldatu]

Ekialde Hurbilekoa da berez, baina artifizialki ugaldu dituzte espezie apaingarri gisa (hilerrietan); eta, batzuetan, basogintzako birpopulaketetarako erabiltzen dituzte, ia beti beste espezie batzuekin batera, zona lehorretan. Nekostak edo altzifreak azkar hazten dira, eta oso bizitza luzea izan dezakete.

Erabilera [aldatu]

Hazkunde azkarrekoak direnez, oso egokiak dira haizetik babesteko hesiak egiteko. Erretxinan aberatsak izateak suteetatik babesten ditu altzifreak, eta behar duten ura xurgatzeko laguntzen die. Hori dela eta, alderdi lehorretan bizi daitezke, eta aproposak dira eremu oso lehorrak oihaneztatzeko. Lorategiak edo parkeak apaintzeko erabiltzen da. Egurra oso aromatikoa du, eta ia ustelezina; horregatik, oso preziatua da zurgintzan, ebanisterian... Garai batzuetan, erretxina lurrontzietan erretzen zen, eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen.

Erreferentziak [aldatu]

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Altzifre arrunt