Falciani zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Falciani zerrenda, baita ere Lagarde zerrenda bezala ezagututa nahiz eta desberdintsuak izan, HSBC banketxe britaniarraren Genevako sukurtsalean (Suitzan) 130.000 zerga saihestetzaile izatearen susmapean dauden 130.000 pertsonen zerrenda ezaguna da. Hervé Falciani banketxe horren informatikari langilea zen eta lanpostutik berak zabaldu zuen.[1] Lagarde zerrenda, aldiz, Christine Lagarde Frantziako ministroaren izenetik dator. Lagardek 2010eko urrian Falciani zerrendan dauden 2000 izenen azpizerrenda Greziako funtzionarioei eman zien zerga saihestearen aurka lan egin zezaten. 2012an Kostas Vaxevanis kazetariak bigarren zerrenda hori Hot Doc aldizkarian argitaratu zuen; filtrazio horrekin ustelkeriaren eta zerga iruzurraren aurka aritzeko Greziako Gobernuaren ezintasuna salatu nahi zuen.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko otsailean Falciani zerrenda osoa plazaratu zen. Hori ahal izan zen Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoa (ICIJ) elkarteak egindako ikerketari esker eta Le Monde egunkariaren lankidetzari esker. «SwissLeaks» izenarekin Suitzako banketxean 102.000 milioi dolar ezkutatzen zuten iruzurgileen izenak ezagutu ziren. Enpresariak, erregeak, gobernuak, artistak... denetatik dago ustelkeriaren ohorezko zerrenda horretan.[2]

Hona hemen izen horietako batzuk:[3][4]

Izena Herritartasuna Lanbidea
Abdullah II.a Jordaniakoa Jordania Errege
Abdul-Karin Dan Azoumi Afrika Erdiko Errepublika Diamante-enpresari
Alejandro Andrade Venezuela Politikari
Alfons Godall Espainia Kirol-enpresari
Alfred Taubman Ameriketako Estatu Batuak Aberats
Aliko Dangote Nigeria Industrialari
Álvaro Noboa Ekuador Politikari
Arlette Ricci Frantzia Aberats
Arturo González Panero Espainia Politikari
Arturo del Tiempo Marqués Espainia Enpresari eta droga trafikatzaile
Aziza Kulsum Gulamali Burundi Tabako-enpresari
Bandar bin Sultan Saudi Arabia Politikari eta printze
Belhassen Trabelsi Tunisia Enpresari
Carlos Hank Rhon Mexiko Aberats
Karekin II Armenia Erlijio-buru
Christian Slater Ameriketako Estatu Batuak Aktore
David Bowie Ingalaterra Abeslari
Diane von Fürstenberg Ameriketako Estatu Batuak Moda-diseinatzaile
Diego Forlán Uruguai Futbolari
Edmond Safra Brasil Bankari
Édouard Stern Frantzia Bankari
Elle Macpherson Australia Modelo
Emilio Botín Espainia Bankari
Friedrich Flick Alemania Industriari
Familia Steinbruch Brasil Empresari
Fana Hlongwane Hegoafrika Empresaria eta politikari
Fernando Alonso Espainia Formula 1eko gidari
Fernando Masaveu Espainia Enpresari
Flavio Briatore Italia Enpresari
Frank Giustra Kanada Zinema-exekutibo
Fumihiko Maki Japonia Arkitekto
Gad Elmaleh Maroko Aktore
Georges Frem Libano Politikari
Guillermo Luca de Tena Espainia Enpresari
Horacio Cartes Paraguai Politikari
Heikki Kovalainen Finlandia Formula 1eko gidari
Helmut Newton Australia Argazkilari
Ian McKay Zeelanda Berria Epaile
Jacques Dessange Frantzia Ile-apaintzaile
Jaime Camil Garza Mexiko Enpresari
Jean-Yves Ollivier Frantzia Enpresari
Joan Collins Ingalaterra Aktoresa
John Magnier Irlandako Errepublika Zaldi-lasterketen enpresari eta politikari
Johnson Muthama Kenya Politikari
Jonathan Kollek Israel Petrolio-enpresari
Jordi Pujol Ferrusola Espainia Enpresari
Jorge Trías Sagnier Espainia Politikari
José Mestre Espainia Enpresari eta droga trafikatzaile
Joseph Fok Txinako Herri Errepublika Epaile
Kartini Muljadi Indonesia Epaile
Kerry Packer Australia Enpresari
Lauréntis Laurentiádis Grezia Enpresari
Li Xiaolin Txinako Herri Errepublika Exekutibo
Marat Safin Errusia Kirolari
Michael Schumacher Alemania Formula 1eko gidari
Mohammed VI Maroko Errege
Mortimer Sackler Ameriketako Estatu Batuak Psikiatra eta enpresari
Narcisa de Leon Escaler Filipinak Exekutibo
Francisco Correa Sánchez Espainia Enpresari
Paradorn Srichaphan Thailandia Kirolari
Patrick Bédié Boli Kosta Enpresari
Pedro Pérez Espainia Exekutibo
Phil Collins Ingalaterra Abeslari
Qabus bin Said Oman Sultan
Rachid Mohamed Rachid Egipto Politikari
Rajan Raheja India Industrialari
Ralph Sonneberg Herbehereak Enpresari
Rami Makhlouf Siria Enpresari
Ramón López Vilas Espainia Epaile
Roger Boka Zimbabwe Tabako-enpresari
Saïd Ali Coubèche Djibuti Politikari
Salman bin Hamad bin Isa Al Jalifa Bahrain Printzipe
Timur Kuanyshev Kazakhstan Petrolio-enpresari
Tina Turner Ameriketako Estatu Batuak Abeslari
Valentino Garavani Italia Moda-diseinatzaile
Valentino Rossi Italia Motoziklismo-gidari

Euskal hiritarrak Falciani zerrendan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momentuz izen gutxi zabaldu dira.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]